iPadaren fabrikako bi aldeak

Ipada fabrikatzenDuela urtebete Appleren iPada fabrikatzen dituzten Txinako langileek bizi zituzten lan baldintza  negargarriak aipatzen nizkizuen, Foxconn enpresakoak hain zuzen. Momentuz, bi kazetarik bakarrik izan dute aukera Shenzheneko produkzio planta (Txinako hegoaldean) bisitatzeko. Rob Schimtz izan da horietako bat eta fabrikaren “erradiografia” bat egiteko aukera izan du, GKEek salatutako egoeraren guztiz bestelakoa.

Appleren tableta fabrikatzen den Foxconnen Shenzheneko produkzio plantak hiri bat dirudi: 240.000 langile ditu eta horietako 50.000 han bertan bizi dira. Otordu azkarreko jatetxeak, bankuak, kafeak, janari dendak, tenis pistak, gimnasioak, bi igerileku erraldoi eta abar dituzte. Enpresak milioiak inbertitu ditu langileentzako zerbitzuetan.

Langileen batez besteko adina 18-25 urte bitartekoa da eta horietako %99 behe mailako langileak dira, Shenzhenera iritsiak Txina alde batetik bestera zeharkatu ostean, hien jaioterriak utzita etxera dirua bidaltzeko helburuarekin.

Eguenan 14 dolar irabazten dituzte eta urte pare baten buruan soldata bikoiztu egiten da.
Lana aspergarria eta nekagarria da, hala ere, egunero, ehunaka pertsonak ilaran itxaroten dute fabrika kanpoan lan eske. Bideoa grabatu zen egunean 500 lan-eskatzailetik gora –horietako asko nekatuta, beren jaioterrietatik egindako bidaia luzearen ostean— iritsi ziren, Foxconnen lan egiteko esperantzarekin.

Eta egunero errepikatzen da gauza bera, zergatik? Txinatarren arabera, Foxconn da herriko beste fabrikekin alderatuta lan baldintza onenenetakoak eskaintzen dituena. Enpresak milioiak inbertitu ditu langileentzako zerbitzuetan, kirol instalakuntzetan, adibidez. Eta Txinako beste fabriketan ez bezala, garaiz ordaintzen dute.

Dena den, langile askok Shenzhen uzten ari dira etxera bueltatzeko lanera. Foxconnek joera honi heldu dio eta bere fabrika berriak Txinako barnealdean eraikitzen hasi da, bere langile gehienak datozen tokietatik gertuago egon daitezen.

Dena den, guztiak oso polita dirudien arren, bere alde iluna ere badu: zenbait langile lan egitera behartuak izan dira nahiz eta gaixorik egon, beste batzuei ez dizkiete aparteko orduak ordaindu nahi  eta faboritismoak oso ohikoak dira ikuskatzaileen artean. Duela urtebete, bi GKEk bertako langileen lan baldintza txarrak salatu zituzten.

Artikulu osoa irakurri nahi baduzue (ingelesez): Marketplace.org

Apple, ipad, Lan baldintzak, txina

3 pentsamendu “iPadaren fabrikako bi aldeak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude