Heldutasunik gabeko Maduro jauna

Begira nazazu aurpegira, ez naiz zure gosaria ezta zure sariaHeldutasunik gabeko Maduro jauna –

Gure Euskal Herri honetan bada makina bat paradoxa eta kontraesan. Idatzia dut beste zutabe baten, euskal gizartea gizarte aurrerakoi eta modernotzat dudala, bai industrian, nekazaritzan, ekonomian, irakaskuntzan, zerbitzu sozialetan, berdintasunean, eta abar eta abarretan.

Baina bada joera bat, saiatu eta saiatu, galdetu eta galdetu, eta ulertu ezin dudana.

.

Nire Facebook orrialdea ireki nuenean, orain urte batzuk, lehen argitaratu edo partekatu nuen bideoa, Chavez comandantea zenaren “expropiese” izenez ezagun izan zena izan zen.

Chavez jaunak, Gorila Gorria bezala ere –GG- deitzen zioten hura, guztiz tipo berezia iruditzen zitzaidan; txundituta erabat uzten ninduen. Baina bera bere berean kontuan hartuta baino gehiago, nola GGk gure arteko makina bat gizasemeen artean zuen sinpatia edo begikotasuna, elkartasuna jasotzen zuen horrek harritzen ninduen erabat.

Estatu Batuek ezarri omen zioten balizko gaitasun batek eraman zuen gure artetik, eta bere ordezko den Maduro jaunak, ez du haren enbidiarik. Autobus gidari ohia omen da presidentea, eta egunetik egunera youtube plataforma hornitzen du, gero eta zentzugabekeri handiagoz, barrez lehertzeko moduko astakeriak eta kirtenkeriak, astakirten hutsa, oso osoa, negarrez hiltzeko ondorioa duten burugabekeriak izango ez balira.

Eta gu, gurera etorrita, gizarte aurreratu honen partaide, Maduroren alde, elkartasun osoa eskaintzen, Europarrak omen gara, baina beno, exajeratu gabe; gure bihotztxoa, Maduro eta bere txoritxoarekin da.

Eta hau, hemen deskribatzen dudan asunto hau, nola liteke?

Gure gizartea, Danimarka baten antzerakoagoa da, edo bolibiar iraultzaile tankerakoagoa?

Gure Arnaldok, Agur eta Ohore eta horrelakoak bota zizkion GGri. Merkel anderea bihar hilko balitz, gure jaunak ez dezala horrelakorik oraindik erabaki, zer idatziko ote luke bere txioetan? Gauza onik ez, seguru.

Podemos alderdikide eta lehen mailako aholkulari izan diren buruzagiak esaten eta pentsatzen direnenen inguruan, zer esanik ez.

.

Azken youtube hornikuntza hemen doa:

Herriak armak hartu eta iraultza bolivarianoa defendatzeko beharraz ari da

Eskertuko nuke, bakarren batek azalduko balit, nola euskal gaztedia, tipo honen fan edo jarraitzaile izan daitekeen.

Heldutasunik gabeko Maduro jaunaHeldutasunik gabeko Maduro jauna

31 pentsamendu “Heldutasunik gabeko Maduro jauna”-ri buruz

  • Kontua ez da zuk planteatzen duzun modukoa, lagun, hemen inor ez baita “tipo” hori beatifikatzen. Baina zertarako eztabaidatu?
    Luzea irudituko zaizun arren, hemen duzu oso gomendagarria den artikulu serio bat, eta ez gazte zoro batek idatzia:
    http://www.monde-diplomatique.es/?url=editorial/0000856412872168186811102294251000/editorial/?articulo=a4904472-586d-4b50-b5e6-0a58360b9e57

    • Osso articulu ona, cinez. Milla esquer.

    • — una relación directa entre el líder y el pueblo que pasa por encima de los cuerpos intermediarios, gracias a una concepción “participativa” de la democracia, con recurso frecuente al referendo y a las elecciones, y al diálogo interactivo líder-pueblo mediante un uso singular de los medios de comunicación de masas;

      Danimarkan bezala

      • Ramón Pedregal Casanova:
        “Sólo una pregunta vale: ¿Venezuela, su gobierno bolivariano, es imperialista?: No se apropia del capital de otro país, no interviene militarmente en otro país, no bloquea financieramente a otro país. ¿Y si no invade, no asfixia, no asedia, qué hace?. Tan sólo ha venido cambiando la realidad antigua de la desigualdad, y ha hecho que sea uno de los tres países más igualitarios de Latinoamérica, el que ha mejorado más la vida de las clases trabajadoras, y aun no teniendo el poder económico construye y distribuye a quienes haciéndolo todo han sido siempre los más empobrecidos. El gobierno bolivariano, porque él mismo ha salido del pueblo trabajador, sabe que o resiste la guerra económica, la violencia criminal de los mercenarios del imperio en las calles, o resiste a éste monstruo en el escenario internacional, y procura la unidad de los pueblos sudamericanos para levantar una sola patria frente al batallón imperial de la prensa, o esos agentes de guerra que difunden imágenes y escritos que ocultan la verdad serán quienes abran la puerta al invasor. Para que realicen esa tarea, cada día 29 los mercenarios reciben los “sucios papeles de tantas manos sucias” que les pagan por hacer campañas como la de Capriles.”

        • PeruLeartzako 2017-06-29 17:49

          Caracasko kaleetan bizi den egoera ikusi besterik ez dago, gauzak primeran doazela baieztatzeko
          Bideo hoiek ikusita fede handia behar da buruzagi hauengan
          Eta “cuerpos intermedios” rik gabe apaga y vamonos

          • Nola dakizu ba Caracaseko kaleetan zer gertatzen den? Inoiz egon zara Caracaseko kale batean? Edo komunikabide nagusiek diotena sinesten duzu? Ni Caracasen bizitzen egondakoa naiz eta zalantzarik ez dut mass mediak saldu nahi digun errealitatea ez dela gertatzen ari dena. Bertan bizi diren lagun ugari ditut eta “normalitatean” bizi direla diote. Istiluak daude, bai, baina gune zehatz batzuetan eta momentu zehatzetan, ez egunero eta edonon. Ba al zenekien azken hilabeteetan hildako pertsonen gehiengoak Chavistak zirela? Soldatapeko paramilitar talde faxistak egundokoak egiten ari dira, baina komertzioak irekita daude, banketxeak, jendea lanera doa, oporretara… Gaur egun oso erraza da komunikabide nagusiek diotena kontrastatzea, sare sozialetan Caracasen bizi den Agustin Otxotorena euskalduna jarraitzea gomendatzen dizut, beste errealitate bat ezagutzeko.

          • PeruLeartzako 2017-06-29 21:04

            “Intermediarios” zehatz mehatz

          • Nik dakidala ta Benezuelar batzuen kontaizunak entzun ta gero, badirudi liskarrak leku gutxietan ematen direla baina oso bortitzki, baina Benezuelako lur eremu gehienetan ez dago inolako liskarrik, gauza da gutxi, armatuak ta beste herrialdeko botereak ta prentsa dutela lagun.
            Hau idatzi ta gero ikusi det Franek jada erantzun diola , baina halare erantzuna uzten dut.

  • A! Eta ez horregatik!

  • Nolatan dugun sinpatia bere herrialdean txirotasunetik milioika pertsona atera zituen tipoari? Kontrakoa logikarik ez duelako gizatasunik badezu.
    Ikusi Chavismoaren lorpenak ta den dena ulertuko duzu, bestalde , ze eraso jasotzen ditu Danimarkak? Ez ditula jasotzen? A ba nengoen ba ni.
    Sozialista bazara, sozialismoaren aldekoa, sozialismoa babesten dutenak babestuko dituzu, ez neoliberalak.
    Ze arraroa den jendea e?

