ALEA, Arabako astekari berria

Captura de pantalla 2014-11-29 a las 18.21.15Nola ez gara poztuko Araban astekari berria sortu dutela jakinda, beti da berri pozgarria euskarazko hedabide baten sorrera.  ALEA astekaria  izango du izena eta gaur, larunbatez, egiten ari dira aurkezpen jaialdia. Abenduaren 3an, euskararen egunean, zabalduko dute zero zenbakia izango duen alea, eta horren ondoren, urtarrilean ekingo diote asteroko lanari.

Berria, GEU Gasteiz Euskalduna elkarteak eta Goienak elkarlanean sorturiko proiektu komunikatiboa da, eta Araban euskarazko tokiko hedabideen hutsuneari aurre egitea du xede. 32 orrialde izango ditu, koloretan, eta proiektu irekia izango da, hala nahi duenaren ekarpenak jasotzeko prest izango dena.

Urteko harpidetzaren kostua 50 €koa izango da eta trukean astero astero ALEA jasoko da etxean. Harpidedun izan nahi baldin baduzu, euren webgunean duzu aukera.

ALEA Arabako astekaria from Arabako ALEA on Vimeo.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.