Ikusi nola ezabatu duten Jang Song-thaek dokumental batetik
Ikusi nola ezabatu duten Jang Song-thaek dokumental batetik
Ipar Korea “munduko herrialde itxiena” izateko informazio ugari heltzen da mendebaldera. Azken eskandalua: Kim Jong-Un “lider maitatuaren” osaba eta goi kargua bota dute “bizitza gaiztoa” eramatearren. Telebistako dokumental baten errepikapenean betiko desagerrarazi dute Jang Song-thaek.
Hego Koreako zerbitzu sekretuek joan zen astean zabaldu zuten albistea: Jang Song-thaek kargutik bota dute. Eta horrela izan da. KNCA Ipar Koreako berri agentziak baieztatu du informazioa. “Erregimenaren bigarren izena” zenari ustelkeria, apustu jolasak, droga kontsumoa, emakume askorekin aritzea, ekonomiaren kudeaketa txarra eta alderdiaren barruan sektore propio bat sortzea leporatu diote (El Paisen). Halako maltzurrik, ezta Valentzian ere!
Ezezagunak diren arrazoiak medio, lider goraipatua zena gaizkile bihurtu da goizetik gauera. Gizonaren atxiloketa gainontzeko alderdikideekin bilduta zegoenean gertatu da. KCTV kateak horren irudiak zabaldu ditu.
Tamainako albiste gatazkatsua kudeatzeko martxan jarri da jutxe estatuko propaganda aparatua. Hartara, Jang Song-thaek-en aurpegia desagertzen hasi da. The Guardianek jasotako irudiek erakusten dutenez, Song-thaek-en arrastorik ez dago Kim Jong-Un protagonista den dokumental batean. Ikus-entzunezkoa atxiloketaren aurretik emititu zen, baina errepikapena ere eman zuten. Azken bertsio honetan ez da Song-Thaek-en irudirik ageri. Abilak dira mozketa eta itsasketa prozesuetan.
Desagertzearen adibide bat.
Crop teknikaren adibidea.
1984 eleberriko propagandari atxikita segitzen du Ipar Koreak, XX. mendeko zentsuran oraindik ere. Urruti samar gelditzen zaizkiee estatu aberatsenen sistema konplexuagoak. Ez da irudien-jolasean harrapatzen duten lehenbiziko aldia.