Igande trazako asteartea

Gaurko egunez, 1492an Guanahani irlan Cristobal Colonen hiru ontziek lur hartu zuten Amerikaren konkistarekin hasteko. Hori ospatzen da, Espainia aldeko euskal herrialdetan urriaren 12an, eta horregatik jai eguna da.

Urriaren 12

Urriaren 12an beste gauza asko ere gertatu ziren:

  • 1582. urtean, Gregorio XIII.ak egutegi gregorianoa ezartzen du julianoaren ordez. 1582. urtean ez zen urriaren 12rik izan.
  • 1681. urtean Londresen, emakumezko bat gogor jipoitu zuten politika lanetan inplikatzeagatik.
  • 1792. urtean Columbus Day delakoa abiarazten da New Yorken.:
  • 1899. urtean Boerren errepublikak Ingalaterrari gerra deklaratu zion.
  • 1933an. AEBtako armadak Alcatrazeko irlan kokatzeko barrakoiak erosten ditu. Gero kartzela izango zenaren oinarriak jarriz.
  • 1941. urtean, Dnipropetrovsken, Ukrainian, naziek 11.000 judu hil zituzten.
  • 1968an, ordura arte Espainiar izandako Fernando Poo eta Rio Muniko koloniek independentzia eskuratzen dute eta Ekuatore Gineako Errepublika osatzen dute.
  • 1970. urtean, AEBtako presidente zen Richard Nixonek gabonak baino lehen Vientamentik 40.000 soldadu aterako dituela iragartzen du.
  • 1984an IRAk Margaret Thatcherren aurkako atentatua burutzen du.

Ospatzeko gauza asko daude nonbait, gaurko egunez.

Urriaren 12: igande trazako asteartea. Ospatzeko zer?

Irudia | Urriaren 12: igande trazako asteartea. Ospatzeko zer? | Ezezaguna | LGPL