Manuel Fraga eta Abraham Lincoln, pertsona bera Google Translaterentzat
Internet eta diktadoreak, faxistak eta sarea. Duela aste batzuk Franco eta bere YouTubeko kanala izan nuen hizpide; orain, bere laguntxo Manuel Fraga da Google Translate itzultzailea hankaz gora jarri nahian dabilena. Baina ez apropos, noski (hori bakarrik falta genuen!), goian bego. Kasualitatea, halabeharra ala patuaren joko bihurri horietako bat dela tartean –auskalo!— gauza da Googleren itzultzaileak Manuel Fraga Abraham Lincoln bezala itzultzen duela.
Duela bost urtetik, internet erabiltzaileok sareko tresna erabilgarri horretaz baliatzen gara hizkuntza batetik bestera itzulpenak egiteko. Ez hitz solteak bakarrik, baita testuak ere. Baina itzultzaile orok bezala, bere mugak ditu. Eta hala gertatu da galegozko itzultzailearekin. “Manuel Fraga” jarriz gero galegotik edozein hizkuntzara itzultzeko (txekiera, daniera zein latinera), Google Translatek Abraham Lincolnen (Estatu Batuetako hamaseigarren presidentea) izena ematen du erantzun gisa. Froga egin dezakezue (bai, niri ere aurpegi bera geratu zitzaidan). Bitxia benetan.
Googlek adierazi duenez, bere itzultzailea automatikoa da; hau da, ez dago pertsonarik tartean itzulketa lanetan. Hitz baten itzulpena sortzeko, makinak ehunka milioi dokumenturen artean patroiak bilatzen ditu itzulpen onenarekin topo egiteko. Beraz, hezur-haragizko itzultzailerik ez dagoenez, hutsak ohikoak dira, Fraga eta Lincolnen kasuan bezala.
Dena den, azter dezagun –azaletik bada ere— zer antzekotasun dauden bi pertsonai historiko hauen artean:
Manuel Fraga | Abraham Lincoln |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Fraga eta Lincolnen artean antzekotasun baino desberdintasun gehiago dauden arren (zerrenda amaigabea da!), badirudi Google Translatek ez duela horren punteria txarrik izan, denbora, espazioa eta zenbait gertakari alde batera utzita. Okerragoa izango litzateke Fraga “Grace Kelly” edo “Spiderman” bezala itzuliko balu!
Izango al ditu Googleren itzultzaileak mota horretako akats gehiago? Denbora eta pazientzia soberan izanez gero, froga egitera animatzen zaituztet eta aurkikuntza interesgarriren bat eginez gero, iruzkinetan partekatu 😉
programa horrentzako danak dauko zerikusidxa danagaz..daonik eta itzultzailerik EZfidagarridxena da.