Iraultza bolivartarra defendatzeko garaia da
Iraultza bolivartarra defendatzeko garaia da –
20 urte bete dira Hugo Rafael Chávez Frías izeneko militar pobre eta mulato bat Gobernura iritsi eta Venezuelan garai berri bat hasi zenetik. Eta berarekin, ordurarte baztertuak zeuden miloika herritar hasi ziren herrialdearen gidaritza hartzen, bigarren independentziaranzko bidea egiten.
Pentsaezina zen eraldaketa martxan jarri zuen mugimendu bolivartarrak; gizarte neoliberalaren zimenduak astindu eta sozialismoranzko bidea hasi zuen Venezuelak, herri xumeari boterea emanez. Baina iraultza bolivartarrak kontinente osoa izan du helburu. Venezuelak eta Kubak bultzatutako nazioz gaindiko egiturek (ALBA, CELAC, UNASUR, Petrocaribe, TeleSur…) “Kolonbia Handiko” ideia bolivartarra ia 200 urte beranduago, eta ikuspegi ezkertiar batetik gauzagarria zela erakutsi zuen. Izan ere, Chavezek eta Fidelek garatutako politika internazionalista eredu izan da edozein iraultzailerentzat.
Ameriketako Estatu Batuek Latinoamerikan zuten nagusitasuna kolokan jarri zuen iraultza bolivartarrak, yankien atzeko patioa kolore gorria hartzen ari baitzen. Gobernu iraultzaileez gain, Brasil eta Argentina bezalako potentziak ere inperioaren atzaparretatik askatzen hasiak ziren. Indar korrelazioaren aldaketa arriskutsu hori kontuan hartu behar da azken urteetan Argentinak, Brasilek, Ekuadorrek eta Hondurasek, besteak beste, eskuinerantz izandako biraketa ulertzeko, batzuk estatu kolpe bidez.
Jakina da Venezuelako petroleoa, gasa, urrea, koltana… baliabide preziatuak direla, eta inperialismo yankiak ez duela sekula onartuko merkatu kapitalistatik kanpo geratzea. Baina Venezuelarekiko obsesioak beste arrazoi bat dauka: Iraultza Bolivartarrak ekarritako ahalduntze prozesu kolektiboa eta honek garatutako sozialismoaren eta internazionalismoaren ideia geldiaraztea. Eta egun herrialdeak bizi duen estatu kolpe saiakera azken 20 urteetakoaren jarraipena baino ez da, oraingoan, ordea, beste forma bat hartuta.
Izan ere, nazioarteko komunitatea deiturikoaren presioaren elementua zinez garrantzitsua izan da saiakera berri honetan. Guaidóren agintaritzaren errekonozimendu diplomatikotik hasi eta komunikabideen instrumentalizazioraino. Euskal Herrian, Nafarroako Parlamentuak ez zuen Venezuelaren burujabetza errespetatzearen aldeko mozioa onartu, eta Guaidó Venezuelako presidente bezala onartu zuen Eusko Legebiltzarrak; EAJ-PNV, Anasagasti jauna buru duela, Venezuelako oposizio ultraeskuindar kolpistaren babeslerik zintzoena izanik. Eta euskal telebista publikoa den EITBk ere maskararik gabe defendatu du nazioarteko legedia eta giza eskubide guztiak urratzen dituen estatu kolpe saiakera.
Venezolar herriak baina, ongi daki Euskal Herriak hori baino duintasun gehiago duela. Gure herrian garatutako elkartasun internazionalistak erreferente bilakatu gaitu Venezuelan, eta iraultza bolivartarraren bidelagun izan gara azken 20 urteotan. Hala erakusten dute estatu kolpe honen aurka Euskal Herrian antolatu ditugun hamaika elkarretaratze, hitzaldi eta elkartasun ekintzek, hamaika herri komunikabidetan egindako elkarrizketek, eta urte hauetan guztietan brigadista izandako ehundaka brigadisten konpromisoak. Euskal internazionalismoa eredu da gainontzeko herrientzat ere.
Euskal herritarrok asko dugu jokoan Venezuelan. Iraultza bolivartarra erortzeak ondorio larriak izango lituzke bai Latinoamerikan eta baita Euskal Herrian ere. Momentu larri honetan ez dago tarteko posizio injerenzistentzako tokirik, bakearen zein proiektu askatzaileen alde gaudenoi Venezuelako herrialdearen burujabetza defendatzea dagokigu, eta horrek iraultza bolivartarra defendatzea esan nahi du, elkartasun internazionalista biderkatzea.
Venezuelako 30 herri mugimendutik gora, beren herrialdearen burujabetza eta iraultza bolivartarra defendatzeko deia egin digute; ez ditzagun bakarrik utzi, haien borroka gurea ere badelako.
Horrelako erreferenteekin nazioartean, ez nau batere harritzen gaudenean egoteak Euskal Herrian.
Zenbat eta okerrago hobeto.
