Independentziaren aldeko eserialdia Bartzelonan
Independentziaren aldeko eserialdia Bartzelonan –
Asteazkenean Independentziaren Aldarrikapeneko Legeaz eztabaidatuko dute Kataluniako Legebiltzarrean. Solidaritat alderdiaren proposamenez helduko da gaia, baina, PP, PSC eta Ciutadans-ek kontua baztertzeko zuzenketak aurkeztuko dituzte. Independentziaren aldeko ibilbidea blokeatuta egonda ere, gaia pil pilean da, egunak joan eta egunak etorri, titularretan.
Atzo 30 independentista inguru bildu ziren parlamentuaren aurrean eta gaua bertan igarotzeko eserialdia egitea erabaki zuten. Tartean, Solidaritat alderdiko Uriel Bertran, Alfons López Tena eta Toni Strubell legebiltzarkideak. Eserialdi baketsua egin nahi zuten, eta batez ere CiU alderdiari eskatu independentziaren alde egiteko legebiltzarrean. CiUren eskutan dago Independentziaren Legeak aurrera egin ala ez.
Joan zen igandean Bartzelonan egindako galdeketan Artur Mas presidenteak berak ere independentziaren aldeko bozka eman zuen. Oraingoan, ordea, abstentziora joko dutela dirudi, eta legea bertan behera geldituko litzateke. Izan ere, legearen alde eginez gero de facto Kataluniako Gobernuak independentzia lau haizetara aldarrikatuko luke. Komeni al zaie hori?
Nolanahi ere, independentziaren aldeko eserialdi baketsua behar zuenak dozenaka polizien itzala izan zuen gainean gaueko hamarretan ekintza hasi zenetik. Ciutadella parkea itxi behar zuten aitzakian poliziek banan banan egin zuten desalojoa. Hiru parlamentariak ez zituzten ukitu, ordea. Hantxe igaro dute gaua bakardadean: estelada eta argazkilariak lagun besterik ez. Kosta ala kosta independentziaren aldarriari oihartzuna emateko borondatea agertu dute Solidaritateko kideek. “Espainolismoak adierazpen askatasunari egindako erasoa izan da desalojoa”, adierazi du Uriel Bertranek.
Poliziak protesta hanka motz utzi bazuen ere, asteazkenean legebiltzarrera heldu baino lehen CiU Independentzia Legearen aldarrikapenaren alde presionatzeko ekintzak areagotuko dira. Gaur arratsaldeko bostetan berriz ekin nahi diote eserialdiari.
Independentzia agenda politikoan txertatzea lortu dute Katalunian. Eta, arrakasta agerian dago, 250.000 pertsonak galdeketetan hartu dute parte, eta orain legebiltzarrak du esku artean. Euskal Herrian inbidia pixkat bat piztuko al du?
250.000 pertsonAK bozkatu zuten
250.00 pertsonAK bozkatu ZUTEN?! edo
250.000 pertsonEK bozkatu ZUTEN
Oker ez banaiz, mugagabearena behar du: 25.000 pertsonAK bozkatu ZUEN. Eta beste hau ere onartzen da: 25.000 pertsonAK bozkatu ZUTEN. Kito.
PertsonAK. Mugagabean. Askotan entzuten den akatsa da. Hitza Pertsona da, eta ez Pertson.
Garaialde, egun santu guztian iritzia ematen eta oraindik zabiltza horrela? Ai, ai, ai… harako hark arrazoia izango du dioenean euskalduna, berez, agrafo samarra dela.
Niri kasu horretan “pertsonEK” erabiltzeak bezainbesteko mina benetan dit “…zabiltza horrela?” irakurtzeak, ordena horretan, gaztelaniaren doinu garbian. Iritzia ematen dutenek eta kazetariek ere asko egiten duten akatsa duzu mintzagai, eta Berrian bertan ageri dira holakoak tarteka. Gero Villasante edo beste “euskal taliban” bat etorriko da, eta “mugagagean -AK” bakarrik esanda jendeak ulertuko duela pentsatzen du, bestelako argibiderik gabe. Kargu hartu bakarrik ez, pedagogikoagoa izan behar da!
– Sakanako bost enpresEK ateak itxi dituzte (ondo dago, baldin beste enpresarik ez badago edo lehenago zein diren aipatu bada; mugatuan).
Izenburu batean eta lehen aipatu gabe, mugagabea erabili behar da, hau da “enpresAK”.
– Bi pertsonentzako afaria (zozketa batean, adibidez, “pertsonarentzat” da zuzena; ez da polita, ordea, eta horregatik erabiltzen da holakoetan “lagunentzat”).