Francisco Ibañez hil da, “Mortadelo y Filemon” sortu zuen marrazkilaria

Francisco Ibañez hil da, “Mortadelo y Filemon” sortu zuen marrazkilaria –

Francisco Ibañez hil da 87 urte zituela, “Mortadelo y Filemon” komikien marrazkilaria.

Francisco Ibañez hil da, "Mortadelo y Filemon" sortu zuen marrazkilariaFrancisco Ibañez Talavera (Bartzelona, 1936ko martxoaren 15a) marrazkilari katalana Editorial Bruguera argitaletxeko egile nagusienetako bat izan da, 65 urteko ibilbide oparoa izan duena. Besteak beste, berak sortuak dira “El Botones Sacarino”, “13 Rue del Percebe”, “Rompetechos” eta “Pepe Gotera y Otilio” ere, baina “Mortadelo y Filemon” marraztu izanak eman dio ospea, batez ere. 1958an sortu zituen T.I.A.-ko agente aldrebesak, “Pulgarcito” izeneko aldizkarian.

“Mortadelo y Filemon” bikoteak 1960an ikasi zuten euskaraz, orduan Zeruko Argia zenak banatzen zuen Pan-Pin umeentzako aldizkarian agertu baitziren aurrenekoz gure hizkuntzan mintzatzen… “Txorizo ta Txistorra” izenarekin. Antza, Ipar Euskal Herriko Joseph Camino apaiz eta euskaltzainak bultzatu zuen haurrentzako euskarazko komikia. Oso ezagun diren “Zipi eta Zape”, berbarako, “Patxi eta Peru” ziren aipatu aldizkarian. Hilabetekaria zen Pan-Pin, eta 1970. urtera arte plazaratu zen.

Francisco Ibañez hil da, "Mortadelo y Filemon" sortu zuen marrazkilaria

“Mortadelo y Filemon” sortu zuen marrazkilaria