Garapen ekonomikoaren xedea

Garapen ekonomikoaren xedea –

Garapen ekonomikoaren xedea

  1. Ekonomia dinamikoetan –halakoa da ekonomia garaikidea–, garapen ekonomikoaren xedea aztertzea da, berez, jarduera ekonomikoaren xedea aztertzea. Azken hamarkadetan gero eta eztabaida gehiago sortu duen gai bat da.
  2. Hala da; garapen-bidean dauden ekonomietan argi dago ekonomiaren helburua hazkundea dela. Zehazki, ekonomiaren per capita hazkundea, zeina, normalean, biztanleko BPGdaren hazkundearen bitartez neurtzen baita. Arrazoia da, produktuen eta zerbitzuen arloko oinarrizko beharrizanak bete gabe daudenean, zalantza gutxi daudela honen inguruan: ekoizteko ahalmena areagotzea da lortu beharreko helburua. Egoera bera zegoen Mendebaldean XX. mendeko 70eko hamarkadara arte.
  3. Baina dena aldatzen hasten gizarteko gero eta geruza gehiago sentitzen hasten direnean produktuen eta zerbitzuen arloan dituzten oinarrizko beharrizanak gutxi gorabehera beteta daudela. Orduan, jarduera ekonomikoaren beste xede batzuk balioesten hasten dira, eta, ondorioz, ekoizteko ahalmena areagotzeko oinarrizko xedean ñabardurak sartzen hasten dira.
  4. Hazkundearen xedearen inguruko oinarrizko lehen eztabaidatzea 80ko hamarkadatik aurrera hasi zen orokortzen, «garapen jasangarria» kontzeptuarekin. Jatorrizko ikuspegian, hazkunde ekonomikoaren epe luzerako ikuspegian oinarritutako kontzepzioa baino ez da. Labur esanda, garapen jasangarriak planteatzen du hazkundearen epe labur eta ertainerako helburuek ez dutela konprometitu behar epe luzerako hazkundea lehengaien gehiegizko kontsumoagatik, gehiegizko zorpetzeagatik eta hondoratze demografikoagatik.
  5. Gaur egun, garapen jasangarriaren beste ikuspegi bat hedatu da, zabalagoa. Ikuspegi horretan, helburua ez da epe luzerako hazkundea bermatzea soilik; hazkundea zehaztu nahi da, edo zalantzan jarri, ekonomikoak ez diren helburuak lortzeko beharrezkoa den neurrian, helburu horiek gizartearen arlokoak edo ingurumenaren arlokoak izan.
  6. Beste alde batetik, beste teoria batzuek zalantzan jarri dute, erabat, hazkundearen kontzeptua. Jatorri malthusiar edo neomalthusiarreko teoria horietan, «desazkundea» kontzeptua sartu zen XX. mendearen amaieran, eta garapen ekonomikoa eta biztanleriaren hazkundea zalantzan jartzen dituzten jarrerak –batez ere oligarkikoak– sartu dira azken hamarkadetan.
  7. Azkenik, BPGdaren per capita hazkundearen edo produktibitatearen –produkzioa– ordukako hazkundearen kontzeptua ekoizteko ahalmen potentziala maximizatzeko helburuak ordeztu ahal du, edo haren bidez hobetu ahal da. Helburu horrek gizartearen eta ingurumenaren arloko helburu gehienak integratzen ditu, garapena maximizatzeko helburuari eragin gabe.
  8. Neurri batean, garapen ekonomikoaren xedearen inguruko kontzepzio horiek honela taldekatu ahal ditugu: kontzepzio «desarrollistak» (per capita BPGda; garapen jasangarria, jatorrizko ikuspegian; ekoizteko ahalmen potentzialaren maximizazioa) eta desarrollismoaren aurkako kontzepzioak (garapen jasangarria, ikuspegi zabala; malthusianismoa, neomalthusianismoa, desazkundea).

PDF:  https://drive.google.com/file/kluv_AZH/view

Garapen ekonomikoaren xedea

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109