Israelgo bortizkeria salatzeko hainbat elkarretaratze deitu dituzte EHan
Israelgo bortizkeria salatzeko hainbat elkarretaratze deitu dituzte EHan –
Bihar larunbata, 73 urte betetzen dira herrialde palestinarraren aurkako aphartheid eta garbiketa etnikoa hasi zela.
Azken egunetako Israelgo bortizkeria salatzeko hainbat elkarretaratze deitu dituzte EHan.
Bihar, maiatzak 15, Nakba egunaren urteurrenagatik, hondamendia herri palestinarrarentzat, eta azken egunetako israeldar poliziaren, armadaren eta kolonoen bortizkeria salatzeko, EHko Palestinarekin Elkartasun mugimenduak hainbat mobilizazio deitu ditu:
- Bilbo. 12:00. Arriaga.
- Donostia. 12:00. Bulebar.
- Iruñea. 12:00. Udaletxea.
- Gasteiz. 17:00. Bilbo Plaza.
Nakban, 1948an, 500 herri palestinar baino gehiago suntsitu zituzten, mapatik desagerrarazita, eta 800.000 pertsona baino gehiago kanporatuta eta desplazatuta. Gaur egun, 5 milioi errefuxiatu palestinar baino gehiago daude, eta Israelek ez die itzultzeko eskubiderik ematen, Nazio Batuen aitorpena izan arren.
Baina egunotan ikusten ari gara garbiketa etniko horrek gaur egun ere jarraitzen duela. Ramadana hasi zenetik, Mezkiten zabalgunea eta Jerusalemgo Hiri Zaharra Israelgo armadak eta Poliziak setiatu ditu; joan den asteburuaz geroztik, 600 palestinar baino gehiago zauritu ditu. Erasoak Al Aqsako Mezkita santuaren barruan ere eman dira; Kolono israeldar armatuek jazarri, mehatxatu eta eraso egiten die palestinarrei, askotan, polizia israeldarraren babespean. Jerusalemgo Sheikh Jarrah auzoan 28 familia etxegabetzeko arriskuan daude. Etxegabetze hauen helburua Jerusalemen judeizatzeko estrategiaren urrats bat gehiago besterik ez da. Eta bortizkeria hau Gazara ere zabaldu da. Azken egun hauetan israeldar ejertzitoak bonbardaketa etengabeak burutzen ari da 100 pertsona erail dituelarik, hauetatik, 20 haur palestinarrak lirateke.
Honegatik guztiagatik, hurrengo larunbatean euskal jendartea Palestinarekin elkartasuna adieraztera deitzen dute.
Israelgo bortizkeria salatzeko hainbat elkarretaratze deitu dituzte EHan