Ez gaude esku onetan, benetan
Ez gaude esku onetan –
Gure agintari itsuak eta hedabide tuntunak jendea animatzen, sustatzen, bultzatzen…, eta aditutzat daudenek ere jendea bulkatzen eta ahal izanez gero behartzen, denok behartzen, nora eta… Mengele-eugenesiara, Asier Galan Cousillas biologo molekular ezagunak deitzen dion bezala txerto magikoari.
Eta hasi dira txertoa, txerto magikoa, pertsonalari jartzen. Lehenik, nola ez, esperimentu-haragi diren Adindu Etxekoei, zeren txerto horiek oraindik esperimentazio fasean omen daude. Orain arte edozein txertok lautik hamar urte bitarteko ikerketa behar izan du. Teknologiak asko aurreratu ei du; baina hain denbora laburrean… Guinness Liburuan ere ez halako lasterketa-recordik farmako-korrikalari ezberdinen artean!
Hemen Pfizer–Biontech tokatu zaigu, hain zuzen, eta Pfizer horren historiaren peskizan ibili naiz. Lehenbizi jabetu behar dugu farmako-konpainia pribatuak direla, hots, negozioa dutenak lehen helburutzat, beste gauza guztien gainetik.
Eta aurkitu dudana zera da: Pfizer Konpainiaren curriculuma ez dela batere eredugarria! Kausitu dut ezen Erdialdeko Afrikan jardun duela, zertan eta hango emakumeen antzutze borondatez kontrakoari ekiten, arte txarren bidez. Aurkitu dut, baita ere, hainbat isun jarri diotela AEBetan medizina-praktika legez kanpokoengatik. Eta ordaindu egin ditu isunak, zeren errentagarriago aterako baitzitzaion ordaindu eta ildo beretik jarraitzea, bere praktika ilegaletan. Eta zera pentsatu dut: ez gaude esku onetan, benetan.
Gero bere txertoari buruzko informazioa bilatu dut. Ez naiz arlo horretan aditua, baina honezkero hortzak berdinduak ditut, eta gauza ebidenteak denon begien bistara azaltzen dira azkenean. Zera jakin dut: txertoetan inoiz erabili ez den terapia bat da. Hots, humanoetan ez da halakorik sekula erabili.
Ez da, orain arteko txertoak bezala, indargabetutako birus batetik ateratako txertoa, baizik eta terapia genikoa, ARN-mezulari sintetikoaren bidez injektatzen dena. Eragin ditzakeen albo-kalteak –dio Pfizer etxeak berak– %4’6 muntakoak dira.
Hori epe motzera, zeren epe luzera, potentzialki transgenikoak dira. Hau da, albo-kalte transgenikoak eragin ditzake. Zer esan nahi du horrek? Bada, injekzio hori jasotzen duen gorputza nolako egoeratan dagoen, ongi joan dakioke; baina zoru desegokian jausten bada, oso gaizki; zeren kasu honetan, lurrak gaizki hartzen badu ARN-m hori, minbizia eragiten duten zelulak suspertuko ditu, adibidez, epe ertain edo luzera.
Baina entzun adi gure Pfizerrek erran duena hitzez hitz: «arrazoizkoa dirudi produktua eraginkorra izan daitekeenaren ustea». Amama kontsolatzeko moduko hitzak!
Beraz, oso logikoa da Pfizer etxeak jarri duen baldintza: ez du hartuko erantzukizunik bere produktu horrek eragin ditzakeen albo-kalteez. Majo! Eta gure gobernuak majoago! Gure agintari itsuak eta hedabide tuntunak jendea animatzen, sustatzen, bultzatzen…, eta aditutzat daudenek ere jendea bulkatzen eta ahal izanez gero behartzen, denok behartzen, nora eta… Mengele-eugenesiara, Asier Galan Cousillas biologo molekular ezagunak deitzen dion bezala txerto magikoari.
Zer diote medikuek txertooi buruz? Izan ere medikuen esku daude erabaki praktikoak, beraiek ulertzen dute txerto bakoitzaren edukia edo konposizioa zein den. Oinezkook baino errazago daukate konposizio horretaz jabetzea, AEBetako CDC berak (CDC: Gaixotasunak aurreikusteko Kontrol Zentroa) argitara eman baitu. Profanoon begietara, konposizio horrek kaka pila ematen du.
Ezagun dudan mediku baten esan dit ezen nahiago duela mediku-lizentzia galtzea, txerto hori hartzea baino. Horregatik, mediku gehienek isilik gelditzea daukate, Farmakotegia ez baitago brometarako. Begira zer gertatu zaion Brandy Vaughan jaunari. Vaughan etxean hilda aurkitu dute pasa den hilean. Merck konpainia farmazeutikoaren salmenta-exekutiboa zen eta hurbil-hurbiletik ezagutu ahal izan zuen berak saltzen zituen farmakoek eragiten zituzten albo-kalteak jendearengan. Zintzoa zenez, konpainia hura utzi eta «irabazi-asmorik gabeko» Learn and Risk erakundea sortu zuen, eta han eta hemen hitzaldiak emateari ekin zion, txertoen eta beharrezko ez diren botiken arriskuaz ohartaraziz. Mehatxu eta sabotaia pila jasaten ari zenez, bera ere arriskuan zegoela pentsatu zuen; beraz, honako ohar hau idatzi zuen: bera pozik bizi zela semearekin eta inoiz ez zuela bere buruaz beste egingo, ezta pentsatu ere…
Badira beraz gaur egungo benetako heroiak. Bada jende zintzoa. Horregatik, mundu osoko 100.000 mediku ados etorri dira gure txertoen arriskuaz ohartarazteko. Beste gauza bat da horretaz jendea enteratzea, hain baita trinkoa desinformazio-medio salduenen eragina! Gehien kezkatzen nauena zera da, ordea: ezkerreko jendeak zalantzak izatea txerto hau, egoera honetan, derrigorrezkoa izan behar ote lukeen… Eman dezagun, kasu, planetako populazioa murriztea komeni dela: etikoa iritziko ote genioke, haatik, emakumezko nahiz gizonezkoak derrigorrez antzutzeari? Epaileek oraingoz ez dute erabaki, baina badakigu, jakin, gremio horrek zein erraz biratu ohi dituen berak ahoz aldarrikatzen dituen printzipioak.
Eskerrak jende kritikoa ere baden. Pandemia barik plandemia deritzo Cristina Martin andaluziarrak bere liburuan azaldu berri duenez (“La verdad de la pandemia”), «plandemia» izena asmatuz; eta beste batek «syndemia» deritzo, hots, testuinguru lanbrotsuko gaixotasun sanitario-ekonomiko-politikoa.
Josu,
Anhitz esquer çure eritzi librea plaçaratzeagatic.
Adeitassunez
Nik ezin dizut eskertu, Josu.
Hainbat kontu:
1.- Brandy Vaughan jauna, ez zen “jauna”, andrea baizik. Genero autodeterminazioaren garai hauetan ez dakit balio askorik duen puntualizazio honek, baina zure iturrien fidagarritasunaz asko dio datuak. Horrez gain, gaur-gaurkoz poliziak dioenez, kausa naturalengatik hil zen Vaughan anderea (ez naiz ni bertsio ofiziala defendatzen hasiko, noski), baina suizidioa ez da kausa natural kontsideratzen. Beraz, suizidio zantzurik ere ez dago kasuan. Ez du bere buruaz beste egin, baten batek hil badu, beste kontu bat da, baina suizidioa baztertua dago. Egiari errespetu pixka bat, otoi.
https://www.snopes.com/news/2020/12/22/brandy-vaughan-death/
2.- Pfizer txertoa transgenikoa izan daitekela diozu, hau da, geneetan aldaketak eragin ditzakela. Ni ez naiz genetista ez medikua (letratakoa naiz), baina hori gezurtatua dago, hainbatetan. Ezinezkoa da txerto honek pertsonen ADNa aldatxea, ezinezkoa.
https://www.reuters.com/article/uk-factcheck-covid-19-vaccine-modify-idUSKBN22U2BZ
3.- Txerto hau urtebetean atera da, munduko ikerlari eta laborategi guztiak horretara jarri direlako. Orain arteko txertoetan ekipo bat edo bi zebiltzan lanean, honetarako, munduko guztiak jarri dira. Urtebetean bakuna izatea gizateriaren arrakasta handienetakoa da, piramideak, internet, edota penizilinaren mailan. Baina bere alde iluna du, irtetzear zeuden milaka botika atzeratu dira, horietan lanean zebiltzan ekipoak COVIDaren txertoan lanean jarri baitira. Milaka botika bost-hamar urte atzeratu dira, COVIDarena urtebetean izan dezagun.
