Esther Sastre, bidelaria: “Inorekin euskaraz mintzatzeko aukerarik ez dugunontzako aukera ezin hobea da Mintzanet”

Esther Sastre, bidelaria – 

Durangarra da Esther Sastre (1995), eta oposaketak prestatzen dabil Eusko Jaurlaritzarako administrazio arloan lan egitea gustatuko litzaiokeelako. Etxean zein kalean euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez duela aitortu digu, baina hizkuntza berreskuratzeko nahia berpiztu zaio. “Nahiz eta txikitatik euskaraz ikasi, nire eguneroko bizitzan ez dut erabiltzen. Etxean ez dakite, eta lagunek jakin arren, ez dugu ohitura euskaraz mintzatzeko. Horregatik, UNED unibertsitatean euskara ikasteko ikastaro batean izena ematea erabaki nuen, eta horrela ezagutu nuen Mintzanet proiektua”.

Irakurri Estherrek idatziz partekatu digun esperientzia MINTZANET.NET atarian…

Esther Sastre-Mintzanet bere ahotan

EstherSastre, bidelaria: “Inorekin euskaraz mintzatzeko aukerarik ez dugunontzako aukera ezin hobea da Mintzanet”