Gora Kurdistaneko YPJetan antolaturiko emakumeak!
Gora Kurdistaneko YPJetan antolaturiko emakumeak! –
Historikoki Emakumeak ez dira salbu egon intentsitate desberdineko eta klase guztietako gerra kalamitatetik: heriotza, tortura, bortxaketak, seme alaben heriotzak dakarren mina eta abar. Baina beti, salbuespenak salbuespen, alboko edo bigarren mailako eragile pasiboak izan dira.
II. Mundu gerran Sobiet Batasunean eman zen lehengo aldaketa. Svetlana Aleksievitxek idatzitako Gerrak ez du emakume aurpegirik II. Mundu gerran parte hartu zuten ia milioi bat emakume sobietarren lekuko batzuen oroitzapen eta inpresioak irakurtzeak zirrarez eta dardarez kizkurtu zigun bihotza. Izan ere, emakume gehienek, arrazoi desberdinengatik, ez zuten hitz egin nahi gerran bizi izandakoen inguruan. Batzuk, ofizialki heroi gisa tratatuak izan arren eta gizarteratzean oniritzia jaso, beste askok kontrakoa. Gizonezkoen artean bizi eta borrokatu izanak ospe txarra zekarren; ez zen ona zegokien emakume paperaz betetzeko.
Sobiet Batasuneko salbuespena izan zen. Beste herrialdetan emakumeak etzuten ia aukerarik izan fronteko lehen lerroetan borrokatzeko. Gehienak erretagoardiako zereginetan egon ziren edo fronteko bigarren lerroetan, esate baterako erizain zereginetan.
60. hamarkadaren inguruan hasi ziren gauzak aldatzen. Emakume gerrillariak Kubako Iraultzan edo Vietnamgo gerran, eta geroago, Nikaraguako sandinisten edo El Salvadorreko Farabundo Martin frontean, emakumeek lehen lerroetan borrokatu zuten, eta batzuk komandante izatera heldu ziren. Baina, gaur arte, ez dugu ezagutu Kurdistaneko gerrillari emakumeen antzeko fenomenoa.
Dudarik gabe, Kurdistango Langileen Alderdiak emakumearekiko izandako transformazioaren ondorioa da aldaketa. Baina, behin aldaketa prozesua hasita Kurdistango emakume gerrillarien ahalduntzea indartu eta hazi da, bai borrokarako antolakuntzan (babeserako unitate autonomoak sortuz) eremuan zein borrokarako gaitasun militarrean.
“Hasieratik, emakumeek funtsezko egitekoa bete dute Rojavako iraultzan, bai erakunde politiko berriak sortzen kantonamendu autonomoetan —herri kontseiluak, eskolak, elkarteak, eta abar—, bai Gizarte Hitzarmena idazten —agiri konstituzionala da, osagai berritzaile eta bereziz betea, Rojavako gizarte berriaren osaeraren parte—, baita eskualde horretan aldarrikaturiko autonomiaren aldeko lanean ere. Emakumeek defentsako herri unitate batzuk osatu dituzte: emakumez bakarrik osaturiko milizia armatuak.”1
ISISeko jihadistak benetako beldurra zioten unitate hauei, eta beren zeregina txertatu eginda konfederalismo
“Rojavan iraultzari ekin genionean, emakumeok erabaki genuen organizazio bereizi bat osatuko genuela; hartara, bultzatu egingo genuen emakumeok parte hartzea iraultza honetan, eta hori gure bereizgarri bat izango zen Ekialde Hurbilean. Horregatik, bost emakumek osaturiko batzorde batean Rojavako YPJ sortu genuen. Etxez etxe joan ginen, kalez kale, hitz egin eta emakumeak antolatzeko, armada bat antolatzeraino.”2
Emakume gerrillari talde bat ikus entzun dut yotuben patruilatzen mendiz mendi Bela ciao kantatzen. Epikoa. Bai, gaur egunean hain gutsietsia dagoen epika iraultzailea. Ezin izan diot eutsi malko isurketari. Une honetan turkiar armadak airez eta lurrez arma astunekin erasotzen ari zaie Rojabako biztanleei. Hau amorrua!
Eta berriro. “Serekaniyen, eta muga guztian zehar, emakumeak daude lehen lerroan, gure herriaren duintasuna defenditzeko, gure hildakoen memoria defenditzeko, eta gure lorpenak defenditzeko. Askatasunaren aldeko borroka, batez ere, emakumeen askatasunaren aldeko borroka baita”. (Meryeun Kobane; YJPko komandante burua).