9-11. Etxe Zurian prestatutako atentatuak?
Sartu artikuluan bideoa tamaina egokian ikusteko.
Historiako atentaturik odoltsuenaren 10. urteurrenean, gertakariaren inguruko zalantza asko daude oraindik. Gehienek Bin Laden eta Al Qaeda erruduntzat jotzen dituzten bitartean, beste batzuk konspirazioaz dira mintzo. Izan ere, gertakariak zoko ilun asko ditu, erantzunik gabeko galderak, kiratsa. Bertsio ofizialaren parean, batzuek AEBetako gobernuaren konspirazioaren tesia jarri dute mahai gainean, guztia Etxe Zurian prestatu omen zela. Frogak behintzat ez direla falta dirudi.
- Hegazkinen inpaktuaren ostean, bi dorreak erori egin ziren. Erorketa normala izan zen hori? Ala aldez aurretik prestatua?
- Eraikinetatik bizirik irten zirenek eztanda batzuk entzun zituztela esan zuten, hegazkinaren talkatik askoz ere beherago.
- Dorre bikiak erori eta zazpi ordutara, ZAZPI, beste erakin bat erori zen alboan. Nola? Magia? Beste leherketa kontrolatu bat?
- Dorreak erori ostean, pilareak modu jakin batean ebakita zeudela ikus daiteke.
- Irudietan burdin urtua nola erortzen den ikusten da. Baina adituen arabera, hegazkinek zeramatzaten erregai guztiarekin ere, ezinezkoa da burdina urtzeko adina tenperatura lortzea.
- Erorketaren indarraren ondorioz, gorpuak edota bestelako materialak aurkitzea ia ezinezkoa izan zen, baina, terroristetako baten pasaportea aurkitu zuten. Kasualitatea?
- Pentagonoaren kontra talka egindako hegazkina ez da bideoetan agertzen. Bai ordea eztanda. Nola?
- Are gehiago, hegazkin horrek, Boeing 757 batek, egindako maniobra Caza batek egin dezake soilik. Nola da posible pilotu hasiberri batek halako hegazkin puska ia lurraren arrasean halako moduan maniobratzea?
- Steve Pieczenik AEBetako goi estrategak Bin Laden 2002an zegoeneko hilda zegoela -giltzurrunetako gaixotasun bat zela eta- argitara eman zuen.
- Eta abar, eta abar, eta abar…
Konspirazioaren teoriak gustuko? Orduan eman begiratu bat Sebastián Jarréren artikulu honi:”Las Mentiras del 11S, Terrorismo interno“.
Nik frogarik ez dut aurkitu. Zantzuak bai, hipotesiak ere bai, baina frogak?!
Faborez…..euskal peoi beltzak?!!
Zantzu eta hipotesi zakua dago gai honen inguruan. Kontua da gertatu zenaren istorio ofiziala zalantzan jartzea oso erraza dela. Hainbeste kontraesan ageriko daude… Baina, zer gertatu zen? Mila itzal aurkitu dira baina argi gutxi. Hori du kosnpirazio teoria honek (eta denek) hutsune.
Gaiari buruz hitz egin dute Michael Moore-tik hasita, Noam Chomskyra. Interesgarria bada behintzat… hemen konspirazio teoriari buruzko dokumental mordoa. (http://www.911docs.net/#911_Documentaries)
Joera izaten dugu estatuen estolderietan egosikatako planik maltzurrenak, korapilatsuenak eta “bizkorrenak” sinisteko, baina estatu horiek agerian egiten dituztenak lasdaskeria galantak izaten dira beti, ezin okerrago burutuak. Ez da beharrezkoa adibideak jartzea, egunero ikusten ditugulako. Halako ekintza halako ondorio lortzeko planak kaosaren teoriatik hurbilago daude errealitatetik baino, hain zuzen, ondorioak aurreikustea oso zaila delako, ia ezinezkoa. Eta hori guztia zuzenean, munduko milioika pertsona telebistari begira zeudela. Inoiz egin den atzezlanik handiena izango litzateke. Madrilgo atentatuen harira asmatutako konspirazioak horren adibide dira. PPk hausteskundeak galtzeko konspirazioa izan omen zen dena, baina balizko konspirazio horren egileek nola aurreikus zezaketen PPk hartu zuen jarrera (estrategia) hartuko zuenik? Hau da, nola aurreikus zezaketen PPk ETArekin itsurainoko tema hartuko zuela eta, horren ondorioz, herrritarrak suminduko zituela? PP ere bere kontrako konspirazioan sartuta zegoen? Irailaren hamaikako atentatuen atzean argitu gabekoak eta argi-ilunak daudela? Jakina! Baina kontu ezberdinak dira piramideak nola demnontre eraiki zituzten galdetzea eta estralurtarrek egin zituztela esatea. Normalean konspirazioak bestelakoak izaten dira: norbait nahigabe bainuontzian itotzen dute, eta gero ibaian agertzen da, ihes egin nahian…