Ez gure izenean. Transbibollomarikak Palestinarekin!

Ez gure izenean. Transbibollomarikak Palestinarekin! –

Ez gure izenean. Transbibollomarikak Palestinarekin!Palestina suntsitzen ari dira! Duela zenbait aste Israelgo estatu sionista genozidioa egiten ari da Palestinako herriaren aurka. Israelgo indar politikoek Gazako herritarrak erabat desagerrarazteko mehatxua egiten duten bitartean, Mendebaldeko potentzia gehienek epelkeriaz jokatzen dute: israeldar buruzagi genozidekin batera agertzen dira argazkietan edo tarteko bideak proposatzen dituzte; halakoek ez dute gerra amaitzen lagunduko inola ere. Eta Mendebaldea konplizea da.

Nazioarteko Zuzenbidearen urraketa nabarmena da, telebista bidez igorria. Israelek ospitaleak bonbardatzen ditu, eta argi dago gizateriaren aurkako krimenak egiten ari dela, nahiz eta ez dien uzten berriemaileei Gazako zerrendan sartzen eta errealitatea ezkutatzeko propaganda politikoko tresneria martxan jartzen duen.

Hala ere, guk (bollera, marika, bisexual, ez bitar eta trans jendeak) Israel egiten ari den genozidioa salatzen dugun bakoitzean, Palestinari gure babesa adierazten diogunean edo Netanyahu egiten ari den anikilazio etnikoa justifikatzen duen edozein elkarrizketetan parte hartzen dugunean, honelako komentarioak entzun behar izaten ditugu maiz: “Zuek bezalako jendea aske bizi da Israelen” edo “palestinarrek ez dute LGTBI jendea onartzen”.

Hori guztia dela eta, manifestu hau sinatzen dugunok zera esan nahi dugu: Israelen LGTBI harrotasuna estatu sionistak babestutako propaganda-estrategia bat da, besterik ez. Israelek palestinarren aurka, LGTBI izan ala ez, egiten dituen krimen kolonialak mozorrotzeko diseinatu dute estrategia hori. Guretzat ez dago harrotasunik, baldin eta genozidioa makillatzeko erabiltzen badute. Ez gure izenean!

Israelek fikzio baten bidez eraiki du bere burua. Hala, herrialde zibilizatu eta irekia balitz bezala agertu nahi du, non LGTBI jendeak eskutik helduta paseatu ahal dugun turismoa eginez Tel Aviven. Aldiz, herri palestinarra barbarotzat eta LGTBI jendearen aurkakotzat aurkeztu nahi dute, eta, nolabait ere, adierazi nahi dute mota guztietako zigorrak merezi dituela horrelakoa izateagatik, hain zuzen. Hori guztia, ordea, fikzio hutsa da, ez du zerikusirik errealitatearekin. Eta, horrela, gure borroka, duintasuna eta historia erabiliz, makillatzen dute aspalditik egiten ari diren anikilazio etnikoa. Pinkwashing du izena estrategia horrek, eta biolentzia koloniala da.

Palestinar herria LGTBIfobikotzat jotzea eta Israelgoa, berriz, komunitate “LGTBIfriendly”tzat, Mendebaldeko arrazakeria eta islamofobia ezkutatzeko modu bat da. Generoa, orientazioa eta identitate sexuala fikziozko eraikuntza kolonialak dira, sistema heteronormatiboei eusteko sortuak.

Bestalde, palestinarrak LGTBIfobikotzat jotzea Palestinako LGTBI sareari eta borrokari buruz ezer gutxi jakitea da (bide batez, gure maitasun guztia haientzat). Sare horrek laguntza humanitarioa jaso behar du, eta harrera- eta asilo-eskubidea bermatu behar zaio.

Herri zapalduekiko elkartasuna erakustea eta haren kontrako basakeria salatzea ez dago inola ere gure orientazioaren eta identitatearen onarpenmailaren mende. Guk gorputzen, bizitzaren eta lurraldeen autodeterminazioa defendatzen dugu, eta ez dugu batere onartzen zigorgabetasuna. Horregatik, geure egiten dugu palestinarren leloa: okupatutako lurrak berreskuratuko dira. Israelek Palestina kolonizatzen du!

Baina pinkwashing-a eta genozidioa salatzetik harago joan nahi dugu. Gure ustez, jarrera aktiboa behar da, eta konfrontazio-jarrera izan behar du. 2005ean, Palestinako jendarte zibilak dei egin zion nazioarteko komunitateari Israelen aurkako boikot-kanpaina bat egiteko, estatu sionistari zigorrak ezartzeko eta bertan egindako inbertsioak eteteko, Nazioarteko Zuzenbidea betearazi arte. Palestinako LGTBI burkideek bat egin dute mugimendu horrekin. Horregatik, manifestu honen sinatzaileok ere babesten dugu estrategia hori, inoiz baino beharrezkoagoa delakoan. Horrenbestez, ez kontsumitu estatu genozidaren produkturik, eta ez egin turismorik kolonoen lurretan!

Aurreko guztiarengatik, dei hau egiten diogu Euskal Herriko LGTBI transmarikabibollo komunitate osoari: egin boikot Israeli, antolatu estatu horren aurka Euskal Herrian dagoen mugimenduarekin, kendu mozorroa pinkwashing-ari eta joan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko ekimenetara.

Mezu bat bidali nahi diegu, bestalde, gure ahizpa transmarikabibollo palestinarrei eta Palestinako herri osoari: ez zaituztegu bakarrik utziko inoiz.

Gora herri palestinarraren borroka! Boikot Israeli!

.

ATXIKIMENDUAK

1. Ael Campistron · Nafarroa Behera

2. Ainara Esteran · Bizkaia

3. Ainhoa Comas Muguruza · Araba

4. Ainhoa Etxaide · Bizkaia

5. Ainhoa Madariaga Rodríguez · Nafarroa

6. Aitziber Perez de Karkamo Herran · Araba

7. Aitzole Araneta · Gipuzkoa

8. Alizia Izal Elorz · Nafarroa

9. Amaia Perez Orozco · Bizkaia

10. Amets Martinez de Heredita Moreno · Araba

11. Ana Jaka Garcia · Nafarroa

12. Ana Poveda Boj · Araba

13. Ana Pérez · Bizkaia

14. Andrea Momoitio · Bizkaia

15. Ania Lucero Ibisate · Araba

16. Asier García Urbina · Araba

17. Asier Veintemillas · Gipuzkoa

18. Bea Plaza Escrivà · Bizkaia

19. Birginia Pozo González · Bizkaia

20. Brayan Altimasberes Alaminos · Gipuzkoa

21. Danele Sarriugarte · Gipuzkoa

22. Dom Campistron · Nafarroa Behera

23. Eduardo Gaviña Marañon-Yogurinha Borova · Araba

24. Egoitz Arbiol · Gipuzkoa

25. Ekhiñe Petristi Garalut · Nafarroa

26. Elene Lopetegi · Gipuzkoa

27. Eneko Ander Romero · Bizkaia

28. Eneko Calle · Bizkaia

29. Eneko Garcia Jaunarena (Albina Stardust) · Nafarroa

30. Eneko Ruiz Beramendi· Araba

31. Eunate Romero Leatxe · Nafarroa

32. Fermintxo Zabaltza Aleman · Nafarroa

33. Fernando Altamira · Bizkaia

34. Haize Bolinaga Gracy · Lapurdi

35. Haize Nuñez Palacio · Araba

36. Ianire de la Calva Ibarrondo · Bizkaia

37. Ibai Fresnedo · Gipuzkoa

38. Ibai Lekuona · Lapurdi

39. Idoia Arraiza · Nafarroa

40. Iker Mojón Iglesias · Bizkaia

41. Ira Pereiro Urkijo · Araba

42. Iren Ibisate Cuartero · Bizkaia

43. Iñi Etxezarreta Toca · Gipuzkoa

44. Jaione Martínez de Albéniz Bravo · Araba

45. Jared Andino Avila. · Nafarroa

46. Jenofa Berhokorigoin Hirigarai · Nafarroa Behera

47. Jerónimo Ojeda · Nafarroa

48. Joana Detxart · Lapurdi

49. Joseba Gabilondo Marques · Araba

50. Josebe Iturroiz · Gipuzkoa

51. Julen Eizagirre Soraluze · Araba

52. Jüse Thiry · Zuberoa

53. Kaiet Lapeyrade Brust · Nafarroa Behera

54. Kai Etxaniz Jimenez · Nafarroa

55. Kattalin Miner · Gipuzkoa

56. Kepa Yécora Jimenez · Nafarroa

57. Klaudia Ugarte · Araba

58. La Furia · Gipuzkoa

59. Lander Telletxea · Bizkaia

60. Lore Lujanbio · Gipuzkoa

61. Lorena Fernández Garcia · Bizkaia

62. Luis Rodríguez · Bizkaia

63. Maddi Kintana · Lapurdi

64. Maddi Sara Goikoetxea · Gipuzkoa

65. Maiana Etxeberri Keufterian · Nafarroa Behera

66. Maider Arregi Markuleta · Gipuzkoa

67. Maider Etxabe Sáenz de Zaitegi · Araba

68. Maider Ilarregi Fernández · Gipuzkoa

69. Maier Irigoien Ulaiar · Nafarroa

70. Maria Apellaniz Garro · Bizkaia

71. Marta Luxan · Gipuzkoa

72. Mash Elizalde Echeverria · Gipuzkoa

73. Mertxe Gomez · Bizkaia

74. Mijo Lizarzaburu · Gipuzkoa

75. Miren Artetxe · Lapurdi

76. Nadia Alkhalili · Araba

77. Nagore Iturroiz · Gipuzkoa

78. Natalia Gardeazabal · Bizkaia

79. Negu Gay Herrador · Araba

80. Nel Santacruz Sanz · Araba

81. Nerea Barjola · Bizkaia

82. Nerea Lekue Tolosa · Bizkaia

83. Oihan Indart · Nafarroa Behera

84. Oilar Iñurrieta · Araba

85. Oskar Sada Muruzabal (Gomi) · Nafarroa

86. Quindy Ajedu · Bizkaia

87. Quinndy Akeju · Bizkaia

88. Ruth Balboa Mayordomo · Araba

89. Saioa Iraola · Gipuzkoa

90. Sator López Diez) · Araba

91. Sergio Campo · Bizkaia

92. Shu Otero bezela · Araba

93. Unai Ribera · Gipuzkoa

94. Viviana Cavazos Díaz · Araba

95. Xabier Cabrera Muñoz · Bizkaia

96. Xabier Moreno Iruin · Gipuzkoa

97. Xabier Sánchez Goronaeta · Nafarroa

98. Xavier González Casas · Araba

99. Zuriñe Estivariz Martínez de Antoñana (Txiki) · Araba

100. Zuriñe Rodriguez Lara · Araba

Ez gure izenean. Transbibollomarikak Palestinarekin!