Ipar Korea gauez desagertzen da
Broma txarra dirudi, baina ez da. Espaziotik gauean argazkia ateraz gero, Ipar Korean argi gutxiago ikusten da ozeano zabalean baino. Munduan geratzen den estatu, nolabait esateko, komunista bakarrenetakoan ez dute energia gehiegi xahutzen argian. Ikusgarriak dira espaziotik atera irudiok.
Hego eta Ipar Korea espaziotik ikusita
Ipar Korean espaziotik ikusi daitekeen argi bakarra Pyongyang-etik datorrena da. Estatuko kapitala 2,5 milioi biztanle ingururekin. (2014ko urtarrilaren 14ean ateratako argazkia).
Itsasoko argiak
Satelite batek 2012ko irailaren 12an ateratako argazki honetan ikusi daitekeenez, itsasoko arrantzontzien argia indartsuagoa da Ipar Korea osokoa baino.
Seul gauez
Seulgo irudia gauez, espaziotik aterea. Hiriburuak 10 milioitik gora biztanle ditu.
Noizbait heldu beharko diogu argi-kutsaduraren gaiari. Gero eta zailagoa da garai bateko gau izartsu ederrak ikustea, baita mendi-gailurretatik ere!!
Benetan ere! Altsasun adibidez, zenbait eremutan eguzki-betaurrekoak eraman beharra izaten da gauez, argiteriaren indarraren indarrez…
Esplikazioa: Ipar Korearrak estralurtarrak dira, beraien argi ikusmena gizaki soilarena baina zabalagoa da. Eta horrexegatik ez da ikusten argi asko argazkian, ingragorria darabiltelako gauean, beraien plan sekretuak AEBk jakin ez ditzan.
Badakit ez doala inora, hala ere, hona emen nire ekarpena:
http://www.amazon.com/gp/aw/d/1935202170/ref=redirmdpmobile
Liburuan, ahaztu egin zaie argia itzaltzea 🙁
https://pbs.twimg.com/media/BiZL13bCYAAuFlu.jpg:large