Iñaki Urdangarin askatu!

El Jueves astekaritik - Iñaki Urdangarin askatu!Ikusi duzu EL JUEVES umorezko aldizkariak argitaratu duena? Egongo da irri galantak egingo dituena, baina izango da, halaber, euskal presoen izena modu honetan erabiltzea mingarri izango duenik ere. Esan beharrik ez, Espainiako erret-familia era honetan ikustea ere deitoratuko du baten batek…

 

Espainiako errege-erreginen suhia da Iñaki Urdangarin gasteiztarra. Negozio ilunetan izan da harrapatua eta badirudi guruzbidea datorkiola epaitegietan.

El Jueves astekari umorezkoak, lehenago ere izan ditu bereak eta bi Erret-familiarekin, baina, zein da zeure ustea? Dena ote du libre umoreak?

Iñaki Urdangarin askatu!

Airetik bizi naiz. Ia.

15 pentsamendu “Iñaki Urdangarin askatu!”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2011-11-29 13:12

    Urdangarin kartzelara? Hainbestarako al da ba?
    Nire gustorako pastelero xamarra bai, baina hain gaizki ere ez du kantatzen…

  • Umorea oso erlatiboa da.
    Batzuk dibertitzen dira argazki muntaiak egiten presoak beren kartzeleroekin musukatzen, esaterako, lehengo egunean halakorik ikusi nuen web euskaldun batean; Otegi eta Rajoy musukatzen.
    Esan legez, oso erlatiboa da umorea.
    Niri oso idei dibertigarriak bururatzen zaizkit Buesa, Ordoñez edota Ortega Lararekin. Baina uste dut ez zituela inork argitaratuko. Ez da hain erraza argitaratzea debekatuta dagoen umorea.
    Ba hori, umorea erlatiboa da, haserrea bezala.

  • Adierazpen askatasuna 2011-11-29 15:54

    Eskubide osoa dute nahi dutena esateko, umorea sakratua da. Egilea Santi Orue (http://eu.wikipedia.org/wiki/Santiago_Orue) da, gasteiztar komikigile ezaguna. TMEO aldizkaria irakurtzen duzuenok ezagutuko duzue eta ezagutzen ez duzuenontzat esan TMEO-n kristo guztiarekin sartzen direla eta askorentzat gustu txarrekoak diren komikiak agertzen direla, adibidez, Piñata-ren umore eskatologikoa. Batzuetan batzuk minduko dira, besteetan besteak baina edozein gauzarekin egin daiteke umorea eta hori ukatzen duena faxista izateaz gain ipurterrea da.
    Orueren umorearen zenbait adibide:
    Garzon epaileak euskal kutsua duen guztia atxilotzeko joerari buruz:
    http://www.kulturklik.euskadi.net/wp-content/uploads/2010/04/Euskomik_santi_orue.jpg
    Espainiaren elkartasunari buruz:
    http://lambiek.net/artists/k/kini/kini_santi_orue.jpg
    Pantoja, Katxuli eta beste hainbat gaizkile anti-sistemari buruz:
    http://listocomics.com/wp-content/uploads/2007/06/tmeo94.gif
    Patxi (Paco) Lopez larrutan:
    http://1.bp.blogspot.com/_5SyeU-q_yRk/SizTeArSTSI/AAAAAAAABE4/fNRHw2kt_WU/S1600-R/TMEO104portada.jpg
    Espainiako egunkari eskuindarren euskal gaien inguruan duten objetibotasunari buruz:
    http://img476.imageshack.us/img476/2456/ptmeo67ep.jpg
    Aznar, ardoa eta gidatzea:
    http://4.bp.blogspot.com/_gUFEJbzKm9M/Rp01Razb2qI/AAAAAAAAAB8/-lQq5uycfUM/s400/sibebes.JPG

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-11-29 16:18

    Goitik behera eta haseratik amaierara ados, Unai.

  • Niri ere esanguratsua egin zitzaidan Sustatun ikusi nuen muntaia; bahituta dagoen Otegi musukatzen bere bahitzaile batekin. Azken finean hauteskunde kanpainan PNVk erabiltzen zuen ildo baten irudi “umoretsua” baino ez zen.

    Ziur nago Jabik proposatzen dituen ideiak (Buesa, Ortega Lara) gauzatzekotan, Otegi eta Rajoyren muntaia argitaratu zutenen “umorea” biktime(batzuk)ekiko sentiberatasuna bilakatuko zela.

  • Edozein gauzarekin eskandalizatzen zarete, bai hau bai Unai eta Amaiak aipatzen duten sustatu.com-eko argazki muntaia oso light-ak dira. Benetako astakeriak irakurri nahi badituzue joan google-ra eta bilatu adibidez “chistes de Irene Villa”.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-11-29 19:52

    Txumari, edozein gauzari deitzen diozu zuk “eskandalizatzea”.

  • Ba niri kristoren grazia egin dit ikusi dudanean.

    Nik egin nuen Sustatuko montajeetako bat. Buesa edo Ordoñez mahaira ekartzea Arnaldoren inguruan egin ziren txiste hain zuriak ikusita, nahiko itsusia eta gehiegizkoa iruditzen zait. Konparatzen hasita, bi horien inguruko txiste bat egitea Santi Brouarden edo Muguruzaren inguruko txistea egitea bezalakoa da nire ustez.

    Pixka bat koherentea izateko, suposatzen dut Buesaren txisteak onartzen dituenak Santi Brouardenak ere onartuko dituela…

  • assar, egia da, Ortega Lara edo mehatxupean egon den enpresari bat gertuago egongo lirateke Arnaldoren kasutik Buesa eta Ordoñez baino. Baina hala ere, halako txisteak egiten direnean (hedabideetan), uste dut askotan errazegi jolasten dela asko sufritzen ari den jendearekin (berdin zait Brouard, Buesa, gartzelan preso daudenak edo beste milaka kasu). Umore beltz mota hori arriskutsua da, eta gauza bat da gure lagunekin edo konfidantza handiko jendearekin erabiltzea, eta beste bat edonork ikus lezaken leku batean erakustea. Nik ez nuke erabiliko, ahal dela.

  • Aitor, behar bada eskandalizatzea ez da hitzik egokiena baina zuen erantzuna gehiegizkoa iruditu zait niri ere. Sustatu-ko irudiaren kasuan ere egon ziren nire ustez neurriz kanpokoak izan ziren erantzun pare bat. Ezker abertzaleko boto-emaile konbentzitua naiz eta Otegi eta gainerako preso guztiak etxean ikusi nahi ditut baina bai irudi honek eta bai Sustatukoak grazia egin didate, zer egingo diogu ba. Kuriositate bezala, “eskandalizatu” aditza ez dago Euskaltzaindiaren hiztegi batuan baina euskarazko hainbat idazle ezagunek erabili izan dute, adibidez, Bernardo Atxagak, Joan Mari Irigoienek, Koldo Izagirrek, Anjel Lertxundik,… Iturria: http://www.ehu.es/ehg/cgi/bila?l=16020&z=e&p=3340

  • Txumari, zure mezuaren aurretik idatzi ditugun lauak irakurri ditut berriz, eta pentsatu nahi dut gehiegizkoa iruditu zaizuna jarritako adibideetako hirutik bi hildakoak zirela dela, gainontzean ez baitut ezer ikusi neurriz kanpo. Dena den, Buesa eta Ordoñezekin umorea egitea gehiegizkoa dela ikusten duenak uste dut kartzelan preso dagoenarekin ere gehiegizkoa iruditzea izango litzatekeela ulergarrien (berdina ez izan arren).

  • Urdanga ez al da ba Zumarragakoa Gazteizkoa baino? Nik gogoratzen dudala behintzat hala zen. Bide batez aipatzen dut niri ere irribarre bat atera didala argazkiak. Ez dauka zertan kontraesankorra izan behar euskal presoen auziarekin konprometituta egoteak eta argazki hauekin barre egiteak. Bizitza nahiko gogorra da izatez errealitatea noizbehinka umore piska batekin ez lausotzeko ala?

  • Ez dut uste hemengo mezuetan inork kritikatu duenik umore honekin barre egitea. Inola ere ez. Hori besterik ez genuen ba falta! Umore beltzaren aldekoa naiz ni erabat, ezagutzen ez nauzuenok ez dakizue zenbat. Oso osasungarria iruditzen zait, eta askotan sufrimenduak arintzeko terapia ezin hobea. Nik kritikatu dudana erabilera mota da, zeazki denon eskura dauden tokietan jartzea. Kartzelan egotea gauza latza da, oso latza, norberarentzat eta ingurukoentzat, eta umore hau toki publikoetan erabiltzea oso mingarri izan daiteke jende askorentzat.

  • @Furunda: nire ustez Ortega Lararen kasuak arazo bat dauka, pertsona hori soilik gauza bategatik dela ezaguna, eta berari buruzko txisteak egitekotan, gai horren inguruan egingo liratekeela. Orduan, parekatzekotan, Arnaldo Otegiren kartzelaratzearen inguruko txisteekin bakarrik parekatuko nituzke nik.

    Arnaldoren inguruan Sustatun egin zen txistea edo albiste honen hasieran dagoen txistea beste honekin parekatuko nituzke nik:
    http://orain.blogia.com/2011/083102-barrebusa.uxue-barkos-vuelve-al-trabajo-tras-superar-una-fase-de-tratamiento-del.php

    Hor ere norbaiti gaizki iruditu zitzaion…

  • TroelsLundsVej 2011-11-30 11:07

    Niretzat Uxue Barcosen hori eta Ortega Lararenak liga berekoak dira, ez dut uste gai honetan adibide zehatzak hainbeste sailkatzea hain garrantzizkoa denik, niretzat eztabaida beste bat da, orokorragoa.