Gasteizko Udalari 5 milioi euroko “hiriburutza kanona” emango dio Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak 2012ko aurrekontu orokorretan Gasteizi 5 milioi euro esleituko dizkio, lehen aldiz, “hiriburutza kanon” berria dela eta. PPk eskatu du aurrekontu sailean diru-sail hori eranstea Gasteizko Udalak “nahi dituen bezala” erabiltzeko.

Aurrekontuak babestuko ditu PPk

2012 urterako EAEko aurrekontu orokorrei babesa emango die PPk “erantzukizunagatik”. Hala eta guztiz ere, Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorrak errieta egin dio Eusko Jaurlaritzari. Lopezengan “konfidantza” dutelako babestuko ditu aurrekontuak. Baina, gauzak gaizki badoaz, “ardura” PSErena izango dela dio PPri “gustatzen ez zaizkion” aurrekontuak direlako.

Popularrek halabeharrez eutsi behar dute Lopez, eta hala egingo dute. Hala ere, PSEtik urruntzen ari den itxura adierazten ari da datozen hauteskundeetara begira. “Gero eta zailago da guretzat Jaurlaritza babestea; gero eta okerrago ari dira egiten”, esan du Oyarzabalek.

Gasteizek “hiburutza kanona” kanona jasoko du: 5 milioi euro.

Jaurlaritzaren aurrekontuak babestearen truke Gasteizko Udalak saria jasoko du. Hala, Patxi Lopezek PPren eskakizunak beteko ditu. Javier Marotoren Udal Gobernuari 5 milioi euro gehigarri emango dizkio “hiriburutza kanona” dela eta.

Gasteizko alkateak azaldu duenez, “Gasteiz hiriburua da, eta esentzia horrek ekarpen garrantzitsua behar du”. Zehaztasunik eman gabe, diru hori “administrazioen eguneroko funtzionamendua” ordaintzeko erabiliko duela azaldu du Javier Marotok. “Gasteiz hiriburu autonomikoa izateak gastuak dakartza”, esan du Marotok Jaurlaritzaren ekarpena justifikatuz.


Horrez gain, Europako  Hiriburu Berdearen izendapenaren ostean abiatutako proiektuak finantzatuko ditu Jaurlaritzak: 8 milioi euro “Barneko Eraztun Berdea” sortzeko eta beste 10 milioi euro Europa Jauregi “Berdea” egokitzeko. Tranbia-linea hedatzekoazterketak balio dituen 300.000 ere aintzat hartuko ditu PSEk.PPk PSEri legebiltzarrean ematen dion babesak ordaina izango du, non eta Gasteizen, popularrak gobernuan dauden hirian. Zalantzarik gabe, Gasteizko udal aurrekontuei mesede egingo die PP eta PSEren behin behineko ezkontzak. Gasteizen oso zabalduta dago orain arte EAJrenak izan diren Jaurlaritzek Bilbo lehenestu dutela inbertsioetan, “autonomikoako hiriburua” alboratuz.

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra