Fukushima bai, baina Txernobil ahaztu gabe

 

Txernobilgo eta Fukushimako desastre nuklearrak parekatu dira, Ukrainako zentralaren erreaktoreak leher egin zutenetik 25 urte bete direla baliatuta eta Fukushimakoa puri-purian egonik. Ana Galarragak, zientzia.net atarirako egindako artikulu batean dioenez, desberdintasun¬† nabariak, baina antzekotasun batzuk ere badituzte bi kasuek: “izatez, bata eta bestea ez dira berdinak; ez istripuaren abiapuntuan, ez ondoren hartutako neurrietan, ez komunikazioan. Baina puntu berberen gaineko gogoeta piztu dute biek. Izan ere, orduan bezala orain, nagusiki hiru gairen inguruan bildu dira eztabaidak: segurtasuna, gardentasuna, eta industria nuklearraren etorkizuna.”

H orregatik da baliotsua hemen paratu dudan Shevchenkoren bideoa. Txernobil, denborak denbora eta garapenak garapen, orain Fukushiman gertatzen denaren aurrekari izan zelako.

Informazio gehiago:

Fukushimako eta Txernobilgo ereduak parekatu zituen Pello Zubiriak ere, artikulu honetan.

 

Fukushima bai, baina Txernobil ahaztu gabe

Irudia | Txernobileko irudi ahaztezinak | Larkinized | LGPL
Fukushima bai, baina Txernobil ahaztu gabe
fukushima, nuklearra, txernobil

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude