Bi Mila Hitz

MTM0Mg==

(Hemen hasi zen kontua.)

Nik hiru zakur ikusten ditut, baina bai, bestela esandako guztia egia da,  ezin jakin arren kotxe barruan norbait ote dagoen, nahiz eta hala imajina  dezakegun. 

Elkar ezagutzen duten edo senideak direnik ere  ez dakigu, baina hala ematen du.

Baina hori bakarrik?

Zenbat dauden eserita ere azal dezakegu, edo haien arropak nolakoak diren, zenbat diren heldu, mutil edo ile-hori.

Aurpegiak nolakoak diren, itzalek zer itxura duten, aitonaren gerrikoa (nik bai baitakitt aitona dela) nolakoa den, argazkiaren neurria, zer dagoen enfokatuta eta zer ez… noiz arte?

Buka ezinezko ariketa litzateke argazki baten hitzezko deskribapena egitea: zenbat eta gehiago zehaztu nahi izan, orduan eta datu gehiago izango genituzke.

Beraz,  mila hitz ez dira nahikoa argazkia edo argazkian azaltzen dena deskribatzeko, baina argazkiak bere horretan ez digu beste inolako informaziorik ematen, argazkiari berari buruz ez bada.  

Zaharrak berri, beraz: Zeintzuk dira? Zer egiten dute hor? Zergatik?

Irudia | . | Gari Garaialde | Creative Commons By SA
argazkikazetaritza, Fotokazetaritza

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude