Rikardo Arregi Kazetaritza sarien XXIV. edizioa aurkeztu dute

rikardo arregiDonostian aurkeztu dute euskarazko kazetaritza lan onenak saritzen dituen Rikardo Arregi sarien XXIV. edizioa. Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik azaldu du “Andoaingo Udalak 1988an sortu zuenetik sariketa hau, hitzordu honek ez du etenik izan, eta euskal gizartearekin, euskal kulturarekin eta, zehazki, euskarazko kazetaritzarekin duen konpromisoari irmo eusten dio, eta aurrera egiteko indarrik” ez duela faltako esan du.

“Rikardo Arregi Kazetaritza saria”, “Kazetari Berria saria” eta “Epaimahaiaren sari berezia” banatuko dituzte. Kazetaritzaren historian erreferente direnei ere “Ohorezko Aipamena” egingo diete. Arregikk egindako lana ere goraipatu du Auzmendik: “guztiok Rikardo Arregik zuen konpromisoarekin bat egiten dute, hau da, euskarekiko konpromisoarekin, gauza guztien gainetik euskaren alde egiten baitzuen. Arregik bere artikuluetako batean zioen zorionez ala zoritxarrez euskalgintzak lan zaratatsuak eta brillanteak baino gehiago, lan iraunkorrak behar dituela. Lan iraunkorrak eta zelaiak, isilak, baina etengabe egindakoak”

rikardo arregi

(INFORMAZIOAREN LEIHOAREN albiste guztiak)

euskara, hizkuntza, hps, informazioaren leihoa, kazetaritza, publizitatea, rikardo arregi
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Rikardo Arregi Kazetaritza sarien XXIV. edizioa aurkeztu dute”-ri buruz

  • Ba sariotarako proposatu nuke Larrun aldizkariko azken zenbakia, Johañe Pitrau zuberotarrari buruzkoa: bikaina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude