HIESak gaixotutako haur bat sendatu dute AEBtan
The Guardian egunkariarena arabera, Hiesa sendatzea lortu du lehenengo bider historian mediku estatu batuar talde batek. Bi urte eta erdi dituen haurra sendatu dute eta horrela, bizitza arrunta egin ahal izango du, inolako medikaziorik hartu gabe.
HIESak jende askori izorratu dio bizitza, jende asko eraman zuen 20. mendean zehar eta badarama orain ere. Baina ez da hala izan bi urte eta erdiko haur honen kasuan. AEBtako mediku talde batek nahi gabe sendatuta, aurrerantzena bizitza arrunta egin ahal ukango du batere kezkatu gabe. Medikuek ez dakite ziur zeren ondorioz sendatu den, eta kasua tentuz ari dira aztertzen.
“Orain, pazienteak botikarik hartu gabe urtebete denean, azterketa sentsitiboena eginda ere, negatibo ematen du haurraren odolak”, argitu du Dr Hannah Gay haurra zaintzen aritu den doktoreak. “Bizitza arrunta egin dezake orain, eta espero dugu kasu honen bidez antzeko emaitzak lortzea Hiesa duten bestehaurretan”.
Haurraren identitatea ez dute publiko egin, baina, Mississippikoa omen. Aurkikuntza historikoa litzateke sendabidea identifikatzea, argituz gero penizilina asmatu osteko aurrerapen handienaren aurrean geundeke. Hala bedi.
Informazio gehiago hemen.
RT @zuzeu: HIESak gaixotutako haur bat sendatu dute AEBtan http://t.co/LvkbbMwnNF