4.-Pfizerrena da Viagra, XX urtetik gorako gizonezkoen %99ak erabiltzen duena. Txertoarekin ez, baina pastila urdinarekin bai? Zergatik ez duzu susmopean jartzen pilula urdin mirarizkoa?
Eztabaidak nahasten dituzu(e), eta oso onak zare(te) horretan. Pfizer konpainiako buruak (edozein farmazeutika pribatutakoak bezala), pertsonen osasunarekin dirua egiten duten gizatxar malapartatu batzuk direla denok, den-denok, dakigu. Baina horrek ez du loturarik txertoaren segurtasunarekin. Ingelesek diotenez, “correlation is not causation”. Pfizer konpainiako buruen portaerafgatik Pfizerrek ekoizten duen botika bakarri erreparaoak jartzeak ez du zentzurik. Oinarrian antibakunismo hutsa dago, oinarri zientifikorik batere ez duen betiko antibakunismoa. Brandy Vaughan andrearen “Learn the Risk” ONGak sustatzen zuen antibakunismo ergela. AEBtan elgorria eta poliomielitisa berriro ere agertzearen erantzule diren antibakunak.
Egiari errespetu pixka bat. Iritzia zabaltzea librea da, baina hau ez da iritzia, hau gezurra zabaltzea da. Eta apaiz izandako batek jakin behar luke gezurra pekatu dela.
Ba Ote,
Milla esquer çure eritzi bicainengatic!
Adeitassunez
BA OTE, jaun (?) ezezaguna.
Ez pentsa Vaughan “jauna” misogeniagatik ipini dudala, baizik eta nire zuzenketa belu iritsi zelako ZUZEU-ren erredakziora.
Beste guztiaz zer esanen dizut ba. Esan dut dakidan guztia. Tira, ez dena, zeren gero enteratu bainaiz Pfizerren “praktika ilegalak” medikuak erostean datzala.
Arbola usteletik zer espero? Europak izan du jada lehen eskarmentua. Aurretiaz erositako txertoen zatitxo bat baino ez diola bideratu Pfizerrek. Eta Europa lotsa da esaten ere zenbateko miloikada izan den ordaindu duena. Guztion dirutik, noski. Beraz, argi daukat mafia arriskutsu baten aurrean aurkitzen garela.
Bestela iritziak iritzi. Ni behintzat saiatu naiz batzuen eta besteen iritziak kontrastatzen.
Ah, BA ote jauna,
Ez al dakizu Poliomielitisa farmakoen DDT botikak eragin zuela, larriki, Indian eta abar?
Eta gogoratuko zara (edo ez) “colza olioaren” iruzur eta antzerki handiaz, ezta? Eta abar eta abar?
Horregatik diot “hotzak berdinduta dauzkadala”
Eta kontuz, bai, KONTUZ inor gezurtitzat jotzeaz
Josu,
Ez derauat erranen ez daquianic:
Haquio heure bideari çalançaric gabe, norberaren bidea hoberena içaiteaz gain, bide bakarra baita.
Adeitsuqui
Ba ez, ez dakit poliomielitisa DDTak sortzen duenik, DDTaren aurretik ere existitzen zen gaitza izaki. Baten batek azalduko dit nola den posible XVIII. mendean deskribatutako gaitz baten jatorria 1940. garaian asmatutako plagizida bat izatea. Bidenabar, Indian polioa sortu, baina Malaisian ez? Gauza kuriosoak egiten ditu gero DDT-ak.
DDTa osasunarentzako kaltegarria dela gauza jakina da, beste aldetik, minbiziarekin, eta gibel eta arnas aparatuko gaitzeko lotzen da, baina ez poliomielitisarekin (noski, iturri zientifikoen arabera. “Enigma”, “Año 0” eta “La Verdad os hará libres” estiloko blogetan, ba edozer gauza esango dute, ziur nago). Eta edozein kasutan, DDTagatik erradikatu zen malaria europan, eta asiako zona askotan. Ez du dena kalterako.
Bestetik, Pfizer eta AstraZeneca nahasten dituzu, Pfizerrek atzerapen batzuk izan ditu, baina entregatu ditu dosi guztiak azkenean, AstraZeneca-k ez ordea. Galdetzen badidazu, kartzela buruzagientzat.
Eta iritziak egoki dira, baina metodo zientifikoa ez da iritzi bat, metodo zientifikoa da. Hara, 2+2=4 da, beti. Nire iritzia 2+2=5 dela badiot, berdin berdin du. Batzuen eta besteen iritziak kontrastatzeak ez du zentzurik, alde batetik iritzi soilak eta bestetik ikerketa zientifikoak kontrastatzen badira.
Antibakunismoa Europan eta AEBtan geratuko balitz, ez nuke horren gaizki ikusiko: lehen munduko ergelkeriek lehen munduan izan dezatela eragina soilik. Ikusi da AEBtan elgorria indartzen ari dela (ia desagertuta egon ostean), eta bakunak hartzen ez dituzten komunitate pobreenak dira gogorren kolpatuak (somaliako etorkinen komunitatea, adibidez).
Baina tamalez, antibakunismoa afrika eta asiako zona pobreetara segituan iristen da, Facebook eta youtube aliatu dituela. Eta horrek bai sutzen nauela. Afrikan polioaren bakunari (eta beste guztiei) gero eta jende gehiagok uko egiten dio Facebooken zu eta zu bezelakoen funsgabeko ergelkeriak irakurri dituztelako. Eliza katolikoak kondoiarekin izan zuen jarrera berbera errepikatzen duzue bakunekin.
Eta hor zabiltzate, facebook eta youtube erraldoiak aliatu dituzuela (ez diozu zure buruari inoiz galdetu nola den posible facebook eta youtuben bilaketa bat egitean, lehen emaitzak beti “zuen ildokoak” izatea? Youtube edo Facebookeko buruak Pfizerrekoak baina jatorragoak edo onberagoak direla uste duzu?) askatasunaren izenean. Artaldea besteok gara. Eta zuen buruan logika guztia du asuntuak.
Eta sentitzen dut, Josu, baina DDTa poliomilitisarekin lotzea egia ez den zerbait esatea da (ez naiz sartuko “gezurra” eta “faltsukeria”ren eztabaida filosofikoan, mindu bazaitu, erretiratzen dut gezurraren aipamena). Jim West izeneko baten “ikerketak” topa ditzaket interneten (ikerlari “independentea” bera, antza, hainbat saltsa azientifikotan dabilena, googlen ikus daitekeenez), eta MMS-a eta beste hainbat pozoi saltzen dituzten blogetan hainbat aipamen. Ebidentzia zientifiko edo ikerketa seriorik batere ez. Baina berdin-berdin dizue. Zuek jada badakizue egia eta.
“Egia” norberaren uste, susmo, emozio eta pertzepzioaren arabera antolatzen da. Metodo zientifikoa “iritzigarria” da, beste edozer bezala. Logika absurdu hori ekarri digu posmodernitateak. Zer egingo zaio.
Txerto magikoa. Zuri, segur asko, adinagatik, gripearen kontrako txertoa jarri dizute, edo txikitan beste txerto batzuk jarriko zizkizuten, tetanos, elgorria, polioaren kontrakoa eta abar. Eta gaur egun, hartzen dituzun edozein jarabe, antibiotiko, aspirina eta abar Europako medikamenduaren agentziak ziurtatzen du, berme hori izan gabe ezin da botika komertzializatu. Koronabiruasren kontrako txerto horrekin gauza bera gertatzen da. Ez al zara agentzia horiekin fidatzen? Segur asko interes ezkutu eta konfesaezinen mende egongo dira agentzia horiek? Esplikatu eidazu nondik datorren zure mesfidantza?
Pozten naiz gai honetaz hain interesatuta eta sakon zabiltzatelako. Ez da ohizkoa gizarte honatan. “Animo. pues”.
Txertaketez galdetzen didazuenez, umetan bai, baina geroztik ez dut inoiz gripearen kontrako txertorik hartu, ezta botikarik ere, infekzio txikiren batzuen kontrako antibiotikoa izan ezik. Omeopatiaz baliatzen naiz, Hipokrasen garaitik aski “zientifikoki” forogatua, nahiz eta Farmako-Etxeek abolitu nahi, jakina.
Hortik etorri da Espainiako Gobernuaren kanpaina bortitza omeopatia merkatutik erretiratzeko. Eskerrak Alemaniak eta Frantziak (omeopatia gehien erabiltzen dutenek) hegoak moztu dizkieten hemengoei!
Bertzelakoz, EZ ditut laket bulling-taldeak eta sekta masonikoak. Ni neu naiz bakarrik, eta nire ikerketak.
Pfizer-Etxea ikerutu dut eta horrekin nahikoa. Zuek ikertu al duzue besteren bat?. Asko gustatzen zait iritzi-kontrastea eta dialektika.
Adinari buruz ere interesa agertu duzuenez, ia 80 urte ditut eta inoizko sasoi onenean nago (“toco madera”, gazteleraz esaten denez)
Abadetza ere aipatzen duzue batzuetan, erdi-brometan. Abadea izatez harro nago (bi urte bakarrik egon nintzen Larrabetzun. Lortu nuen hango egoera oskurantista aldaraztea (“hijas de María, Cursillos de Cristiandad…), eta azken baten jendea Elizatik apartatzea, kartzelara sartu nindutenean (“abadea bueltatu arte ez gara joango elizara”. Oraintsu omenaldia egin didate, esker onez.
Eta gero, 60-70 hamarkadetako mugidan sartu ginen bete-betean, herriaren mugidara batuta. Ez naiz inongo heroia, baizik eta orduan tokatzen zitzaiguna egin genuen, zintzo asko.
Gaur egun ez dakusadana. Zergatik ez dira mugitzen mediku, epaile, … abade anti-sistemak?. Behintzat guk nahiko kalte eragin genion Frankismoari eta Eliza prepotenteari.
Txertoekiko mesfidantza zergatik? Ba hortzak berdinduta (eta aski galduta ere) ditudalako.
Zuek ez zenuten bizi antza “Koltza Olioaren” eskandalua (DDT izan zen, bai, eragilea. Eta Indian batez ere Etxe horrek eragin zuen sarraskia handik urte batzuetara (jakina, poliomelitis jazo eta gero).
Eta hemengo txertoek Afrikan egindako sarraskiak (mesede ere egingo zuten, noski); baina Afrika, arpegi-zurbilon kolonizazio politiko-ekonomikoaz gain, hemengo botika guztien esperimentu-haragi izan da. Eta ondorioak itzelak: emakumeak antzutzea, umeak endekatuta jaiotzea…
Beraz, ez da harritzekoa Senegalen, Somalian eta herrialde jakintsuenetan Covid-en txertoarekiko mesfidantza.?Sendagai naturaletan gu baino adituagoak direnez, horrekin gehiago fidatzen dira.
Hemengo hiritarrok galdua dugu sendabide naturalen jakituria. Nafarroaren konkistan Inkisizioak erre zituen jakintsuenak, gainekoentzako eskarmentu gisara.
Ezin ahaztu historia!
Hipokratesen garaitik “aski zientifikoki” frogatutako homeopatia, sendabide naturalak, koltza olioaren afera DDTarekin nahastea… Ebidentzia zientifikorik batere gabeko eta norberaren esperientzia, iritzi, eta susmoetan oinarritutako “egia”, datuak eta egitateak errefusatzen dituena, ez baititu behar. Hitz batean: fedea. Tertulianoren “credo quia absurdum”, baina elizatik at, eta barniz kontestatario batekin. Posmodernismo alua.
Beste kontu bat, DDT-a ez da “etxe”, ez “botika” bat, dikloro difenil trikloroetano-a baizik, intsektuak hiltzeko eta izurrien kontrolerako erabili zen produktu kimiko bat, eta gaur egun Novartis farmazeutikaren den Geugy laborategiek sintetizatu zuen lehen aldiz. Ez du loturarik Pfizerrekin.
Horrez gain, koltza olioaren aferan erantzulea olia koloreztatzeko erabilitako produktuak zekarren “anilina” substantzia izan zela demostratua dago jada, ez dakit zertara datorren koltza olioaren aferan DDTa ateratzea (ez bada, noski, pentsamendu magikoaren ondorio, eta “sendabide naturalak” saltzen dituen blogen batean irakurri duzulako). Are, DDTa Espainian 1972an debekatu zen, eta koltza olioaren sarraskia 1981ekoa da.
https://www.orpha.net/consor/cgi-bin/OC_Exp.php?lng=ES&Expert=227972 (“farmafia” eta salduak izango dira, ziur nago, baina tira, ez dut superstizioaren aurkako borrokan etsiko)
Eta nik ez dut ulertzen nola den posible erdi aroan, sendabelarrak eta erremedio natural guztiak horren ondo ezagutzen zituztenean, bizi esperantza 50 urtera ez iristea. Eta gu, “farmafiak” ekoizitako botika-pozoi artean hazi garenok, ordea, 80 urtera iristeko arazorik ez izatea.
Ez naiz sartuko Afrikaz diozunarekin, iraintzen hasteko gogoak jartzen zaizkidalako. Bere egiaz konbentzitua dagoen fanatiko batek soilik esan dezake Somalia eta Senegal bezalako herrialdeetan bakuna errefusatzea “jakinduria” dela. Zuk 80 urte dituzu ezta? Bertan bizi esperantza ez da 50 urtera iristen. Beren erremedio natural eta jakinduria anzestral guztiekin. Edo agian, erremedio naturaltzat duzu beltz albinoak hil eta bere gorpuekin konjuruak egitea? Errinozero Zuriaren adarra kontsumitzea Viagra beharrean? Kondoia errefusatzea herriko apaizak eta petrikilloak hala agindu dutelako?
Antisistema izatea gauza bat da, metiodo zientifikoa errefusatzea beste gauza bat, oso ezberdina. Pentsamendu magikoaren bidean jarraitzen badugu (homeopatia, queer teoria, kreazionismoa, reikia, txakrak, plandemiak eta beste), berehala iritsiko gara jendea plaza publikoan erretzen zuten garai superstizioso horiek errepikatzera. Ez da kasualitatea “Egia”, “esnatu” eta antzeko espresio erlijiosoez betea egotea diskurtso negazionista.
Ondo legoke datuak aipatzen direnean iturriak ere esatea (eta ahal bada, lotura jartzea), lastoa, alea, hitz hutsak, usteak, egia berdaderoa eta ikerketen zorroztasuna bereizteko.
Mila esker!
Ba Ote!
Interneten abila haiz, baina hor dakusaan guztia sinesten duk, errealitatean izan zenaz iritzi-kontrasterik gabe.
Gogorra haiz dogmetatik jaitsi ahal izateko.
Ba ote dakik, ausaz, “txakrak” zer diren ere, ala bakarrik kanpaiak entzunda?
Ia Asia osoko jakituria “anzestrala” mespretxatzen duk.
Eta gero inori negazionista deitu…
Manda guebos, kamarada!
Behondeiala heure bide “zientifikoan”!!!
Hara, Josu, interneten irakurtzen dudan guztia sinetsiko banu, negazionista, antibakuna, 5G-aren aurkakoa, hizkuntza erromantzeak latinoak ez direla, eta iruña-veleian sinistuko nuke.
Zorionez, ez dut bidaltzen didaten eduki “antisistema” guztia bere hartan irensten, nire kriterio pertsonal, esperientzia partikular eta sesgo kongitiboak reforzatzen dituelako.
Metodo zientifikoa, Josu, ez norbere usteak, esperientzia partikularrak eta subjektiboak. Metodo zientifikoa. Faltsabilitatea eta errepikagarritasuna.
Uste dut “Iruña-Veleian” sinisten duzula, <b<Ba ote, uste dut baietz, egiazkiazkoak-benetazko grafittiak direnaren aztarnarik aski baduzuka zuk zeuk ere. Baina unibertsitateko pope (zure terminoa da) pope batzuk beren txostenak oso azientifikoki (harro eta handiuste) “jaurtiki” zituzten…eta orain atzera egin nahiko luke baten batek baina “omertà”, ez dute ausardirik atzera egiteko.
Mario Bunge-ren “El método científico” potoloa ongi aski “ulertu” eta ikasi behar izan genuen (Iosu Larratzabal? irakasle zorrotzaren garaietan, ederki ikasi ere, iluntzetan, lana eta gainera…)…Ba, adixkide, Bunge-ren metodo zientikoaren baldintza gutxi “aplikatu” da Iruña-Veleian.
“Errepika-garritasuna,” diozu? Nola errepika litezke azterketak eta irakurketak, giltzapean, bahituta dituzte-eta grafittiak.
Faltsabilitatea? kk zaharra. Kontradikzioak azaltzen badira (eta azaldu dira) izkutatu egin dituzte “metodo zientifikoaren” pope horiek. Galdeiozu Juan Manuel Madariaga doktore txit agurgarriari zergatik ez digun kontatu, joan deneko hamar urteotan, patinarik ez zuela aurkitu ez Iruña-Veleian…ezta Arkaiako grafittietan ere. Hara “faltsabilitatea”…zientifikoa.
Ba ote, ehuneko ehunean bat zurekin, baina ez dut ulertu zergatik “queer teoria” paratzen duzun “homeopatia”, “plandemia” edo “kreazionismoa”-ren parean: lehenbizikoa antropologia korronte bat da (analisirako marko teoriko bat, nahi baduzu); bertzeak pseudozientziak.
Hara, Antton, barneratua duzu(e) konspirazio vatikanista badagoela, eta konspirazio on guztietan bezala, hemen ere agente sekretuak badirela. Ni ez naiz horietako bat, tamalez (bizitza interesgarria behar du izan Vatikanoko agente sekretuena). Historia ikasketak dituen euskaldun bat naiz, besterik gabe. Eta ez, ez dut Iruña-Veleian “sinisten”. Poztuko nintzake benetakoak balira, baina tamalez, ezin dut “sinetsi”. Kredorik ez, niretzat.
Esan nizun aurreko batean, frogak egin nahi badituzue, egin, nire babesa duzue, zuek ordaintzen baduzue, noski. Ez du uste deus aldatuko dutenik froga berriek. Egin nahi dituzuela, egin. Turingo maindire santuari ere frogak egin nahi badizkiozue, egin. Zuen diruekin.
Gaira itzuliz, bakunekiko ze iritzi duzu, Antton?
Kabe, egiten didazun galderari erantzuten, genero identitatearen inguruan azken aldian gero eta ozenago entzuten diren ideia batzuei buruz ari nintzen: Generoa sozialki eraikia den kategoria dela. Dakidan arte, oinarri bakarra antropologia eta soziologian dute, eta biologian aztertutako gauza ugariren aurka egiten dute.
Generoa eraikuntza soziala denaren ideia praktikan jarri da mundu errealean eta emaitza okerrena izan du: pertsonaren suizidioa (ikus David Reimer kasua).
Horregatik oinarri zientifiko errealik gabeko ideien barnean sartu nahi izan dut hori, nik orain arte queer teoria gisa ezagutzen nuena. Egia da baita ere, queer teoriaren baitan manejatzen diren kontzeptuen teknizismoak direla eta, agian hanka sartu izana izendapen horrekin.
Atzekoz aurrera hasiko naiz: ze iritzi dudan txertoekiko-bakunekiko? Bihar bertan jarriko nukeela, ahal balitz. Nahiko nuke. Agian kalteak ere eragingo dituztela botika horiek? Harriskurik gabeko erabakirik ez dago eta medikuntzan gutxiago. Hamaika botika hartzen ditugu…”contraindicaciones” xehe xehe irakurtzen jarriko bagina…ez genuke Paracetamol ere hartuko. Usin-urak eta kamomila-saldak ere kontrako eragina izan dezaketela badakit, ederki aski jeisten dute tentsioa, zu ohartu orduko, horretarako joera baldin baduzu…(neuk bizitutakoa).
Vaticanistak eta agente sekretuak eta homeopatia eta negazionistak eta Iruña-Veleia…horiek denak koktel berean zuk zeuk sartu dituzu han goiko iruzkin batean; eta ez dituzu “ustekabean” elkarrekin nahasi…Badakizu zertan ari zeran, ederki aski jakin ere.
