Gora palestinar erresistentzia

Gora palestinar erresistentzia –

Gora palestinar erresistentzia

Atzo irakurritako manifestua eta Bilbo, Gasteiz, Hendaia eta Iruñeko elkarretaratzeetako argazkiak dakartzagu leiho honetara.

Joan den urriaren 28an Bilbon lortu genuen bezala, gaur ere [azaroak 11] Euskal Herriko kaleak bete ditugu Hendaian, Maulen, Irunen, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon. Palestinarekiko elkartasun uholde hau geldiezina da eta Euskal Herrian palestinarren erresistentziari, Estatu sionistaren desegitearen aldarrikapenari eta gobernu eta erakundeen lankidetza eta konplizitatea Palestinako herriaren genozidio sionistarekin salatzen duen babes zabala erakusten du.

Hala ere, elkartasun hori ez da nahikoa izaten ari Gazako genozidioa gelditzeko, eta Palestina osoan egoera gero eta gogorragoa eta latzagoa da. Herri baten sarraskia ikusten ari gara. 1897tik sionismoa Palestina mapatik ezabatzen saiatzen da, eta horrekin batera, bere Herria. Gazan gertatzen ari dena plan horren parte da: gazatarrak Sinaira kanporatzea, ondoren Zisjordania eta 48ko lurraldeetan bizi diren palestinarrekin jarraitzeko.

Guk ez dugu beste aldera begiratuko! Ez dugu herri palestinarra bakarrik utziko Palestinaren kolonizazioaren aurkako borrokan!

Horregatik, gaur, mezu hau helarazi nahi dugu: herri palestinarrarekiko elkartasuna indartzeko unea da. Gure auzo, komunitate, herri eta hirietan antolatu behar dugu. Estatuei eta euskal erakundeei presioa egin behar diegu sionismoarekin era guztietako harremanak eten ditzaten. Espainiako gobernu hau berriro inbestitzeko atarian daudela, eskuineko zein ezkerreko alderdiei sarraskiaren konplize direla adierazi behar diegu. Eta Palestinan kolonialismo sionistarekin irabaziak lortzen ari diren enpresen aurka ere mobilizatu behar dugu.

Palestina libre izango da edo ez da izango. Guretzat, irtenbidea Israelgo erakunde sionistaren desegitea da, deskolonizazio-prozesu baten bidez, Palestina ibaitik itsasoraino aske eraikitzea, palestinar errefuxiatuen itzulera, eta preso politiko palestinar guztien asktasuna ahalbidetuko duena.

Eta lortu arte errepikatuko dugu: PALESTINA LIBRE IZANGO DA EDO EZ DA IZANGO!

Gora palestinar erresistentzia!
Boikot Israel!
Palestina Askatu!

Gora palestinar erresistentzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude