HOBBITONen egon nintzenekoa… (Matamata-New Zealand)

HOBBITONen egon nintzenekoa… (Matamata-New Zealand)

The Hobbit trilogiaren azken filma daukagu laster zinemetan Peter Jackson-en eskutik, London-en premiere delakoa astelehenean, Abenduak 1, eta abenduaren 17an mundu mailako estreinaldia The Hobbit; The Battle of the Five Armies  tituluaz. Trilogia amaituko duen filmaren aurreko tituluak The Hobbit: An Unexpected Journey (2012) eta The Hobbit: The Desolation of Smaug (2013).

– Azken trailerra hemen –

– Lehen trailerra ikusteko egin klik hemen –

HOBBITONen egon nintzenekoa…

HOBBITONen egon nintzenekoa... (Matamata-New Zealand)

Frikismoa bere tamainan aldarrikatuz eta  Lord of the Rings eta J.R.R Tolkien maixuaren jarraitzaile naizenik ezkutatuko gabe, Hobbiton-en bertan eta Zelanda Berrian egon nintzenekoa etorri zait gogora, fantasiazko herritxo eder honetara egindako bisita gogoangarria partekatu nahiko nuke, han ateratako argazki batzuk igo eta aukera suertatu ezkero Hobitton-era bisita gomendatu.

HOBBITONen egon nintzenekoa... (Matamata-New Zealand)HOBBITONen egon nintzenekoa... (Matamata-New Zealand)HOBBITONen egon nintzenekoa... (Matamata-New Zealand)HOBBITONen egon nintzenekoa... (Matamata-New Zealand)

Filmen eta liburuen zale izan edo ez izan, esperientzi polita da bisita zalantzarik gabe, eta fantasiazko mundu eder hau errealitatera ekarri duen lekua zure kabuz ikusi, ikutu eta dastatzeko aukera izango duzu. Autobusean bertan, gidariak 3 bisitari mota dituztela esan zigun, fan ez direnak, fan direnak, eta fan sutsu eroak direnak, eta bera azken taldean zegoela. Bera bezalakoak edo fan soil baginen ere bisita ahaztezina izango zela, baina bestela ere lasai egoteko eta bisitarekin asko gozatuko genuela ziur.

Esan bezala fantzat daukat neure burua eta ikaragarri gozatu nuen, baina arrazoi gidariak, fan ez izanda ere errealismo eta giro lasai eta bereziak edonor irensten du. Green Dragon taberna bisita daiteke, benetakoa den errota, zubi eder hura, bidexior zainduak, lore eta landare ederrak, detailerik txikiena ere fin zainduta, aulkiak, lanabesak, desberdindutako etxe eta herritarren ofizioen berezitasunak, umeak jolasean eta kea tximinietan faltan bakarrik.

Filmen ekoizpenean buru belarri eta berebiziko konpromezuaz aritu diren milaka Kiwi-en esku fina nabari da leku eder honen atzean dagoen lanean, lorategi eder erraldoi honetan, naturarekin naturalki anaitutako ate borobildun etxe polit eta goxoetan, lurrarekin hazitako bizitza  xinpleak isladatuz denboraz haratago, fikziozko utopia eder bat. Frodo ta Bilbo Zorrozabalen etxea da Hobbiton, ezkerreko argazki honetan dagoen atea ezagutu ez duzuenontzat, fikzioan The Shire edo La Comarcan kokatua. Errealitatean Hobbiton Matamata herritik hurbil dago, Wellington Zelanda Berriko hiriburutik ez oso urrun, eta autobusean joan daiteke bisita gidatuan atmosfera oso berezia daukan film set honetara, Zelanda Berriko gobernuak eta lurren jabeek atrakzio turistiko bezala uztea erabaki zutena.

HOBBITONen egon nintzenekoa... (Matamata-New Zealand)Sorpresa eta ustekabean, lurren jabeen ardien ile mozte erakustaldi batekin amaitzen da tourra, ardi jaioberriei esnea ematen uzten diote bisitariari batez ere gaztetxoen gozamendurako.

1937 urtean argitaratua, Bilbo Baggins jauna da The Hobbit liburuaren eta filmen protagonista. Bilbo Zorrozabal edo Bilbo Bolson bezala ezagutua euskaraz eta gazteleraz, Gandalf aztiarekin eta 13 bidaia lagun txiki eta gogor gogoangarri berezirekin egindako abentura itzela kontatzen da bertan, elfoak, dragoiak eta mota guztietako izaki miragarriak aurkituz bidean.

Lord Of the Rings filmarako lehen aldiz set-a eraiki zutenean, grabaketak amaitzean dena zegoen bezala uztea izan zen asmoa eta jabeekin adostutakoa. Gauza bera egin zuten filmarako erabilitako set guztiekin, lokalizazio guztietan, Zelanda Berriko agintariekin hala hitzartuta.

Filmetarako Hobbiton-eko eraikitze lanak 1999ko martxoan hasi zituzten, 9 hilabetez iraun zutelarik. Urte amaieran hasi zen 400 pertsona baino gehiagok parte hartu zuen 3 hilabetetako grabaketa prozesua bertan eta filmak 2001, 2002 eta 2003an estreinatu ziren. Alexander familiaren jabegoa, euren 500 hektareatatik 4 (40.000 m2) hartzen ditu set-ak, familiako 3 semeak gaur egun set-eko tourrak antolatzen dituen enpresaren sozio dira.  60.000 bisitari izan zituzten 2012an, bikoitza 2013an, eta 4 hektarea horiek urre bihurtu zaizkiela esan behar euren 12.000 ardi eta 600 behiekin ohiko lanean jarraitzen duten bitartean.

Set-a erakusteko auzokideak gonbidatu zituzten batean, arrakasta eta aukera ikusita, Alexandertarrek eraisketa geratzea erabaki zuten eta New Line Cinema eta filmen produktoreekin hitzegitea. Zortzi hilabetetako negoziaketaren ostean, 2002ko abenduan, Russell Alexander lehen bisitak gidatzen ari zen jada.

HOBBITONen egon nintzenekoa... (Matamata-New Zealand)

2010eko urrian, The Hobbit filmak aurkeztu zirenean, Warner Bros, Zelanda Berriko gobernuak eta Peter Jackson berak hitzartutako akordioaz, The Hobbit filmarako set guztia berregin zuten, oraingoan materialak hobeak erabilita eta iraunkorra izango zen lekua (eta negozioa) buruan zutela, Peter Jackson-ek jarritako diruaz egin zen proiektua eta set-eko tourrak antolatzen dituen enpresaren %50 izatea hitzartu zuen.

Diruak diru, neure zahartzaroa lasaitasunez gozatzeko toki ezin aproposagoa litzake neure ametsetan, eta dirua aurrezten nabil Hobbitoneko zulo eder horietako bat eskuratzeko ahal badut, baratza txiki bat, hizketaldi lasaiak, bertako ardo eta tabako-pipa famatua dastatu, … Ez dirudi azken urte horiek bizitzeko plan txarra, ezta? Ez horixe!

Urko Uranga

HOBBITONen egon nintzenekoa… (Matamata-New Zealand)

The Hobbit-eko pertsonaiak:

Ezagutuko dituzue pertsonaia guztiak ziurrenik, baina hemen The Hobbit-eko pertsonai eta aktore garrantzitsuenen zerrenda eta euren inguruko datuetarako estekak, zabalago ezagutu nahi badituzue.

Bilbo Baggins Martin Freeman
Gandalf the Grey Ian McKellen
Thorin Oakenshield Richard Armitage
Balin Ken Stott
Bifur William Kircher
Bofur James Nesbitt
Bombur Stephen Hunter
Dori Mark Hadlow
Dwalin Graham McTavish
Fíli Dean O’Gorman
Glóin Peter Hambleton
Kíli Aidan Turner
Nori Jed Brophy
Óin John Callen
Ori Adam Brown
SMAUG Benedict Cumberbatch
HOBBITONen egon nintzenekoa… (Matamata-New Zealand)

 

hobbiton - HOBBITONen egon nintzenekoa... (Matamata-New Zealand)

HOBBITONen egon nintzenekoa... (Matamata-New Zealand)

HOBBITONen egon nintzenekoa… (Matamata-New Zealand)

Zelanda Berria (The Middle Earth)

hobbiton

Fikziozko lokalizazioa Zelanda Berria lokalizazioa Zelanda Berria lokalizazio gune orokorra
Forest River Aratiatia Spillway Taupo
Laketown Braemar Station Tekapo
Canaan Downs Takaka
Trollshaws Denize Bluffs Mangaotaki
Vales of Anduin Earnslaw Burn Mount Aspiring National Park
Eweburn Station Te Anau
Carrock David’s Knoll Fiordland
Greenstone Track Greenstone
Harwoods Hole Takaka
Hobbiton Matamata Waikato
Miramar Peninsula Wellington
Ohuto Station Ohakune
Paradise Otago
Forest River Pelorus River Marlborough
Misty Mountains The Remarkables Otago
Dale Hills Rock and Pillar Range Otago
Speargrass Flat Otago
Rhudaur Strath Taieri Middlemarch
Treble Cone Ski Resort Wanaka
Turoa Ski Area Mount Ruapehu
Wanaka-Mt Aspiring Rd Wanaka

 

 

HOBBITONen egon nintzenekoa…

(Matamata-New Zealand)

urko zuzeu – urko uranga – zuzeu

Inguruan somatzen zaitut...