Herrialde palestinarrarekin elkartasuna
Herrialde palestinarrarekin elkartasuna –
1948tik, eta baita lehenagotik ere, sionismoak gauzatu nahi duen genozidioari aurre egiten ari den herriarekin elkartasun osoa adierazten dugu.
Urriaren 7an, larunbata, Palestinako herriak 75 urte baino gehiago irauten duen legez kanpoko okupazio baten joko-arauak aldatu zituen. Aurrekaririk gabeko operazio batean, Hamasek Gazako Zerrenda banatzen duen hesia hautsi zuen, Israelen infiltratu zen eta hainbat lur berreskuratu zituen, ehunka kolono eta soldadu israeldar hil eta harrapatuz. Horri erantzunez, Israelgo Estatu genozidak Gerra Estatua aldarrikatu zuen, Gazako Zerrendaren aurkako bonbardaketak areagotuz. Orain arte 400 zibil palestinar baino gehiago hil ditu Israelek.
Gazako Zerrendak iraganean jasan dituen erasoetatik beste bat da hau. Gogora dezagun Gaza blokeo gogorra jasaten ari dela 2007tik, eta ordutik 6.000 palestinar baino gehiago hil dituztela Israelgo okupazio indarren hainbat erasotan. Egoera humanitarioa jasanezina da, Gaza gaur egun ezin da bertan bizi. Bere biztanleria jasaten duen itomenak legitimoa bihurtzen du okupatzailearen aurkako edozein erresistentzia mota. Are gehiago, erresistentzia eskubidea da, zapaldutako, okupatutako eta bortxatutako herri orok duen eskubidea.
Horregatik, Euskal Herrian herri palestinarraren alde jartzen gara. Izan ere, ez da gerra bat, baizik eta herri batek Israelen asentamendu- kolonialismoaren eta apartheidaren aurka duen erresistentzia; indarrez asimetrikoak diren bi alde aipatzen dira; Gazako Zerrenda aire zabaleko kartzela bat da; 2023a Palestinako herriarentzat odoltsuenetako bat izaten ari da; palestinarren genozidioa eta garbiketa etnikoa nazioarteko eta enpresen konplizitateari esker sostengatzen da, CAF bezala enpresak Israelek egindako krimenetan laguntzen baitute.
Datozen egunetan gure babesa eta elkartasuna emango diogu Palestinako herriari:
- Iruñea (Udala), urriak 9, 18:30ean.
- Bilbo (Areatza), urriak 10, 20:00etan.
- Donostia (Boulevard), urriak 10, 19:30ean.
- Gasteiz (Andre Maria Zuria), urriak 11, 19:00etan.
Amaitzeko, Euskal Herriko mobilizazio bakoitzarekin bat egiteko eta Israelgo Estatuari boikota, desinbertsioak eta zigorrak egiteko kanpaina babesteko deia egiten dugu.
Herrialde palestinarrarekin elkartasuna
Zenbat palestinarrek ezagutzen dute Euskal Herriaren bilakaera? Palestinarren zenbat balkoitan daude ikurriñak? Eta gure aldeko zenbat elkarretaratze egiten dituzte? Beti pentsatu dut palestinarrak baino okerrago gaudela, haiek gutxienez badituzte NBEren aldeko adierazpenak eta estatua izateko azken urratsa falta zaie. NBEk ez du Euskal Herria ezagutu ere egiten.
Hobeki ote daude? Beren hizkuntzan mintzatzeko eskubidea badute behintzat. Beren kultura garatzeko aske dira. Gu ez gaitezke euskaraz mintzatu eta gure kultura maldan behera hiltzera doa. Gu baino hobeki ote dira?
Espainolak bai, oso ongi dira, baina gu? Haiek baino hobeki dena, seinale ez dela askorik saiatzen euskaraz bizitzen, seinale espainol arrunt bat bezala bizi dela.
Ikusiko dugu zarauztarrarekin zer gertatzen den. Eta bahituta badago ikusiko dugu ea Hamasek berehala askatzen duen Euskal Herrian palestinarren alde asko egiten delako eta palestinar banderak jartzen direlako. BDZ CAFek zarauztarra askatzeko zenbat egiten duen ere ikusiko dugu.
Friboloa izan behar da palestinarrak geu baino hobeto daudela esateko.
Hildakoaren ahoan hizkuntzarik ez…
Hemen euskaraz aritzegatik hitz makurrak entzungo ditugu, baina zortez ez gaitu inork tirokatzen.
Euskaraz ari nahi nuke eta egunero ordu oro saiatzen nai. Ezinezko zaidala esatea motz gelditzea da. Hemen axaletik ari gara, ez bihotzetik.
