9-11: Ikusi ez dituzun argazkiak

I-113.017 hildakoetatik bakar baten gorpua ere ez duzu ikusi. Ziurrenik gainera, ez duzu ikusiko. Erabaki egokia ote?

Zirrikiturik ez dute izan AEBtako hedabideek auzi honetan. Zuzendari, editore, kazetari eta argazkilariek osatzen duten kateak ez du etenik: hildakorik ez iruditan.

Joan zen maiatzean Gari Garaialde argazkilariak bere blogean gaiari heldu zion: “Hildakoak paperetan”.

Zeren arabera erabaki? 

Badira gure inguruko hedabideetan hildakoak erakutsi ala ez erabakitzeko irizpide batzuk:

  • Hildakoen hurbiltasuna (geografikoa, soziala, kulturala…)
  • Gorpuaren itxuraren krudeltasuna (odola, gorputza ebakia, tripak…)
  • Hilotzaren hurbiltasuna planoan
  • Gorpuaren humanizazioa (jendea inguruan, erritua…)
  • Pertsona horren irudiak duen esangura informatiboa

Irizpide hauen artean oreka bilatzean datza zailtasuna. Salbuespenak ere izan ohi dira sarritan, eta marra gorriak gainditzen dituzten argazkiak argitaratu. Erredakzioetako buruek dute azken hitza. Hala da gure inguruan behintzat.

Baina, AEBtan argi dute estatubatuarren gorpuak ez direla erakutsi behar, ez behintzat soldaduenak edo atentatuetako hildakoenak. Irailaren 11ko atentatuetako gorpurik ez da ikusi. Erabaki ona ala txarra? Bada behintzat erabaki zurruna eta koherentea, ez da gutxi.

Bide batez, sarrera hau laguntzen duen argazkiek polemika sortu zuten AEBtan. Hemen irakur dezakezue ingelesez argazki horien inguruko hausnarketa.

 

AEB, argazkiak, gorpuak, hildakoak, irailaren 11
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude