Istorio frantziar bat

Istorio frantziar bat

Besancenot, espioitza eta pistola berriak.

Hasteko bi izen: lehenengoa Olivier Besancenot, postari oso ezaguna Frantzia guztian, batez ere LCR alderdi troskistaren ordezkaria izan zelako 2006 presidentziarako hauteskundeetan; bigarren izena pistola berri batena da: Taser.

Istorio frantziar bat

(Argazkian eskuinekoa duzu Bersancenot)

Besancenotek gizon oso argiaren irudia du eta hitzak ere abildade handiz erabiltzen daki. 2006. urtean, Frantziako Presidentetarako zebilenean Sarkozy eta Royalerekin batera, Canal+ telekateko Grand Journalen atera zen esanez laster batean Frantziako polizia hornitu behar zuen Taser izeneko pistola elektriko baten aurkako txostena argitaratu zuela Amnesty International erakundeak. Antza, ehun hildako baino gehiago eraginak ditu pistola horrek Estatu Batuetan. Besancenotek ez zuen horretan etsi eta 2007ko ekainean honela idatzi zuen bere blogean: “Kasurik onenean, zalantzak sortzen ditu pistola honek, eta txarrenean hildakoak”.

Taser pistola

Hirugarren izen bat orain: Antoine di Zazzo, SMP Technologies enpresako burua. Frantzian Taser pistolaren komertzializazioaz arduratzen da enpresa hau.

Ezin zuen beste era batean izan eta di Zazzok difamazioaz salatu eta epaiketa jarri zion Besancenoti, baina har non galdu egin zuen epaiketa hori SMP Technologies-eko buruak.

Ezin, baina, gauzak bere horretan utzi eta, itxura batean, Besancenoti eta honen ingurukoei espioitza egin ziezaietela agindu zuen Di Zazzok edo, behintzat, “sekretu profesionalaren urraketan konplize” eta “daten tratamendu automatitazuetara iruzurraren bidez iritsi” izanagatik aztertu du poliziak haren jokabidea.

Berak, ordea, ez du halakorik onartu izan sekula. Soilik, detektibe-etxe bat kontratatu zuela aitortu du, garai hartan zenbait webgunek zabaldutako albiste batek kitizkatuta, hain zuzen ere. Zenbaitek argitaratu zuen Besancenot Porsche Cheyenne 4×4 garesti baten jabe zela.

Antoine di Zazzo Taser pistolarekin

(Argazki honetako gizona duzu Di Zazzo bera, 2007an Taser pistolaren erakustaldi batean)

Eta orain beste bi izen ikasi behar dira, biak ere detektibe-etxeko ordezkari nagusi, Besancenoten gaineko espioitza lanetan aritutakoak: Gérard Dussaucy polizia erretiratua eta Sophie Batana, honen laguntzaile eta kontabilitate ikasketak dituena.

Dussaucy kabinete honek, beste detektibe-etxe baten zerbitzua kontratau zuen berehala, hau ere erretretan dauden polizia ugariz osatutakoa: Arcole.

Mediapart agerkariak argitaratu duenez, Besancenot eta bere bikotearekin polizia-ohi hauek guztiek erabili zituzten metodoetako batzuk nabarmentzeko modukoak dira:

– Euren bankuetako kontu korronteetara sarrera zuten, Ficoba delako banku-kontuen fitxategi nazionalerako baimendua zegoen ofizial baten bidez.

– Euren kontuetako saldoak ezagutzen zituzten Credite Lyonnaisen hurbileko polizia baten bidez.

– Autoaren matrikulaketa eta trafikoko artxiboa, Mantes-la-Jolieko komisaldegiaren bidez.

– Euren helbibide fiskala eta beste, zergetako agente baten bidez.

– Bikotearen umeen eskolaren helbidea eta familia guztiaren ohitura zehatzei buruzko informeak…

Instrukzioak erakutsi duenez, polizia ohien sare batek datu pribatuak zabaltzen ditu. “Tricoche” izenez ezagutzen da sare hau eta, jakina, ez da legezkoa.

Taser banatzeko arduraduna zen Di Zazzok dio berak ez daukala zerikusirik Dussaucyk eginiko gehiegikeriekin, halakorik gertatu bada, detektibea urrunegi joan delako izan dela. Azken honek, ordea, bere ikerketak aldiero urrunago eraman ditzan aginduak jaso dituela dio. Di Zazzoren aldetik, prefosta.

Eta halatan etorri da sententzia: Di Zazzo 15 hilabete kartzelaratzeko agindua eman du epaitegiak, eta ordain dezala 10.000 eurotako isuna. Gainerakoentzat, ostera, bi hilabete eta urtebete arteko zigorrak eman dira, kartzelara joan beharrik ez duten horietakoak.

Istorio frantziar bat

Airetik bizi naiz. Ia.