Jendea “modu autonomoan” erasotu du drone militar batek lehen aldiz
modu autonomoan erasotu du drone militar batek –
STM Kargu-2 drone militarrak historiara igarotzeko «ohorea» izango du jendea modu autonomoan erasotu duen lehen drone gisa, operadoreak agindu gabe bere AI (adimen artifiziala) baliatuta.
Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak egindako txostenaren arabera, iaz lehen aldiz drone militar batek modu autonomoan gizakiak eraso izan zezakeenaren uste sendoa dago, Libian eman zen dronaren erasoa. Ez dira operazioaren xehetasunak edo hildakoak izan diren ezagutzen, baina baieztatu da arma autonomo hilgarriak jada erabiltzen ari direla gudu zelaian, debekatzeko nazioarteko ahaleginak egin diren arren. Txostenak dioenez, Turkian egindako STM Kargu-2 drone bat erabili omen zen erretiroan zeuden konboiak eta soldaduak “urrunetik jazartzeko eta arriskuan jartzeko”. Libiako gatazkan drone horiek erabiltzeak kapitulu berri bat ireki dezake arma autonomoentzat. Adimen artifizialak programatutako arma hauek bere kabuz erabakitzeko aukera dute, helburuak ezabatzea, gizakiak barne. 2020ko ekainean Turkiako armadak 500 Kargu drone inguru erosi zizkion Defentsa Teknologien Ingeniaritza eta Merkataritza enpresari, STM izenarekin ezagunagoa, Turkiako armagintza enpresa bat. “Skynet bere buruaz jabetuko da 1997ko abuztuaren 29ko 02:14etan”. Esaldi hori duela 30 urte Terminator2 filmean, akzio zinemako maisulan hartan entzun zen. Badator…
Jendea modu autonomoan erasotu du dron militar batek