Euskaldunon hitzordua Kataluniako Diadan

Euskaldunon hitzordua Kataluniako Diadan –

Diada 2018: INDEPENDENTISTAK Sarearen deialdia

«Euskaldunon hitzordua» antolatuko da aurten ere

Euskaldunon hitzordua Kataluniako DiadanAssemblea Nacional Catalana (ANC), Associación de Municipis per la Independéncia (AMI) eta Ómnium Culturalek antolatuta ospatuko da Kataluniako DIADA Bartzelonan irailaren 11an, Diagonal Etorbidean burutuko da mobilizazioa “Fem la República Catalana” leloarekin, eta Plaça de les Glories eta Palau Reiala lotuko dituen Errepublika Katalanaren aldeko olatu erraldoia irudikatzea da asmoa.

Iazko urriaren 1eko erreferendumean argi eta garbi herri katalanak adierazitako agindua bete eta Errepublika Katalana eraikitzeko estrategian aurrera egiteko ordua dela diote antolatzaileek. Horixe da, hain zuzen ere, alderdi independentistei zuzentzen dieten mezua, “elkarren arteko borroka antzuak alde batera utzi eta egin dezatela lan estrategia komun baten alde”.

Ziur gaude berriro ere herri katalanak egundoko indar erakustaldia egingo duela eta independentziaren bidean fase definitiboari aurre egiteko prest dagoela adieraziko diola mundu guztiari. Urtero, urrats estrategiko berri bati zabaldu izan dio atea Diadak. Aurten ere inflexio puntu berri bat markatuko duela uste dugu.

Borroka honetan katalanek beste jokatzen dugu geuk ere. Guztion etorkizuna jokoan dago. Espainiar Estatuak, prozesu soberanista katalana eragotzi eta porrot eginaraziz, independentismoari aukera eta bide guztiak itxi nahi dizkio Katalunian zein Euskal Herrian. Bi herrien arteko indarrak batzeko garaia da. Hemen ere prozesu soberanista martxan jarri eta Kataluniarekin batera, estrategia komun baten bitartez, krisi sakonean dagoen Estatu autoritarioari aurre gin eta bi herriok independentziaren bidean aurrera egiteko ordua.

Independentistak Sareak irailaren 11an DIADAn parte hartzeko deia luzatzen die euskal herritarrei eta, gure elkartasuna eta konplizitate osoa era nabarmenagoan agertzeko, denok elkarturik parte hartzeko aukera eskaini nahi die Katalunia aldean izango diren guztiei. Helburu horrekin, hitzordua antolatu dugu denok batera izateko “euskal gunean” Bartzelonako mobilizazioan.

.

EUSKALDUNON HITZORDUA:

  • 15.00 Bartzelonako Euskal Etxearen ondoan. Placeta de Montcada (Born).

    Martxa / Kalejira irtengo da bertatik “euskal gunera”.

  • 15.30 Plaça de Catalunya.

    Martxa / Kalejira bertatik pasatuko da, “euskal gunera” bidean.

    .

OHARRA: Kamiseta, zapi eta banderola berde independentistak, ikurriñak, bandera nafarrak eta gainetiko euskal ikurrak eramateko die egiten diogu jendeari. Adi berean, denetariko musika eta animazio tresnak eramatea ere eskatzen diegu, euskal gunea ikusgarria eta arrakastatsua ian dadin.

Euskaldunon hitzordua Kataluniako Diadan