  • Kaixo Joseba, zu ere Venezuelako matrakarekin. Maduroren fanak? Non ikusi dituzu? Ez dakit non bizi zaren baina nire herriko kaleetan horrelakorik ez dut topatu, Chavismoaren aldekoak bai, baina fanak…
    Argi dagoena da Chavezek egindakoak ez dizkiola barkatzen inperialismo Estatu Batuarrak eta Europarrak. Chavez iritsi aurretik mendebaldeko herrialdeetako enpresek petroleoa ia dohainik lortzen zuten, zenbait politikariri eskupekoa ematearen truke. Chavezek herrialdeko baliabide naturalak nazionalizatu zituen, eta hauek uztiatu nahi zituztenak gobernuarekin akordio batetara iritsi behar zuten, aurretik zituztenen oso akordio ezberdinak. Gaur egun oraindik, Repsol, Total, Shell, British Petroleum… eta antzekoek Venezuelan jarraitzen dute, bazenekien? Ordaindu beharrekoa ondo ordainduta, noski! Horrek herrialde batzuen haserrea eragin zuen eta hori ez diote inoiz barkatuko. Badirudi zuk ere ez diozula barkatzen eta komunikabideek esaten dituzten gezur guztiak sinesten dituzula, bejondeizula.

    • Kaixo Fan
      Ez naiz paranoia eta konspirazioen defentzaren zalea.
      Ziur naiz espainiar estatuarekin oso kritiko zarela, naiz eta komertzioak irelkita egon, banketxeak ere bai, jendea lanera doa, oporretara…
      Borondate ona ez diet ukatzen, baina behin Sabinari entzun nion bezala, saiatzen naiz, saiatu benetan, baina ezin dut hau babestu

      • Hau da hau dena nahastu beharra. Caracaseko kaleen “normaltasunarena” esan dut Peruk aipatu duelako “Caracaseko kaleetan gertatzen dena”. Sabinari kasu egin eta ederki joango zaizu bizitzan, ondo bizi!

      • Amonamantangorri 2017-06-30 02:58

        Otxotorenak diona laburtuz: Venezuelan, chavismoak “iraultza sozialista” aldarrikatuagatik, enpresa pribatu handiak daude eta oraingoz Country Clubetan koktelak edan eta urbanizazio esklusiboetan bizi direnek ez dute Miamira ihes egin. Eta gerra ekonomikoa ere bada. Otxotorena bezalako sozialdemokrata europar batek aise eman ditzake ontzat hango gobernuak hartutako neurri gehienak errenta-banaketaren politikei dagokionez, nahiz eta tartean arazo, kontraesan eta huts egite asko egon.

  • Amonamantangorri 2017-06-29 21:17

    Harritzekoa, nola euskal demokrazia kristauaren figura ospetsu batzuk hain suharki agertzea Venezuelako oposizioaren alde. Harritzekoa, Leopoldo Lopezen eta honen emaztearen zirko mediatiko biktimista, irrigarria oso-osorik eta akritikoki irenstea.

    Harritzekoa, historia antifaxista akreditatua duen alderdi demokrata batek jokoa segitzea Venezuelako sektore atzerakoi eta golpistenek alditik aldira antolatzen dituzten indarkeria kanpaina guzti-guztiei…

    Izan ere, Mesa de la Unidad Democráticak ez du Danimarkako liberal-demokraten batere antzik. Batere ez.

    Igual Mesa de la Unidad Democráticakoek ez dute mitinetan rancherarik kantatzen (nik baietz esango nuke, venezuelar politikagintzaren populismo vocinglero hori ezkerrera nahiz eskuinera baitago) baina erietxe eta kulturetxe publikoei su eman bai, eta chavistatzat identifikatutako pertsonak kalean jipoitu eta are akabatu ere bai, oposizio antolatutik inongo gaitzespen-hitzik, ezta bide baketsuen aldeko deialdirik ere, batere aditu gabe.

    Beraz, galdetu beharko genieke euskal demokrazia kristauaren buru horiei, ea zein postura duten: demokraziaren alde edo Venezuelako oposizioaren alde.

  • Hori analisi puska, tori sugus bat

  • Buruz ari nahiz zifrekin baina horrelako zeozer da, Chavez baino lehen, Benezuelak saldutako petroleotik, 100 eurotik 4 ziren Benezuelarentzako, Chavezekin 60 euro..

