Kataluniatik hiru ahots: Quim Monzo, Aritz Galarraga eta Aitor Arruti

Galderak sortzen zaizkigu Kataluniak bizi duen sukar independentista ikusita. Epe motzeko erreakzio bat ote? Denboran diluitzen joango ote da? Eredu behar al du Euskal Herriko independentistentzat? Nor hobe halako gaiez hitz egiteko Katalunian ditugun satorrak (Aritz Galarraga kazetaria eta Aitor Arruti Bartzelonako Euskal Etxeko programazioaren arduraduna) eta Katalunia errotik bizi duen Quim Monzó idazlea baino…

Eta irailaren 11ren ostean zer?

Quim Monzó:

Katalunian independentzia eztabaida politikoan dago. Eredua behar du izan Euskal Herriarentzat?

Aritz Galarraga:

Aitor Arruti:

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

11 pentsamendu “Kataluniatik hiru ahots: Quim Monzo, Aritz Galarraga eta Aitor Arruti”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo - Donostia 2012-09-11 10:13

    Gaurtik aurrerakoak gaurtik aurrera kudeatu beharko dituzte katalanek. Baina oso inportantea da gaurkora iritsi izana, eta gure babes bihotzekoa eskaini beharko genieke katalanek beraiek erabaki ahal izan dezaten beren etorkizuneko Katalunia, Madrileko inposiziorik gabe, eta Espainiako beste herrialdeekin negoziatuta.

    Nik gustora hartuko nuke parte gaur bertan Donostian katalanek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidearen aldeko adierazpen batean, zeinahi etorkizun erabakitzen dutela ere.

    8etan bulebardeko erlojuan senyera batzuen itzalean? Ideia bat da.

    Ondo izan

    Bittor

  • Izarpezelai 2012-09-11 21:25

    Ez nago bat ere ados Aritz Galarragaren iritziarekin. Nik uste dut Euskal Herrian ere Fronte Abertzale bat osatu behar dela Burujabetza helburu dutenen artean, ezker-eskuin dinamika labainkorrean sartu gabe. Hori zen Txillardegi eta Telesforo de Monzonen mezua: izan gaitezen gure Etxearen jabe, eta gero eztabaidatuko dugu gure artean Etxea nola antolatu. Hots, Maltzagaraino denok elkarrekin,hortik aurrera bakoitzak ikusiko du.
    Katalanen batasuna miresten dut. Ea hemen ere gai garen independentista guztiok biltzeko.

    • Gonzalo Etxague 2012-09-11 21:59

      Erabat ados zurekin, Izarpezelai. Maok berak ez zion muzinik egin oligarkiaren laguntzari independentzia lortzeko. Gu beti komunistenak! Batzuetan pentsatzen dut Espaniak politika eskertiarrak bultzatzen dituela bai Euskal Herrian bai Katalunian. Ño! Zertarako independentzia? Espainiaren morroi ez izateko! Ez al da gutxi!

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-12 00:17

    Emozionatuta ikusten zaitut Gonzalo, pozten naiz, ondo dago. “Iparlazaleekin” eztabaidu ez gero, zerbait ikasi duzula ematen du.

    • Gonzalo Etxague 2012-09-12 00:51

      Ene, infazoi hori, armiarmaren sarean erori zara inozente-inozente. Non ikusten duzu iparlazaleen proiektua Katalunian? Han denak batera ari dira eztabaida antzu eta zaharretan korapilatu gabe, dela erakundeetan parte hartzea, dela idarkeria erabiltzea… Ikas ezazu. Bi milioi pertsona kalean independentzia aldarrikatzen modu baketsuan. Ez al da ederra? Ez al duzu inbidiarik? Gainera, ez dute batere txaparik ematen Aragoiko erresuma txit zahar eta txist burujabeaz. Praktikogoak dira. Hemen arazo asko ditugu, eta iparlazeekin hitz egin ondoren, beste bat daukagula jakin dut nik. Baina arazo txikia da hori, lasai. Inertziak berak ezabatuko du, Historiak jango du arkeologoentzako aztarnarik utzi gabe.

      • Berriz? Gonzalo eta infanzoi agurgarri horiek. Batek armiarma sarea jarri, bestea erori, honek erantzun, hark gehiago… Ez esan albiste hau dela eta ez dela zuen eztabaida infernalei ekin behar diezuela beste behin. Utzi guztioi hizketan egiten, iruzkinak zuenganatu gabe.

        Nire iritzia: Kataluniako jendartean zabaltzen ari den mugimendu independentista gure onerako ere bada. Independentismoaren nagusitasuna ikusita, bai CiUk bai EAJk jarrera anbiguoak utzi beharko dituzte. Aukerak ikusten ditut, handiak, Katalunia urrats sendoak ematen hasteko, aldebakarreko aldarrikapenak, eta Europak parte hartzeko. Bruselak ez al du nahiago Katalunia indartsu bat? Espainiak ere erantzun egin beharko du, eta, Iñaki Sotok (more or less) esan bezala “epe motzean haien interesak babesteko epe luzekoak sakrifikatzeko” gai dira, “baldarrak” dira. Ondoa jotzen ari da Espainia (gure kalterako) eta horrek (zorionez?) indartzen gaitu. Berezko independentzia nahiari Espainiaren gainbehera gehitu, eta…tatxan! gurea da indarra, inoiz izan ez bezala. Katalunia guretzako aukera da, baina aldi berean espabilatzeko akuilua. Ez digu ihes egingo.

        Urduritasun handia ikusten dut hautesleria abertzalean; “error”. Arnastu. Ez gaitezen gure artean hain mesfidatiak izan. Guri denoi oilo ipurdia jartzen zaigu Txoria txori, Loretxoa edo Eusko Gudariak entzutean. Ez ala? Akats taktikoak onartu daitezke, kanpainan gaude! Baina, ziur nago, ez daukat zalantzarik, konbentzituta nago, euskal gizartearen estatu nahia argi geldituko dela hauteskunde hauetan, eta, alderdi abertzaleek ez digutela hutsik egingo. Baikorregi? Zer demonio! Egin irribarre! Irabaziko dugu!

        Infanzoia eta Etxague uste dut baietz, eta beste milaka euskaldun ari gara elkarrekin arraunean, bakoitza bere eremuan baina maite dugun herria elikatzen. Eutsi goiari!

        • Gonzalo Etxague 2012-09-12 01:44

          Arrazoi duzu. Gehiegi hitz egiten dut, baina infanzoi honek hain esku-eskura jartzen dizkit, ba! Zintzoa izango naiz.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-12 01:27

    Ea datorren irailan 13an zer berririk kontatuko didazun….. Politika mailan, Gonzalo, beti mugitzen zara ilusionismoarekin, gaurko goradak biharko berakadak…eh Gonzalo? Uste duzulako politika mirarien kontua delako, etsaiarekin fair-play-a delako, beti paketsua, beti batasunaren kontuarekin enteratu gabe zer datzan. Ni ez naiz inor katalunyari buruz hitz egiteko, nola ez dut barrutik eta sakon haien estrategia ezagutzen, ez ta parte hartzen. Zuk ematen du baietz, oso enteratuta zaudela….. Piskat superfiziala iruditzen zait. Esan nizun zerbait ikasi zenuela nola eman duzun erantzuna izarpezelai-ri nahiko egokia aurkitu dut. Nahiz eta gero ez praktikan jarri, eta han dago koxka…. Gabon pasa.

    • Gonzalo Etxague 2012-09-12 01:45

      13an? Ez dakit. Irailaren 11 egun txarra izan da iparlazaleentzat.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-12 01:53

    Iparlazaleentzat uste dut, Euskal Herria-rentzat, zihur, urriaren 21a egun beltza izango dela. Hori zalantzarik gabe.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-13 12:10

    Asamblea Nacional Catalana partido politikoetatik kanpo. Partido politikoak oztopo al dira? Zergaitik? Espaianaren legalitatean daudelako? Asamblea Nacional Catalana…Autoritate Nazionala….gobernua… Zerbait mugitzen ari da nahiz eta bidea luzea izatea. Espainatik at, beren legalitaterik kanpo. Ez gaude oraindik han egoera hartan baina pausuak handik han joaten direla ematen du.