Fito La Resistencia saioan

Fito La Resistencia saioan –

Fito La Resistencia saioanFito Cabrales edo jaiotzez Adolfo Cabrales Mato abeslari eta gitarrajole bilbotar aparta egon da bart David Broncanok aurkezten duen La Resistencia saio arrakastatsuan. “Las ofrendas” edo opari sortarekin hasi dute solasaldia, Platero eta denbora haietako oroitzapenak eta beste, eta refranero espainiarraren aitzakian umorez abestuz bukatu dute. Hemen 10 minutuko solasaldia ikusi nahi baduzu.  “Cada Vez Cadáver” bere azken lanaren aurkezpen lanetan ari dira Fito&Fitipaldis, 7 urte igaro dira jadanik euren “Huyendo conmigo de mí” azken diskatik, eta bagenuen rockzaleok Fitoren musika berriaren gogoa. Martxotik aurrera egingo dute diskaren zuzeneko aurkezpena eta tourra. Carlos Raya du produkzioan diskak eta Jorge Drexler-en ‘Transporte’ abestiaren bertsioa ere tarteko. Behean duzu Wizink Center-en irailaren 24an egin zuten album berriaren aurkezpen prentsaurrekoa ere bai interesik baduzu, eta LateMotiv saioan egon denekoa. Izan ondo!

Fito LaResistencia saioan

4 pentsamendu “Fito La Resistencia saioan”-ri buruz

  • Arran O'pola 2021-10-30 09:56

    Ez dut oso ondo ulertzen zertara datorren kantari erdaldun bati erdaraz egindako elkarrizketa Zuzeura ekartzea.
    Ez da izango abeslari euskaldunen faltaz. Ezta musikari euskaldunen sustapena handiegia delako ere…

  • Arran O'pola 2021-10-30 09:58

    “Kultura” eta “mundua” aipatzen dituzu hitz gako gisa.
    “Erdal kultura” litzateke askoz aproposagoa. Kultura guztiak dira “mundu”, ez espainiarra soilik.

  • Ez dut ulertzen … Fito gustoko duelako? Interesekoa duelako? Euskaldunoi ere bai Fito asko gustatzen zaigulako? Berak nahi duenari buruz idazteko gogoa duelako?? Fito krak!

  • Ez da hala, ordea. Ionior horrek gai arrotzak baino ez ditu jorratzen. Fito botijo bat baino espaionaloagoa da, ez da ezta vascos ere. Gernikan bizi da, beno, berak Guernica sino, eta? Gitarra al da. Neronek ezetz garbia diot. Besterena da dudarik gabe, eta inor hori ere bai.