Bost minutuz berpizten diren raperoak

Tupac Shakur raperoaTupac Shakur 1996ko irailean tiroketa batean hildako raperoa, 100.000 eta 400.000 €ko prezioan berpiztu dute bost minutuz berriz abestu dezan. Imajinatzen duzue halakorik Mikel Laboarekin edo Cicatriz taldearekin egingo bagenu?


Shakur, ustez mafiak eraildako raperoa berriz ere oholtzan ikusi zuten pasa den astean Coachella Festibalera hurbildu ziren musikazaleek. Dr Dre eta Snoop Dogg egur bereko abeslarien kontzertuaren erdian agertu zen denak zur eta lur utziaz, Hail Mary eta 2 of Amerikaz Most Wanted kantuak interpretatzeko. Gazte eta frexko, balak jan aurretik bezain probokatzaile.

Teknologiak horrelako marabillak lor ditzake egun 100.000 eta 400.000 bitarteko aurrekontuaren truke, gutxi gora behera Kepa Junkerari eman laguntzaren erdiarengatik. Azkue fundazioneak jasotzen duenaren heren batengatik. Holograma batek edonor berpiztu dezake. Nahikoa da presupuesto hori 3Dko holograma bat dantzan jartzeko. Nick Smithek, proiektuaren arduradunak, MTV Newsen jakinarazi zituen proiektuaren nondik norakoak: “Dre-ren ideia izan zen hau, eta berarekin lan egin genuen haseratik teknologia erabiliz hau egi bihurtzeko”. Mariah Careyk erabili zuen teknologia hau bera pasa den urtean Europako bost leku desberdinetan batera kontzertu bat eskaitzeko. Zientzia Fikzioa dirudi baina egia borobila da, ikusi bestela!

Semea berpiztuta ikusita…
Berpiztutako raperoaren amak onartu zuen semea berriz oholtzan abesten jartzea eta bizitako sentsazioak gazi-gozoak izan zirela esan zuen. Zeure semea berriz ere horrela ikusteak oilo-ipurdia jarri behar dizu, gutxienez. Dr Dre-k ordainean gazteei arterako, dantzarako eta literaturarako bideak urratzea bilatzen duen The Tupac Amaru Fundazionera donazio bat egin du.

Imaginatzen Bob Marley, Cicatriz edo Laboa oholtzan

Edo hare zailagoa: Imajinatzen Bob Marley, Cicatriz eta Laboa abesti bera abesten oholtzan? Imajinatzen zure gurasoek kontatzen dizuten kontzertu mitiko hura, 1969ko Hyde Parkekoa? Ez litzateke txantxetarakoa. Nork daki nora egingo duen salto teknologia honek edo teknologia honen bertsio hobetuak. Zinemara akaso? Protagonistak publiko artean tiroka eta leherketak muturren parean, txingar eta guzti. Flipatzen hasita dena da libre. Ikusiko zer datorren.

Bandorik gabeko gerrak ditut maite