Informazio garestiegia: 132 kazetari hil dira aurten

MTExNQ==

Nazioarteko Prentsako Segurtasun Erakundeak, kazetarientzat Filipinak, Mexiko, Somalia, Errusia, Pakistan eta Afganistan herrialderik arriskutsuenak direla dio. Hurrenez hurren, 37, 11, 9, 9, 8 eta 5 hildako zenbatzen dituzte aurtengoan herrialde horiek.

Hain zuzen ere, aurtengoan, Filipina hegoaldean, klanen arteko gatazka politiko batean 31 berri-emaileren hilketa jazo zen. Komunikazio arloan, gertakari bakar  batean, ez zituzten inoiz hainbeste langile hil. Urte osoan, gainera Filipinetan lanean ari ziren kazetarien kopurua 37koa izan da. Afera honek gurean izan duen oihartzuna, ez dator bat gertakariaren larritasunarekin. Hilketa haren ostean gauzak baretu direla dirudien arren, datorren maiatzean dira bozak ospatzekoak eta pentsa liteke, ordura arte arriskuak bere horretan iraungo duela.

Gainontzeko hildako kazetarien gehiengo haundi bat, hasiera batean pentsa daitekeenaren aurka, ez ziren gerrako korrespontsalak. Euren herrialdeetan, kazetari lanetan ari zirenak baizik.

Irakeko gerra hasi zenetik, behera egin du hildako kazetarien kopuruak. Baina guztira, gatazka horretan 250 kazetarik baino gehiagok galdu dute bizia. Inoizko gatazkarik odoltsuena izan baita komunikazioaren alorrerako.

Irudia | Informazio garestiegia | Hogghef | Creative Commons By SA