Euskararen Nazioarteko Eguneko egitaraua 12 herrialdetara helduko da

Euskararen Nazioarteko Eguneko egitaraua 12 herrialdetara helduko da –

Askotariko ekitaldi, ikastaro eta hitzaldiren bidez, diasporako lagunek eta euskara ikasleek aukera izango dute hizkuntzaren eta euskal kulturaren berri izateko.

Chicagon, Santiago de Txilen, Moskun, Pragan, Bolonian, Bartzelonan eta Renon egingo dira jarduerak, besteak beste.

Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunarekin egingo du bat, aurten ere, Etxepare Euskal Institutuak. Askotariko ekitaldi, ikastaro eta hitzaldiren bidez, diasporako lagunek eta euskara ikasleek aukera izango dute hizkuntzaren eta euskal kulturaren berri izateko. Europa eta Ameriketako zenbait txokotara iritsiko da Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko irakurletza sarearen baitan antolatutako kultur programen bidez.  Aurten, 12 herrialdetan garatuko dira jarduera hauek, eta horietako asko online jarraitu ahalko dira.

Besteak beste, Chicagon, Santiago de Txilen, Moskun, Pragan, Bolonian, Bartzelonan eta Renon egingo dira hitzaldiak, mintzodromoa eta filmen proiekzioak. Jardueren zerrenda guztia kontsultatu daiteke beherago.

Irakurleak Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, gradu edota graduondokoa ikasten ari diren ikasleei euskara eta euskal kultur ikastaroak eskaintzen dizkieten irakasleak dira. Etxepare Euskal Institututik abiatutako eta kudeatutako programa bat da, atzerriko unibertsitateekin elkarlanean; eta irakasle guzti horiek eta euren ikasleek osatzen dute irakurletza sarea. Euskara eta euskal kultura klaseak emateaz haratago doan lana egiten dute: euskal bizimodu eta tradizioen eredu eta sustatzaile dira atzerrian. Irakurleek, Etxepare Euskal Institutuaren sustapen eta laguntzarekin, euskal kulturarekin lotutako ekintzak antolatu ohi dituzte urtean zehar, Euskal Herrian garrantzitsuak diren efemerideak, pertsonaiak edota ohiturak ezagutarazteko helburuarekin.

Euskararen Nazioarteko Eguneko egitaraua 12 herrialdetara helduko daEuskararen Nazioarteko eguna 1949an egin zuten lehenengo aldiz, Eusko Ikaskuntzak sustatuta. Ofizialki, hala ere, 1995an hasi ziren Euskararen Nazioarteko Eguneko jai, bilera eta bestelako ekintzak, euskal diasporak mundu osoko lehen kongresuaren karietara egin zuen garaian. Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak egoki ikusi zuten abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izendatzea.

Jarraian kontsultatu daiteke aurtengo jardueren zerrenda osoa:

Santiago, Txile

Abenduaren 1ean, 14:00etan (Santiago)

Hitzaldiak

Maider de Olmo Zubeldia irakurlea Txilen.

Kinku Zinkunegi Euskara Munduan programaren arduraduna.

Iñigo Asensio ‘Euskara Munduan’ dokumentalaren Zuzendaria.

Chicago, AEB

Chicagoko Unibertsitatea

Abenduaren 2an

Basque and Catalan Movie Club – Bertsolaritza in the Basque Country: A unique tradition.

Solasaldia eta film baten proiekzioa

Zoom bidez. Online

Brno eta Praga, Txekiar Errepublika

Masaryk Unibertsitatea eta Karlova Unibertsitatea

Abenduaren 2an eta 3an 

‘Dantza’ filmaren proiekzioa Brnon abenduaren 2an. Hurrengo egunean, abenduaren 3an, Oier Araolazarekin filmari buruzko eta euskal dantzen inguruan solasaldia.

Filmaren proiekzioa Brnoko unibertsitatean egingo da. Aldiz, Oierrekin solasaldia online formatuan, Zoom bidez. Ostiralean, abenduak 3, 12:00etan izango da. Ingelesez.

Bolonia, Italia 

Bolognako Ama Mater Unibertsitatean eta online

Abenduaren 2an

Hitzaldia: ‘Studiare basco in un barnetegi’ 

Marta de Pedis eta Claire d’Inca Zornotzako Barnetegiko ikasleak izan dira. Euren esperientziak kontatuko dituzte. De Pedis egun Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea da eta bere ibilbide profesional eta pertsonalean euskarak izan duen garrantziaz arituko da.

La Plata, Argentina

La Platako Unibertsitatea

Abenduaren 1ean

Hitzaldia: ‘Diasporako euskara ikasleei begirako materiala, klaseak, proposamenak…’ 

Arratsaldeko 18:00etan Argentinako ordutegian. Euskal Herrian, gaueko 22:00etan

Maizpideko Jon Urdangarin irakasleak hitz egingo du Euskara Munduan programari buruz.  

La Platan ez daudenek zoom-en jarraitu ahal izango dute. Gero brindisa egingo dute, unibertsitatean.

Leipzig, Alemania 

Abenduaren 2an, 10:00etan 

Leipzigeko unibertsitatea

Euskara ikastaroa

Pozna?, Polonia

Adam Mickiewicz Unibertsitatea

Abenduaren 1etik 8ra

Euskara eta euskal kultura ezagutzera eman, batez ere Polonian euskaratik itzuli den literaturaren berri emateko hitzaldiak Katarzyna Mirgos, Joanna Zawiszewska, Natalia Stolarska, ikasle eta ikasle ohiekin.

Bartzelona, Herrialde Katalanak

Bartzelonako Unibertsitatea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

Hitzaldia + Erakusketa + Kimuak emanaldia + Mintzodromoa

Euskara eta dialektologiaren inguruko Koldo Zuazoren hitzaldia

Igotz Ziarreta argazkilari eta diseinatzailearen obraren erakusketa UABn eta unibertsitateko liburutegiko sarreran dauden euskal liburu batzuen erakusketa.

Kimuak laburmetraien proiekzioa (abenduaren 9an)

Abenduaren 10 ean, Euskal Etxearekin eta Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialarekin elkarlanean antolatu dute Mintzodromoa.

Mosku, Errusia

Moskuko Lomonosov unibertsitatea

Hitzaldia Nerea Madariaga EHUko irakaslearekin. Errusieran aditua da. Zoom bidez.

Reno, AEB

Osteguna, abenduak 2

10:00-11:30 AM PST – 19:00-20:30 CET

Hitzaldiak

Xabier Irujo: Euskara Erbestean

Asier Barandiaran: Euskara Diasporan bertsotan eta hizketan

Eneko Bidegain: Eskutitzak eta Aho-Hitzak

Mexiko Hiria, Mexiko

Abenduaren 4an

13:00etan 

‘Amari’ dokumentala + euskara ikasleen topaketa

Euskararen Nazioarteko Eguneko egitaraua 12 herrialdetara helduko da