Haitiko laguntzaren mapa
AEBtako borobila handiena den arren, ziurrenik ezin esan aipagarriena denik. Agian kolore gorriz adierazten den laguntza nabarmendu beharko litzateke guztien gainetik. Anonimoki lagundu duten guztiek emandakoa baita, ezkutuko interesik gabe lagundu dutenena, hain zuzen ere.
Interesgarria da oso, herrialde handi batzuen hutsuneak ikus daitezkeelako, eta era berean, hainbat herrialde txikiren esfortzuak ikus daitezkeelako bertan.
Tamalez mapa honek badu alde iluna; mapan agertu nahi hori, hain zuzen ere. Badirudi, laguntza desinteresatu gutxi dagoela. Infografia honek laguntza eskaintzea lehiaketa bat dela dirudi. Halaxe agertu baitute komunikabideek ere honek eta hark zenbat eman duten nabarmenduaz.
Ez ote luke dirutza gutziak “anonymous” pribate donations borobilean agertu behar?
Hemen hobeto ikusi ahal izango duzue infografia.
Irudia | Haitiri eskainiriko laguntzaren mapa | zz | Creative Commons By SA
Haitiri laguntza, eta oso handia eman diotenen artean Kuba dago. Baina isildu egin da. Hona esteka interesgarri bat:
http://www.cubainformacion.tv/index.php?option=com_content&task=view&id=13417&Itemid=86
Nire benetan harrigarria, miresgarria esango nuke, borobiltxo horien artean GABON, BOTSWANA, agertzea: euren txikitasun eta beharrizanean, beharrizan handiagoan dagoenari laguntzen!!
Ez zaizue oso arraroa egiten Hego Ameriketako herrialderik ez agertzea? Ez aipatutako Kuba, ez Venezuela, Brasil ezta… eta herrialde hauek eta beste askok diru asko, medikuak, petroleoa eta beste zenbait produktu bialdu dituzte. Eta seguru nago Botswanak baino gehiago.
Mapa guztiz yanki-zentrista iruditzen zait, oso polita eta deskriptiboa, baina oso oso gezurtia aldi berean.