Igor Goikolea brigadistaren atxiloketaren bideoa
Israelgo soldaduek Igor Goikolea brigadista gasteiztarra atxilotu zuten abuztuaren 16an. Askapenak atxiloketaren bideoa zabaldu berri du. Ikus daiteke nola elastika horidun mutil bat lepotik heltzen duen soldadu batek, gero atxikitzeko.
Beste ekintzaile internazionalista bat eta bi palestinar ere atxilotu zituzten egun horretan, Zisjordaniako Al Ma’sara herrian. Okupazioaren aurkako manifestazioan ziren lagunak. Astelehenean itzuli zen etxera Igor Goikolea. Gertatutakoaren testigantza Berrian eta Garan eman du.
Zuzeun sartu aurretik Berrian irakurri dot notizia.
“Zertarako balio du bake prozesu batek okupazioa hedatzen bada?” irakurri dodanean, Palestinari buruz baino Euskal Herriari buruzko berria zala pentstau dot.
Zein trankil ulertzen dogun beste herri batzuek sufritzen daben zapalkuntza eta aldiz zenbat kostatzen jakun gurean gertatzen dana ikustea.
Badirudi Palestinarrek bake prosezuan ez dablea sinisten, gurean berriz demoniozko bake prozesuagaz gelditu barik gabiltza, herri matxakatu dabenak bake prozesuan inplikatu behar dirala eskatzen…
bake prozezua, demokrazia, hauteskundeak, gerla, negoziazioa, su-eten unilateralak, parlamentuak, gobernuak, mediazioa… denak imajinarioak. Errealitate bakar-bakarra da okupazazioa, lapurketa, bahiketa, terrorismoa, zapalkuntza, expoliazioa, erahilketa, desmenbrazioa, genozidioa, likidazioa, deportazioa, kolonizazioa… Posible al da, gure herrian, horrelako egoera batean normaltasunari buruz pentsatsea? Marko demokratikoari buruz hitz egitea? Eskubideak aipatzea? Zapaltzaileen estruktureetan partehartzaile izateak?
Bai Palestina, bai Bake Prozesua Euskadin, arazo larriak denentzat. Bainan irakur ezazue gaur “Le journal du Pays Basque”k ekartzen dituen bi kronika hizkuntza gutxituei buruz, bat “Le Monde”k zabaldua eta bestea “Le Figaro“k, biak direla estatu prantsezaren prentsaren buru. Hor bai tamalgarria dela eta atzerararazten gaituzte 200 urte gutxienez. Hori bai dela egun guzitako kolonialismoa, ez dakit nolako ama izango zuten idazle horiek bainan berak bai direla. Bueno behintza Realak bi gol sartu dioska Lyoni. Kontsolamendu kaskarra, hala ere.