Fanatismoaren berpizkundea
Izututa nago. Atzo Toulousen gertatutakoak barneak astintzen dizkit. Hilketa hauek eta duela urte bat Norvegian jazotakoek, aspaldi lokartuta zeuden gorrotoaren eta intolerantziaren mamuak piztu dituzte Europan. Krisiak muturreko ideologien hazia garatzen lagundu du gizartean eta norantz garamatzan pentsatzen jartzeak hotzikara bat sortzen dit.
Frantzian gertatutakoa ero baten azken zorakeria bezala har daiteke. Baina Norvegian Breivikek egindako hilketa odoltsuagatik ere berdina esan daiteke. Beldur naiz bi gizonek bere kasa hau guztia egin dezaketela ikusita, ezin dezakedalako pentsa zer egingo duten antolatuta badaude.
Badakit goizegi izan daitekeela ondorioak ateratzeko, baina hiltzaile bien arteko konparazioak ez egitea ezinezkoa da. Kasu bietan biolentziaren erabilera neurrigabea izan da eta ustezko arrazoiak ere muturreko pentsamoldeetan koka daitezke.
Behin eta berriz entzuten ditugu fundamentalismo islamiarrak sortu dituen sarraskiak eta eskuak burura eramaten ditugu. Baina hauek urrutiko oihartzunak bezala antzematen ditugu, Toulouseko eskolakoa berriz gure aurpegien aurrean gertatu da. Fundamentalismo islamiar horren bertsio europarra daukagu hau; zuria eta kristau arrazaren nagusitasuna defendatzen duena.
Izututa nago krisiak sortutako egoera latzaren ondorioz eskuin muturrak irabazi duen indarragatik. Nahiko da Le Pen-en alderdiak daukan boterea ikustearekin edota Herbeheretako Geert Wilders zein Austriako Heinz-Christian Strach. Intolerantzia eta gorrotoa izan ziren Hirugarren Reich-a boterera eraman zutena eta gaurko kasua oso bestelakoa bada ere zantzuak ezin daitezke ezeztatu.
Paralelismo eta konparazio asko egiteko aukera ematen badu ere, hemen gauza bat argi dago: antisemitismoa. Zoritxarrez, ez da ezer berria Europan. Baina esan behar da gaur egun juduen aurkako gorrotoa ez dela soilik ultraeskuinaren hondarea. Gure ezkerra txit sentikorrak ardura handia du.
Hiltzaileak erabili duen argudio bera (ume palestinarren sufrimendua hain zuzen ere) behin eta berriz astindua izan da gure kontzientziak zafratzeko.
Ados nago, ez da ero baten kasu isolatua, gehiago dago azpian. Askok uste baino gehiago, eta ezin diegu errua guztia Le Pen eta enparauei leporatu
Bai badirudi oraingo honetan azkarregi joan naizela ondorioak ateratzeko orduan izan ere badirudi erruduna harrapatu dutela. Hala ere esandakoak hor jarraitzen du.
Aaron arrazoia duzu honen guztiaren atzean testuinguru oso sakona dago. Urteetan eta mendeetan zabalik egon diren zauriei oraindik ere odola darie.
Fanatismoaren kontzeptu bitxia daukazue, agian eguneroko basakeria normaltzat hartzen duzuelako?:
.
Gaza 2009: “…Las pérdidas humanas alcanzan a 1.445 palestinos, de ellos, 465 niños, 265 mujeres y 114 ancianos; los heridos superan los 6.500, de los cuales 1.850 son niños y 108 mujeres. Mientras, fueron totalmente destruidas 4.150 casas y parcialmente dañados más de 20.000 edificios, ministerios y casas.”…..
.
Ah, ez, ez !!! Israelen izenean 465 ume palestinar hiltzea eta beste 1.850 zauritzea ez da fanatismoa, jaungoikoa eta demokraziaren agindua betetzea baizik ¡!
.
Eta Tolouserena “antisemitismoa” deitzeko nahita ahaztu behar duzue beste hiru hildako arabiarrak direla. Berdin dio; gure sionismo txit sentikorrak ez dauka arazorik hiru alproja horiek ahazteko eta esateko urte guzti hauetan garbitu dituen milaka ume palestinarrak “giza ezkutuak” zirela esateko. Gure kontzientzia zafratu ez dadila.: “«Lo que me disgusta en particular es la comparación entre una masacre premeditada de niños y acciones quirúrgicas defensivas del Ejército israelí contra terroristas que utilizan a niños como escudos humanos», dijo el primer ministro israelí, Benjamin Netanyahu…”
.
Hau irakurri eta gero askoz hobeto sentitzen dut ene ezkerreko kontzientzia zafratua.
I Larrea: Hausnarketa sakonak benetan, baina denak helburu berarekin, gure burua zuritzeko. Euskal Herrian ez gara antisemitak. Nolatan gu antisemitak? Zaila dirudi benetan gurean apenas ez badaude (Ze ajola du Hegoaldean Errege Katolikoak eta Iparraldean naziek garbiketa egin bazuten?).
Kupidaz edo ta herri zapalduekiko elkartasunaz mozorratzen badugu ere Europa osoak bezala juduak gorrotatzen ditugu. Baina ez dugu sekulan aitortuko. Zenbakiak aterako ditugu, zenbat haur palestinar, zenbat judu. A ze kenketa!!Matematika kontua azken finean.
Eta kontzientia lasai.
Aaron:
.
Sionismoaren ohiko demagogiari jarraituz antisionismo eta antisemitismoa nahasten dituzu, noski, nola zuritu bestela sionistek egiten dutena?
.
Eta Israelek Palestinan gauzatzen dituen kolonizazioa, sarraskiak, torturak eta lapurretak zuritzeko Errege Katolikoek eta naziek judutarren aurka (ez sionisten aurka) egindakoa behin eta berriro gogoratu behar; Israel estatu terrorista horren aurkako salaketak “antisemitismoa”rekin parekatuz. Alferrik, munduak Israel ezagutzen du ongi baino hobeto.
.
Dena dela arrazoia duzu puntu batean: antisionismoa praktikatzearen errua aitortzen dut. Nire ezkerreko kontzientzia gixajo zafratu hori…. !!!
Sionistak trebeak dira era guztietako lapurketetan eta hizkuntza ez da salbuespena. Semitak dira, judutarrak bezala, palestinarrak eta gainontzeko arabiarrak ere. Beraz, ez eman kaka antisemitismoaren kontu ustel horrekin…
Eskerrik asko aitortzagatik. Beraz ez zara antisemita, antisionista baizik, ez zaude bere kultura, hizkuntza, izaera defenditzen duten juduen kontra, bakarrik kultura eta abarren defenditzeko estatu baten beharra ikusi dutenen aurka. Bai, bai, horrela bereiztu ditzakezu judu onak, beste estatuetan txertatuak bizi direnak (minbizi identitarioak jota ez daudenak), eta gero gaiztoak, abertzal… uii, sionistak barkatu. Bai argudio orijinala!
Barkatu Manu kaka emateagatik antsemitismoarenn kontu ustelarekin. Ea ulertu dudan: Hitler palestinarren aliatua izan zen (begiratu Jerusalemgo Mufti Handiaren historia), beraz, palestinarrak herri semitikoa direnez, ezin dugu esan Hitler antisemita zenik.
Eskerrik asko aportazioagatik Manu
Lotsa sentitu dut berri honi medioetan eman zaion tratamendua ikusi dudanean. Umeak hiltzea kontu tragikoa da, umea edozein izanda. Baina inoiz ez dut ikusi egunero NATO erakunde terroristak hiltzen dituen umeen hiletekin zuzeneko konexiorik. Inoiz ez dut jakin egunkarian lerro batean agertzen diren ume horiek (palestinarrak, Irakekoak, Pakistangoak, afrikarrak…) gurasorik ote duten. Bigarren mailako biktimak badira, lehen mailako borreroak dauden bezala. Lehengo egunean Afganistango sarraskia eragin zuen soldaduari buruzko datu batzuk eman zituzten: eskondua zela, seme alabak zituela, bere bizitza, bere lagunak…. nik ez nekien terroristek familia zutenik, oraintxe enteratu naiz.