Baina gero metodo zientikoaz gizon adituarena egiten ari zinen eta ni ere “metodo zientifikoaz” xume mintzo natzaizu eta kimiko pope batek erabilitako maltzurkeriaz, etabar. Baina horretaz “ez adituarena” egin duzu; ez dakizu deus patinaz egindako patinazo” a-zientifikoaz? Nik uste baietz, Ba ote, historian ikasle zeran hori.
Irakurri berriro, historia ikasketak ditut. Unibertsitatea utzia dut duela urtetxo batzuk. Eta ez dakit zergatik beztu duzun ni ikasle izatearena.
Kimiko popearena (ziur zaude pope nik erabilia dela? Ez dut buruan), Madariagaz ari bazara, eta patina ditxosozkoaz, berriro irakurri txostena, eta maltzurkeriak etxean utzi, nik ez baitakit epaitzen Madariaga maltzurra den edo ez. Zuek bai, zuek erabaki duzue maltzurkerian gabiltzala denok.
Metodo zientifikoaz, zer nahi duzu esatea: Albisu geologoak piezetan azaldutako altzairu partikulen tamainaren kontuan teila batekin egin zuen “frogak” zerbait demostratzen duela uste baduzu (burura datorkidan lehen adibidea da), Mario Bungeren bibliografia osoa irakurriagatik ere, ez duzu ezer ulertu.
Eta bai, koktel berean sartu ditut plandemia, 5Ga eta iruña-veleia, posmodernismoaren ondorio direlako guztiak. Posmodernismoak egia absolutu guztiak astindu zituen, eta dena erlatibo bihurtu, errealitatea ere bai. Iritzi guztiek balio berbera dute/iritzi guztiak dira egia/egia erlatiboa da, eta beraz, metodo zientifikoa ez da baliagarria. Edo edozer gauza izan daiteke metodo zientifikoa.
Aitortzen duzu, beraz, “nahita” sartu duzula pandemia eta negazionistak eta txertoaren aurkako mugimenduak eta Iruña-Veleia zaku berean…Banekien.
Ez nik ez dut inun esan: zuek denok maltzurrak zeratenik, ez egin biktimarena. Nik esan dut Madariagak maltzurkeriz jokatu ei zuela, honako hau “isildu” zuelako. Eta izkutatutako datu hori garrantzitsua zen iritzi publikoaren aitzinean.
Epaileak berak kontatzen du, seguraski bere garrantziaz oharkabean:
Resultando extraño que si el Sr. Madariaga terminó los análisis a finales del año 2009 (Madariagak bere txostena 2008.ko azaroan aurkeztu zuen eta Madariagak berak hitzegin zuen Batzar Nagusietan azaroan eta esan zuen aho batez, faltsuak zirela eta hori dena…eta begira, oraindik ez zituen azterketak bukatuta…), no devuelva las piezas hasta principios del año 2011 (bi urtez bere esku, epailearen esku egon behar zuten piezak, to “cadena de custodia”) y que después no entregue un informe detallado de cada pieza analizada…
Tampoco se ha hecho una relación de las piezas del yacimiento de Arcaya/Arkaia que se han analizado (Arkaiakoak kontrol moduan, honek bederen “kontrol taldea” erabiltzen du; Navarrok ezta hori ere), haciéndose referencia en el segundo informe del Sr Madariaga a tres piezas, en las que también concluye la no continuidad de pátina…
Beraz, ez ba dute patinarik, Arkaiakoak ere faltsuak dira?
Bestalde, genero
identitatea bezalako kontu bat biologia hutsean oinarritzeak ez dauka sendotasun handiko ibilbide zientifikorik.
Genero identitateari buruz goian esandakoaren erreferentzia, hemen:
https://www.thenewatlantis.com/publications/tercera-parte-identidad-de-genero
(Barkatu Ba ote!-ren gaitik aldentzeari jarraitzeagatik)
Eta eztabaidaren harira itzuliz, ea norbaitek argitzen didan kontu hau (Ba ote!?):
Zientziaren premisa bat da errealitatea bat dela, badela. Baina nondik ateratzen da premisa hori? Zertan oinarritzen da?
Ba hara, nik segurtasunez ezin dizut erantzun, Otoi. Ikasten jarraitu beharko.