Euskal Herria Danimarkako ispiluan

Euskal Herria Danimarkako ispiluan

Lopez Uraldek jasotako tratua

Juantxo Lopez Uralde (Donostia, 1963) libre da, atzo arratsaldean presondegitik atera ostean. 20 egun egin ditu preso, eta atxiloketaren unean eta presondegian bertan jasotako tratuaz asko hitz egin da. Horrela, El Paisen jasotako albistean, Koro Castellanok, Lopez Uralderen emazteak, tratua “desproportzionatua” izan zela zioen. Atxiloketaren detaile batzuk ere ematen dituzte: “López de Uralde está encerrado solo en una celda no muy grande, pero al menos con una ventana. Los otros tres activistas, a los que ve en el patio de diez a once de la mañana, deben conformarse con un pequeño ventanuco al que apenas llegan. Según ha contado a sus familiares, tras la detención el español tuvo que pasar 24 horas en un cuarto con sólo una colchoneta en el suelo, con la luz encendida de forma permanente y con una cámara vigilando en todo momento.”

Diario Vasco egunkarian jasotako adierazpenetan ordea, okerrena inkomunikazioa izan dela dio presoaren familiako ordezkaritzak. Berrian irakurri izan ahal genuenez, herenegun presoari egindako bisitan segurtasun neurri «gogorrak» ezarri zituzten espetxean: “Atxiloketa eta kartzelatzea eragin zuten gaiez hitz egiteko debekua izan zuten, eta une zehatzetan etenak egiten zizkien itzultzaile batekin egon ziren. Senideek jantzi garbiak eta dirua emateko aukera izan dute, baina kartzelako funtzionarioek ez diete bi liburu eta turroi bat sartzen utzi.

Publicon argitaraturiko artikuluan ordea, Danimarkako poliziaren ordezkari batekin hitz egin zuten, eta bertan, gainerako presoei ematen zaien tratu berbera eman zitzaiola esaten zen eta zergatik eman zaion tratu hori.

Beste preso batzuek jasotako tratua

Euskal Herrian bezala Espainiako prentsan asaldatu egin dira Donostiako militante ekologistak presondegian jasotako tratua dela eta. Beste zenbait presorekin, Espainiako kartzeletan halakoak gertatzen direnean (atxiloketaren uneko zelden baldintzak, atxiloketaren egoera, ziegen baldintzak, bisitetan izaten dituzten zailtasunak…) hedabide horiek ez dute halako kezkarik erakusten.

Danimarkako ispiluan begiratuta ikusten da, isiltzen dutena ere larritzat dutela (beste herrietan bere herritarrei gertatzen zaienean bederen).

Euskal Herria Danimarkako ispiluan

Euskal Herria Danimarkako ispiluan

Irudia | Juantxo Lopez Uralderen kasua | Ezezaguna | LGPL
demokrazia, tortura, tratu txarrak

Zer duzu buruan “Euskal Herria Danimarkako ispiluan”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2010-01-07 10:02

    Euskadi Irratian preso zegoen bitartean Internetik gabe eduki dutela esan dute. Aselek badu inernet?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude