Fariba Sheikhan La Resistencia saioan

Fariba Sheikhan La Resistencia saioan – 

Fariba Sheikhan La resistenciaFariba Sheikhan aktore gernikarra egon da bart “La Resistencia” saioan “La unidad. Kabul” movistarreko seriearen hirugarren denboraldia aurkezten. Fariba Sheikhan Uriarte aktorea da, abeslaria ere bai, ama euskalduna eta aita teherandarra ditu. Persiar jatorriko izena dauka, Sevillan ikasi zuen antzezpena, Cristina Rotaren eskolan ere bai, eta aktore izateaz gainera, Leila TheNuit musika-taldeko ahotsa ere bada.  “Bi eta bat” eta “Goenkale”n bere lehen urratsen ostean, “El secreto de Puente Viejo” seriean Inés pertsonaiarekin egin zuen jauzia, “La Unidad” seriearen Nawja pertsonaiaren paperean arrakastarekin jarraituz. “3txulo” eta “Puntu Koma” webseriean ere parte hartu zuen. 2011ean “Alaba zintzoa” filman eta 2023an Guy Ritchie-ren “The Covenant” filman ere ikusi ahal izan dugu, etab. Une hunkigarria izan da, eta aipatu, saioaren zale zen eta duela gutxi hildako bere anaia Enekoren omenez plaka bat jarri duten une berezia… Hemen elkarrizketa ikusi nahi baduzu.

Fariba Sheikhan Laresistencia

la resistencia marrazketabar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude