Iñaki Gabilondo La Resistencia saioan (letra gastronomikoz) espainiako himnoa abesten

Iñaki Gabilondo La Resistencia saioan espainiako himnoa abesten –

LA RESISTENCIA Iñaki GabilondoIñaki Gabilondo kazetari, esatari eta aurkezle ezagun donostiarra egon da bart “La Resistencia” saioan, 80 urte bete berri urriaren 19an, eta jubilatu berria ere bai movistar+ entzat egin duen azken saioarekin, “Qué diablos es España” izenburuaz. Elkarrizketaren une bereziena letra gastronomiko batez espainiako himnoa abestu duen unea izan da, Espainia gastronomia bertebratzaileak batu dezakeenaren broman… Hor duzu… Iñaki Gabilondo Pujol Nafarroako Unibertsitatean ikasia, Donostiako Radio Popularrean (COPE), Radio San Sebastián (SER) zuzendaria. 1960ko hamarkadan Argia aldizkariko zuzendari formala izan zen (praktikan, ez zen zuzendaria). 1978an, Estatu osorako Hora 25 irratsaioa zuzendu eta aurkeztu zuen. Horren ostean, TVE Espainiako telebista publikoko teleberriak zuzendu zituen. Kameren aurreko lehen agerraldia Antonio Tejeroren Estatu kolpeko gauean izan zuen 1981eko otsailaren 23an. Radio Televisión 16 zuzendu zuen, SER irratira buelta, Hoy por hoy saioa, Espainiako irratsaiorik entzunena bilakatu zuen. Cuatro telebista katean gaueko teleberria aurkeztu zuen, eta 2010 urtean CNN+ albiste telebista katera pasa zen. Hemen 20 minutuko Broncanorekin izandako solasaldia ikusi nahi baduzu…

2018ko azaroan saioan egon zenekoa…

Iñaki Gabilondo La Resistencia saioan (letra gastronomikoz) espainiako himnoa abesten

+

… nuba del repertorio andalusí marroquí, introducción (tawshiya) de al-Ishtihlal… Espainiako himnoa abesti marrokiar batetik dator…

¿Es el himno de España una ‘nuba’ andalusí?

Rafael Yuste neurobiologoa euskarari buruz: “Espainia eta Europako eskola guztietan irakatsi beharreko hizkuntza”

zuzeu.eus/laResistencia

la resistencia marrazketabar