Gernikako bonbardaketaren 86.urteurrena

Gernikako bonbardaketaren 86.urteurrena – 

Gernika Memoriaren Lekuko plataformak bonbardaketaren 86.urteurren egitaraua aurkezten du. Aurkezturiko data bera ere, ez da kasualitatea: Apirilaren 1a izan baitzen Francok dena amaitu zela adierazi zuen eguna-eta. Baina ederki asko dakigu Gernikan egun hartan ez zela ezer amaitu; gure herria suntsitu zuen altxamendu militarrak gauza askori hasiera eman baitzion egun hartan: diktadura, zapalketa, eskubide urraketa, eta gezurraren inposaketa, besteak beste.

Bere burua herri bizitzat duenak memoria bizia jasoa izan behar du. Are gehiago bere historia garaikidean hainbesteko egunerokotasuna duen trajedia pairatu badu. Horregatik, egia, aitortza, memoria eta justizia aldarrikatzen jarraitzea dagokigu gaur egun ere.

Eragile ugari elkartu gara egitarau zabalaren baitan. Ikuspegi eta begirada ezberdinetatik ekarpen anitzak bildu ditugu, eta zinez poztekoa da hainbeste ekimen, eta hain zabalak izatea.

Gure memoria poliedrikoa elikatzeko balia ditzagun.

Gernikako bonbardaketaren 86.urteurrena

Gernikako bonbardaketaren 86.urteurrena

Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile batu gara Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenean herriko taldeen jarduerak koordinatzeko.