Venezuelak jasan ditu leku batzuetan egun bat gehiago eta beste batzuk bost egunetako itzali aldi itzelak. Dozenaka pertsona hil da hospitaletan. Hain izan da larria gauza ze Madurok dimiti-arazi baititu bere ministroak (era berean esanez kanpotik etorritako erasoengatik zela). Zenbat eta Venezuelako hiritarraren bizimodua latzagoa izan, orduan hemengo solidarioek altuago esango digute: iraultza bolibarra defendatu behar da. Jendearen gaizki-izatea, errepresioa, emigrazio fortzatua, guzti horrek ez du axola, axola du hori guztia kausatu duen “iraultza” defendatzea.
Niretzat argigarri da Askapenak, ezker abertzaleko erakunde internazionalistak, horrelako erregimen aberrantea defendatzea, gainera orain, herriak gehien sufritzen duenean. Eta Askapenak betiko errezeta eskaintzen digu: eraso inperialista, yankiak. Noski, ez digu esaten militar kubatarrak hor direla gobernuko enpresak manejatzen, polizia bolibartarrari tortura teknikak erakusten, herrialdea kontrolatzen laguntzen; ez eta errusiarrak, munduko eraso informatikoen erregeak, Venezuelako mandatariekin direla, desinformazioaren kakanahasia hedatzen, Venezuelako herriak beste ezbehar bat jasaten duenean beraien botereko medioek gezurra esan dezaten. Errusiarrak, Txinako komunistekin batera, miloietako kredituak eman dizkiola Madurori bere militarrek, kanpoko kontuetan dirua dutenak, bere laguntza kendu ez dezaten.
Askapenak “indar korrelazioak” eta horrelako gauzak esango dizkigu, baina pito axola Venezuelako herriaren sofrikarioa. Inkonpetente, txapuzero, kriminal, burokrata, militarista eta odolzalea den “iraultza bolibarra” mantendu behar da,.
Madurok agintea uzteko eta hauteskunde demokratikoak antolatzeko garaia da.
Zergatik defendatu inon inoiz funtzionatu ez duen zerbait?
EH-n Venezuelan pairatzen ari direnaren %10a jasan beharko bagenu, greba orokorrak, akanpadak legebiltzarren aurrean eta etengabeko mobilizazioak antolatuak izango genituzke gobernua jaurlaritzatik bota arte.
Gezurra da, hori Jaurlaritzan Otegi egongo ez balitz bakarrik gertatuko litzateke.
Herriaren askapena eta askatasuna bost axola zaizue, boterea da lortu eta mantendu nahi duzuen gauza bakarra. Internazionalismoa? JA!
Panfleto hutsa da artikulu hau. Egiten dituen baieztapenak sostengatzeko datu bakar bat ere ez du ematen, ezta botatako tesiak konpartitzen dituen kanpo-artikuluren estekarik ere.
Hauxe da gaizki azaldutako iritsi bat, inolako fundamenturik gabekoa, eta venezuelarren egungo sufrimendua aintzat hartzen ez duena.
Komunistak hands off Venezuela! Turista internazionalista horiek, utzi bakean Venezuelako herri duina!
Frantzia eta Espaina gure lurraldeak uzteko eta antolamendu herrikoia eta burujabea lortzeko garaia da.
Venezuelan sekula santan ez da inongo iraultzarik egin.
Jode
Anasagasti lobby osoa aktibatuta! Androiden abantailak!
Ni ere Trump, Bolsonaro, Casado eta konpaniaren alde. A por ellos oe oe!
Gora espainiar demokakrazia!
Venezuelan gertatzen ari dena gustukoa ez baduzu, Anasagastitarra izan behar. Gehiago esango nuke, Trumpzalea, Bolsonarozalea, Casadozalea eta abar.
Gogoan dut, orain dela urteak, “Herriaren etsaiak” zioen afitxa. Euskal Herriko alderdi guztien buruak ziren bertan, Patxi Zabaleta barne. Noski, EA ofizialekoren bat ez. Trenetik jeisteko momentua zela erabaki nuen.
Venezuela: milaka kilometrora dauden benetako sozialisten paradisua.
Beraz, Venezuelakoa gogoko ez badugu… Anasagastiren, Trumpen… alde egon behar. Ederto. Bi bando dago, beraz, bi… bakarrik. Eskerrik asko jakinarazteagatik, ez bainekien. Ze sinplea, ze erraza den bizitza “zuekin”.
Venezuelako egoera guztiz txarra da eta hori esaten du Michelle Bacheletek Txileko lehendakari sozialista izandakoak eta orain Nazio Batuen Giza Eskubideen batzordekoak:
https://elpais.com/internacional/2019/03/21/america/1553129485_105071.html
Venezuelan Maduroren gobernuak torturatu eta erahil egiten du hemengo internazionalista koadrillaren laguntza solidario guztiarekin.
Herriaren kontra bueltatu diren iraultza hauek guztiak defendatuz, internazionalistak kontrairaultzaile eraginkorrenak suertatzen dira. Bidaltzen duten mezua hauxe da: Venezuelan dena ondo egin da eta egiten ari da, eta desastre huts hori defendatzen dugun iraultza da, gure herrietan ere ezarri nahi duguna.
Errua beti kanpo faktore, eragile eta aktoreek dute. Inoiz ez dute ulertuko sozialismoaren izenean ezartzen diren neurri askok erresistentzia sortzen dutela kanpoan eta etxean. Badirudi horrek iraultzaileak beti ustekabean arrapatzen dituela edo…
Sozialismoa ez da posiblea, posible egiteko pertsona askori askatasuna eta eskubideak murriztu behar zaizkielako, eta horrek beti beti beti erresistentzia irmo eta tinkoa sortuko du.
Gora herri eta pertsona askeak! Gora askatasuna! Tirano autoritarioak kanpora! Maduro zapaltzailea, Askapena laguntzailea!
Destroy fascism! Faxismo gorria akatu!
Nahiko irakurketa ona Venezuelari dagokionez Askapenaren hau, Freudek aipatu bezala gure herriak pairatzen duen inperialismoaren zapalkuntzaren salaketa hankamotz badu ere (txikikeria ez dena gure egoeran).
Argitze aldera, inperialismo yankeearen eta espainiar oligarkiaren morroi den PNVko burgesia anti-abertzalearen histerismoa oso adierazgarria da. Inguru hauetan Bilduren sasi-oposizioarekin eta erruz finantzatzen dituzten ONG sareen eraginarekin eroso dabiltza. Baina zorionez aitatxo Tom-ek arazo gehiago ditu herriak nahieran kontrolatzeko munduko beste bazter batzuetan. Horren erakusgarri handiena Siria da, baina Venezuela ere duinki ari da erantzuten.
Venezuela ez da sozialista eta ez dago langile botererik (bestela kaparroi burgesen alderdiak eta manifestaldiak debekatuta egongo lirateke), baina gobernu herrikoi, anti-oligarkiko eta anti-inperialista du. Ondorioz herritar klaseek onura handiak izan dituzte iraultza bolibartarrarekin, baina inperialismoak esfortzu handiak egin ditu sabotaje ekonomiko iraunkorra bideratzeko (argindar sarearena kate luze baten azkena izanik) eta ukaezina da egoera ekonomikoak azken aldian okerrera egin duela. Egoera hori (kapitalismo basatienak Kolonbian bertan adibidez eragiten duen miseria eta nekazari eta beharginen sarraskiarekin zerikusrik ez duena) baliatua izaten ari da oligarkia eta burgesiari klase herrikoien parte bat gehitzeko kolpe inperialistaren alde. Eta nola ez, zentzu horretan bere ekarpena egiten dute alderdi trotskoek ere, inperialismoarentzat deserosoa den gobernu bat kendu eta eskualde oso bat (ez da Venezuela bakarrik helburua) merkatu globalean txertatzen saiatzeko.
Zorionez Venezuelako herria abertzaletasunean kokatua da nagusiki eta aberriaren etsaiak bazter utzita, batasun nazionalarekin eta indar armatuen mobilizazioarekin erantzuten ari da (eskualidoek nahiago lukete batukada-ezkerra topatu, baina han ez dago pagotxik!).
Herriari urteetan zehar lotsagabeki lapurtu eta gero, gobernuaren altxortegia hustuta, ekonomia inflazio zoroaren anabasan ondoratu ondoren, eta herriaren egunerokoa biziraupenerako amesgaizto bilakatu denean, zer erreza eta lagungarria den nork bere kudeaketa kaxkarraren erantzukizuna estatubatuarren balizko konspirazio bati egoztea!
Nik aipatuko nuke Venezuelako egoera oso latza dela eta ezinezkoa dela horren errua kanpo gaiztoari leporatzea 20 urtez gobernuan egon direnen arduretaz ezer esan gabe. Kontuan izan dezagun, lehenik, bolibarianoek Venezuelako sektore klabeak nazionalizatu dituztela eta beren kudeaketa, ustelkeria eta inkonpetentzia direla bide, gaur egungo desastreetara eraman dutela. Aipa dezagun ere Castrotarren Cubaren ereduari jarraiki, Venezuela inkonpeteantzia hau jasaten ari dela gauza klabeetan (eguneroko ura potablea, elektrizitatea, garraio publikoa). Hori guztia ezin zaio yanki delakoari leporatu. Cuban bezala egoera honek urte luzeak iraun dezake, baina horrek ez dio eredu horren kutsu militarista-ustel-inkopetenteari txintik ere kentzen. Padrino onak ditu Madurok Errusia eta Txinan eta hauek Venezuelako lehengaiak xurgatuko dituzte militar-bolibarianoen kupulari bere eskupekoa emanez, hori bai, Venezuelako herri xehearen ezpaitan, emigratzen ari dena miloika. Bestalde, Michelle Bachelet sozialistak aipatu du Nazio Batuetatik Venezuelako giza eskubideak jasaten ari diren eraso orokorra.