Gandhik Hitlerri: “Lagun maite hori…”
Bigarren Mundu Gerraren bezperetan izan zen, 1939 urteko uztailean, preseski. Zerbait egin behar zela eta Mahatma Gandhik gutun bat idatzi zion Hitlerri, bake eskean.
Dokumentua interesekoa delakoan, takar xamar itzulita dakart:
« Lagun maite hori,
Zenbait lagunek eskatu dit gizateriaren izenean zuri idazteko. Uko egin diot eskaera horri, pentsatuz lotsagabekeria litzatekeela nik hori egitea, baina zerbaitek bultzatu nau, gertatzen dena gertatu, kalkulu handitan sartu gabe zuri idaztera.
Aski argi dago zeu zarela munduan gizateria guztia egoera basa batera eraman dezakeen gerra saihesteko gai den pertsona bakarra.
Benetan iruditzen zaizu zure helburuak halako prezioa merezi duenik? Ala entzungo diozu aldarria, gerraren irtenbidea arrakastatxoaz ekidin izan duen gizon honi?
Bidebatez barkamena eskatzen dizut baldin eta zuri idaztea akatsa izan bada.
Zure adiskide zintzoa den
Sd. M. MK Gandhi”
Gandy: Beltzak animalien gainetik gradu batean daude bakarrik.
Mito bat erori zaizu?
Gutuna bidezkoa eta zuzena iruditu zait. Kortesiazko hitzak hori dira kortesiazko hitzak, besterik ez.
Hiltzen hil, ezta gutxiagorik ere.