Palestinarralk oso-oso gaizki daudenik inork ez du ukatzen, baina zuek herri hau hil hurren dagoela ukatzen duzue. Hori da gure drama, agerian dagoena ere ukatu egiten duzuela. Negazionistak zaretela
Gu ezpataz hil eta tirokatu gintuzten. Eta masiboki deportatu. Palestinarrak ere guztiz okupatuko dituztenean, gu gaur egun bizi garen bezala, “bakea” izango dute. Herri suntsituak bakean bizi dira.
Palestinarrek hortaz behintzat guk baino denbora gehiago dute desagertu baino lehen. Nor dago egoera hobean beraz?
Axaleko ongizateak itsutzen ditu batzuk: sendagilea doan eta zubian oporretara joan naiteke! Axalkeri hori baino haratago behatzeko gai ez dena sistema honen produktu bat da. Sistema honek horrelako jendea behar du iraungo badu. Eta aizu! Errenta unibertsala jartzen dutenean eta 4 eguneko lan astea, bingo! 3 egun izango ditugu Netflixen jartzen duten pentsua jateko eta Amazonen beherapenak aprobetsatzeko. Nork esan guri orduan palestinarrak baino okerrago gaudela! Orain dela gutxi palestinarren antzera harriak eta harriak ez direnak botatzen genbiltzan.
Ez ahaztu orain dela gutxi harriak eta harriak ez zirenak botatzen genbiltzala palestinarren antzera.
Axaleko ongizatetik haratago ikusteko gai ez bagara sistema honen produktuak gara. Errenta unibertsala eta 4 eguneko lan astea jartzen dutenean, bingo! 3 egun gehiago Netflixeko pentsua jateko eta Amazonen beherapenak erosteko. Nork esan guri orduan palestinarrak baino okerrago gaudela.
Juan Aleman, egia, herri hau hil urren dago, tik-tak, tik-tak… denbora agortzen ari da! Ekintza heroikoen garaia da, baina heroirik ez da ageri. Izango al zara zeu gure herriak behar duen paladina?
Batik Bi, herri suntsituak estres akulturatibo eta linguistikoan bizi dira, ez bakean. Bakean bizi badira konkistatzailearen eta dominatzailearen logika onartu dutelako izango da, hesteetaraino. Denbora izatea ez da kontzeptu lineal bat kasu honetan, zuek segi kexuka eta negar zotinka denborarekin batera gauzak ez direlako zuek nahi bezala; apustu egingo nuke interneten haurtxoen antzera negar egitea baino askoz gehiagorik ez duzuela egiten kultur-politikari dagokionean. Zergatik ez alderdi abertzale berri bat? Ah, klaro, zuek ez duzue egin nahi, egin diezazuetela nahi duzue, alperrak! (Aita egizkidazu etxeko lanak arren, irakaslea oso gaiztoa da)
Hara, Garagarra. Bai, genbiltzan, iraganean, eta horrek hobeto egotea ekarri al zuen? Konparatuko al didazu lehen munduko herrialde baten egoera hango herrialde pobre batekoarekin? Korsikan hamarnaka lehergailu jarri zituzten orain bi egun. Hasi al da Frantziar Estatua modu indiskriminatuan korsikar haurrak tirokatzen? Edo ETAk norbait hiltzean, ateratzen al zen ejerzitoa zibilak bonbatzera? Putakume batzuk izan direla eta badirela ezin uka, baina gerra irekiaren ordez hemen gerra zikina geneukan. Orainaz ari gara eta oraingo arazo beliko eta diplomatiko batez, ez nahastu gauzak!
Zuen argumentuak ankamotz gelditzen dira ez duzuelako han gertatzen denaren magnitudea ulertzen. Zuen frustrazioa proiektatu baino ez duzue egiten. Eta Netflix eta Amazon zeuk aipatu dituzu, errenta unibertsala eta lan astearen babokerien antzera. Palestinan orain ez urik, ez argindarrik, ez ospitalik eta ez eskolarik. Axalekoa al da hori ere? Ez nahastu gauzak, arren, oso low IQ geratzen da eta.
Gauzak ongi egiten badituzue zuen leinuak aurrera jarraituko du. Palestinar gehienen leinua galdua da jadanik, eta beste askorena biharko galdua izango da.
Gauza anitzetan zuekin asko geundeke ados, baina maila horretako babokeriak esateak arrazionamendu minimoa daukan jendea uxatzen du. Zertan bihurtu den Zuzeu… aspaldian nahiko epel zegoela nabaritu eta orain badakit zergatik. Zuek uxatu dituzue beste iruzkingileak!
Gero arte bonaparte!
Marixi, lasai, erabat sutu zara eta Ba Ote-ren estiloan hasi zara idazten. Zuzeun askori gertatzen zaizuena da zuen argudioekin bat datorrena soilik irakurri nahi duzuela eta bestela ospa, IQ baxua iraindu eta horrelakoak egiten dituzue. NBEek hainbat adierazpen egin ditu palestinarren alde, estatu mordo batek palestinar estatua sortzea defendatzen dute… gero hori ez da gauzatzen, baina aldeko estatu mordoa izatea jada garaipena da. Guk zer daukagu? Horregatik diot gu baino hobeto daudela.
Zuen mailara jaistea derrigortzen gaituzue batzuetan, Garagarra. Oraindik ez dut zure aldetik inolako argudiorik irakurri. Idatzi duzunari argudio deitzea bai dela iraingarri! Eta bai, sutu egiten nau hainbeste babokeria irakurri behar izateak. Neuk uste nuen euskaldunak zentzu eta bertute gehiago zeukala; zeu ez zara horren adibide.
Hainbat galdera erretoriko eta ez hain erretoriko egin ditudan arren ez duzu bakar bat ere erantzun. Neuk ez nuke haien egoeran egon nahi NBEren inora ez doazen adierazpenak jasotzearren. Adierazpen horiek oso mugako egoera baten aurreak eginak izan dira. Zer nahigo, ospitaleak eta eskolak ala NBEren adierazpen antzuak? Eta ez aipatu Netflix eta Amazon blablabla, ez gabiltza horretaz ari eta. Hau argi ez badaukazu orduan bai, oso IQ baxukoa zara edo errealitatetik zeharo deskonektaturik dabilen manipulatzaile bazter nahasle bat.
Hemendik urte batzuetara Palestina desagertzen denean eta bertako biztanleen gehiengoa errefuxiatuen kanpamenduetan bizi direnean, zer esango duzu? Han kanpamenduetan behintzat haien artean arabez hitz egin dezaketela eta horregatik gu baino hobeto daudela? Ze ongi dauden palestinarrak mugako pobrezian hiltzen! Oxala geu haien antzera egotea! Horrela geu ere NBEren adierazpenen kulunka gozoan hil ahalko gintzateke! Jabetu ez bazara ere gu biok denbora galtzen ari gara ezezagun batekin eztabaida antzuan, eta diglosia gorabehera, euskaraz! Argindarra daukagu, ur korrontea, jatekoa, interneta, hainbat eta hainbat erosotasun eta erosokeria, eta oraindik haiek baino okerrago gaudela esatera ausartzen al zara? Beldur al zara edozein momentuan bonbat bat etxera jauzi ahal dakizukelako? Haurrik baduzu, pentsa al zenezake edozein momentutan kale bazter batean hil dezaketela? Edota egun batetik bestera ur txorrotak tantarik ez botatzea? Ez ahaztu gainera gatazka hau etniko-erlijiosoa dela eta justuki Palestinarrak izateagatik hiltzen dituztela; “giza-animaliak” Israeldar batek berriki deituak. Zenbat euskaldun hil dituzte euskaldun hutsa izateagatik azken urteetan? Joan al dira espainiar edo frantzes kolonoak zure etxetik harrika edo iletik tiraka eginez botatzera? Zenbat? Agudo, eman datuak! Zer? Daturik ez? Eta maila anekdotikoan ezta ere? Arranopola! Hau ezustekoa! Azkenean egia izango da palestinarrak gu baino okerrago daudela. Ezin da! Biktima gorena hintzela uste al huen?
Bide horretatik hobeto geundekeela uste baduzu, mesedez, izan zaitez zeu gure lehenbiziko martiria; nire hurbilekoei ez diet horrelako paturik opa.
Lasai Ba Ote. Ikusten dut ongizatea asko estimatzen duzula. Zuri “independentzia bai baina trukean opor bidairik ez” eskaini eta zu opor bidaiekin geldituko zinateke. Begira, niri palestinarrak bost axola, gu baino hobeto daude eta.
Egitate historikoak dira esan ditudanak. Zuek… bai piloa egiten duzuela, gure herriaren kontra.
High IQ maiestate Marixi: Take your pills. Touch grass.
Ez al duzu arguidorik batere, garagarra, ezizenekin gaia desbiratzen saiatzea baino?
Egin kolonoen alde, baina ni baleam utzi.
Badakizu nork babeste duen baita ere sionismoa? Zure adiskide Jeff Bezosek. Badakizu nor den Israelen lagun? Mark Zuckerberg.
Zer den pentsatzeko gaitasunik ez izatea. “Amazonen exker progre neoliberalaren” dotrina buruz ikasi, eta horrek lasai zaude. Errealitatean “exker neoliberal progrearen” finantzatzaileen postulatuekin bat egien duena zu zarela? Berdin berdin dizu, oso ongi ikasia duzu dotrina eta. Fanatismoa zer den.
Esandakoa, besterekin eztabaidan zaudela, utz nazazu bakean.
Ah, eta kontutxo bat: ura eta ogia soilik geratuta ere, nik beti independentzia.