  • Hiltzen Hil 2017-06-30 17:12

    Venezuelaren ekonomiak petrolioaren balioaren arabera fluktuatzen du. Petrolioa altu dagoenean, dirua sartzen da herrialdean. Petrolioa baxu dagoenean, aldiz, krisia Venezuelan. Eta hori guztia, zergatik? Ba gobernu bakar batek ere ez duelako inoiz Venezuelaren ekonomia behar bezala dibertsifikatu.

    Ez al da sozialismoa ekonomiaren planifikazioa? Bada, agian orain dolar kanbio-tasa ez litzateke egongo 1 = 10milioi dólar bolibarianotan industriaren zabalkundean erabili izan balute euren dirua petrolioa altu zegoenean, txiroentzako etxebizitzak eraikitzeaz gain. Horretaz gain, Venezuelar herria ez da norbegiar herria bezalakoa, alegia, herri disziplinatua eta zibilizatua. Sekulako arduragabetasuna iruditzen zait aldeko herritarrak armatzea kolpistei eta kontrakoei aurre egiteko asmoarekin. Hori ume bati Ak-47 bat ematea bezalakoa litzateke.

    Zein da guzti horren ondorioa? Saudi Arabiak petrolioaren ekoizpena handitu eta prezioak jeitxi zituenean Errusia boikoiteatzeko asmotan: Venezuela pikutara. Venezuela krisian eta herritarrak pistolekin = Egungo infernua: lapurretak, asaltoak, balazerak… herri hori brutalizatu egin da erabat, eta ultra-biolentzia hori alde guztietan txertatu da, bai batzuetan eta bai besteetan. Eta hori da errealitatea, eta hemen irakurri behar diren proiekzio eta desioak.

    Chavezen borondate eta karisma ona ez det ukatuko, ez eta iraultza bolibariarrak izan zitzakeenak, baina iraultzaren buruzagiak tximino-kuadrila bat dirudite. Pena bat, egia esan, benetan gauza duin bat izan zitekeena horrela bukatu beharra.

    • Mila esker Hiltzen

    • Amonamantangorri 2017-06-30 19:35

      Ah, Norvegia…

      Chavezek nahiko luke, baita Maduro bezalako astakirten batek ere, Norvegiako administrazioa eraman. Zerorrek ere ahalko zenuke Hiltzen Hil.

      Hara, tori Norvegiako gobernua: trenak garaiz iristen geltokira, funtzionario ustelik ez, haur guziak txintxo doaz goizero beren auzoko eskolara,

      • Hiltzen Hil 2017-06-30 19:51

        Zerk gogaitzen zaitu nire iruzkinetik amonatxo? Ironia horren atzean zorrozkeria apur bat nabari da…

  • Badira beste euskaldun batzuk, bestelako ereduen atzetik ibili ohi direnak baina.
    Mexicoko Peña presidente (ustez) mafiosoaren atzetik adibidez, edo Espainiako alderdirik ustelenarekin negozioak egiten dituztenak…
    http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/22645-lehendakari-saluda-presidente-mexico-pena-nieto
    http://www.elcorreo.com/vizcaya/20140117/mas-actualidad/politica/erkoreka-cree-cita-urkullu-201401171205.html

  • Hiltzen Hil 2017-07-18 18:40

    Karakaseko hirian azaldu dira hebraieraz idatziriko zenbait margoketa. Hebraierazko margoketak ere ikusiak ziren Sirian, Tunezen edo Libian, hain justu mertzenario terrorista infiltratuen altxamenduak hasi baino lehen.

    https://actualidad.rt.com/actualidad/243475-venezuela-letras-hebreas-protestas-opositoras

    • Peru.Leartzako 2017-07-18 19:58

      Horixe bakarrik behar diagu forofoak berotzeko

      • Hiltzen Hil 2017-07-18 23:21

        Venezuelaren kontuan ez litzateke jarrera etikoa alde bateko zein besteko forofo izatea, ikusi ditudanak ikusi eta gero