Arrazakeria aske dabil Europan. Nazi berriek irabazi dute, eta aurreko nazien sarraskiak txiki geratzen ari dira. Moro nazkagarri, beltz zikinak, piratak, akabatu behar ditugu, Gu baikara Herri Aukeratua. Gu gara neosionistak. Mundua gurea da, erabil dezagun, norbait ados ez badago erosiko dugu, saltzen ez bada akabatuko dugu, zipristitzen bagaitu terroristak deituko diegu.
Egon ziur, ez dugu dena ikusi. Ume gehiegi garbitu ditugu, herri gehiegi bonbardatu, ama gehiegi hil, baliabide gehiegi lapurtu, baso gehiegi erre… eta badago mendeku gosez dagoen gero eta jende gehiegi. Sistemak jasan ahal du, jakina. 7 hildako, 20, 200, 1000 hildako… Mesedea ere egiten dio (kontrol soziala, armen garapena eta salmenta, kohesio soziala, sentimenduen manipulazioa….)
Baina baliteke noizbait mendekatzaileren batek lortzea, eta benetan mina eragingo duen zerbait egin ahal izatea.
Gaia aldatuz, GODWINen legea bete du gure Aaronek 8. komentarioan!!! Oso ongi, zorionak. Ea hurrengoan lehenago ateratzen duzun Hitler paseatzera!
Badakit alferrik dela Aaronekin eztabaidatzea baina ezin diot ihesi egin:
EZ DAGO HITLERRIK, HITLER HIL ZEN. Sionistek, Israelgo estatuak edo Israelgo armadak ume palestinarrak hiltzen ditu egunero! Hiltzen dituzte nahi dutelako, haien kontra misilak jaurtitzen dituztelako, soldaduek tiro egiten dutelako! Nahita egiten dute, Hitlerrek juduak hiltzen zuen “nahita” berarekin. Israel lapurketan, hilketan, izuan, gezurran, bazterkerian oinarritutako estatua da. Eta hori horrelakoa da “semita” hitzaren erroa edozein izanda, Hitlerren genozidioak ez dauka zerikusirik Israelen hilketekin. Eztabaida hitzetara eraman ahal duzu. Umeen odola hortxe jarraituko du.
Ez horregatik, dena dela, zuk ez duzu aitortu behar sionista bat zarela, hau da, Israel Estatua sortu eta gero Palestinan bertan bizi zirenei haien kultura, hizkuntza, lurra, zoroak eta ura lapurtu eta bizitza kentzearen aldekoa. Argi dago zer zaren.
.
ARRAZISMOA:
.
– Tolosan gertatutakoa ekintza antijudutar hutsean sartzeko ahaztu duzu aurreko hiru hildako jatorriz arabiarrak direla, eta jarraitzen duzu haiei buruzko aipamenik txikiena egin gabe. Arrazismoa.
.
-Errege Katolikoek egin zuten judutarren kanporaketa aipatu duzu Euskal Herrian antisemitismoa sustraituta dagoela esateko (buffff”!!). Baina ahaztu duzu aipatzea milioika musulman ere kanporatu zutela, hau da, egun zuen kide sionistek/israeldarrek egiten dutena palestinarrekin. Sionistak arrazistak izateaz gain Errege Katolikoen ikasle iaioak dira zuen burkideak.
.
-Naziek egin zuen holokaustoa aipatu duzu, baina berriro ahaztu duzu beste gutxiengo batzuk sarraskituak izan zirela; ijitoak, esaterako. Baina hauek ez zuten Mendebaleko kapitalismorako interes handirik eta ez zieten gune geoestrategiko garrantzitsu batean Estatu bat sortu. Eta naziek ijitoekin eta judutarrekin egin zuten berbera egiten dute sionistek palestinarrekin. Sionistak arrazistak izateaz gain nazien ikasle iaioak dira zuen burkideak.
.
-Isrelera (palestinarrei kendutako lurretara) joan ziren Etiopiako beltzek judutar (ze arraza arraroa “judutarra”; badaude kaukasikoak, beltzak, horiak, beltzaranak…) zurien aldetik pairatzen duten bazterketa salatzen dute. Hori egiten badute haien erlijioa praktikatzen dutenekin, zer ez dute egingo besteekin? (SIGUE LA DISCRIMINACIÓN EN ISRAEL: JUDÍOS ETÍOPES DICEN BASTA . http://infoconnoticias.blogspot.com.es/2012/01/sigue-la-discriminacion-en-israel.html). Arrazismoa
.
Nik ez ditut juduak sailkatzen, hori zuk egiten duzu. Bakoitzak nahi duen erlijioa, edo ateismoa, praktikatu dezan, uzten badiote. Baina, logikoa da zuk egiten duzun judaismo eta sionismoaren arteko nahasketa; ez bazarete judaismoaren atzean ezkutatzen, ze argudio geratzen zaizue palestinarren genozidioa bultzatzen ari zarete sionistei?
Aurrekoa “Aaron”entzat zen
Ufa I Larrea, ze nahaste borraste! Hasi gara Tolosako gertakaria aztertzen eta ez dakit nola zure azkeneko mezuan irakurtzen dut sionista naizela, arrazista, nazien ikasle iaioa …
So amigo, hau urrutiegi joan da. Hemen gelditzen gara.
Ez dut neure burua justifikatu behar baina esango dizut: bai, estatu judu baten aldekoa naiz, eta baita palestinar (eta euskal) estatuaren aldekoa. Horrek ez du esan nahi Israelgo oraingo agintarien jokabidea defendatzen dudanik. Handik aurrera Gazako blokeoren ardura leporatu nahi baldin badidazu segi aurrera eta ez zaitez gelditu juduak itsasora bota arte. Nik ez dizut ekidingo, erditik kentzen naiz. Shalom.
Nigatik lasai egon daitezke judutarrak, eta zuk kontrakoa esaten baduzu arren, judutarra eta sionismoa ez dira sinonimoak.
.
Ez dute lasaitasun berbera ume palestinarrek:
.
“ISRAELGO PRESO PALESTINAR ADINGABEEN AURKAKO GEHIEGIKERIAK SALATU DITUZTE”
.
“Israelgo kartzeletan dauden preso palestinar adingabeen aurkako gehiegikeriak salatu ditu Defence For Children International gobernuz kanpoko erakundeak. Lau urtez testigantzak jaso ondoren, gehiegikeriak «modu sistematikoan» egitea eta «umeak torturatzea» leporatu dio erakundeak Israeli. Ikerketaren arabera, adingabeak frogarik gabe atxilotzen dituzte Zisjordanian, eta, Israelera eraman ondoren, aurrean abokaturik izan gabe galdekatzen dituzte. Zortzi egunen ondoren, Israelen epaitzen dituzte, Genevako hitzarmena urratuz. Atxilotutako adingabeen bi heren kartzelatzen dituzte”
.
http://paperekoa.berria.info/harian/2012-03-21/019/001/israelgo_preso_palestinar_adingabeen_aurkako_gehiegikeriak_salatu_dituzte.htm
.
Israeleko sionistek ez daukate kontzientzia “zafratua” argi dagoenez.
.
Salam
Hitlerrek judutarrak hil zituen, beraz deituiozu antijudua eta kitto, ezta? Naziek palestinarren artean lagunak euki izanak, berriz, ez nau harritzen, mundu osoan izan ziren nazien aldeko talde txikiak. Are bitxiagoa: egun badaude judutar nazizaleak ere.
Aaron, kontu guzti hauek arazoaren muina ezkutatu baino ez dute egiten. Zelan konponduko zenuke gaur egun Palestina-Israelen dagoen arazoa? Nik uste estatu bakarrarena dela irtenbidea, estatu demokratiko eta laikoa egungo Israel eta Lurralde Okupatuetan.