Podemosen agerpena aurreikusi zuen soziologoa

Podemosen agerpena aurreikusi zuen soziologoa

Belen Barreiro (Madril, 1968) soziologoa da, Alternativas Fundazioko Laborategiko zuzendaria. CISeko burua izan zen Zapateroren agintaldian, María Teresa Fernandez de la Vegarekin izandako haserraldiaren ostean, PSOEk kargutik kendu zuen arte. 2012ako uztailean, ‘Regreso del futuro’ izeneko zutabea idatzi zuen Podemosen gisako alderdi baten agerpena aurreikusiz, eta 2016ko hauteskundeetan irabazi egin zezakeela adierazi. Hala zioen orduan:

“2016ko hauteskunde gaua da. Gaur, inoizko agintaldi nahasienaren ostean, orain arte ezagutu dugun bipartidismoa amaitzear dago. Bi alderdi nagusietan makina bat dimisio izan dira. Kontserbadoreek emaitza hobeak izan dituzte sozialdemokratek baino, baina edozein kasutan, biek lortutako bozak batuz gero ez dira %38ra iristen.

“Bi egoitzen artean, hiriburuko plaza ezagun batean, Alderdi Erradikala bere garaipena ospatzen ari da. Indar politiko berriak “plataforma” gisa izendatzen du bere burua, eta uko egiten dio alderdi hitza erabiltzeari. Herritar, elkarte eta herri mugimendu askoren batuketa da, eta programa labur bezain edukiz betetakoa dute. Kongresurako zerrendan dauden artean badira ezagunak ez diren pertsonak, beste alderdi batzuetan aritutako politikariak eta kualifikazio altuko lanak denbora batez utzi eta proiektura batu direnak”.


ada colau

Nabarmena da Podemosenak ere badiren  ezaugarri asko dituela Barreirok Alderdi Erradikala izendatzen duen horrek. Baina ez du den-denean asmatzen: “Liderra 37 urteko emakumea da, gaitasunik eta formakuntzarik falta ez zaiona baina politikan aurretiko esperientziarik ez duena”. Dena den, 40 urte bete berri dituen eta Guanyem-ekin Bartzelonako alkatetzarako hautagai izango den Ada Colauk esaterako bat egiten du deskribapen horrekin. Orain arte asmatu badu, zergatik ez 2016ko hauteskundeei dagokioenean ere?

Ramón Lobok elkarrizketatu egin du Jot Down-en, eta bere iritziek arreta askorik merezi ez duten arren, bai ordea espainiar estatuko egoera politiko eta sozialaren analisi zorrotzak. Aldaketa garaia da, bai Katalunian eta Espainian bederen.

Podemosen agerpena aurreikusi zuen soziologoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude