Euskal ekoizpenak garaile Nantesko zinemaldian

Euskal ekoizpenak garaile Nantesko zinemaldian –

  • Maixabel’ euskal ekoizpenak film onenaren saria eta publikoaren saria jaso ditu.
  • Leire Apellániz eta Marc Sempereren ‘Canto cósmico. Niño de Elche’ lanari dokumental onenaren saria eman diote.

Atzo bukatu zen Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiak zapore gozoa utzi dio euskal zinemari, izan ere, banatu diren zazpi sarietatik lauk euskal protagonistak dituzte.

Maixabel (2021), Kowalski Films donostiarrak ekoitzitako lanak, film onenaren Jules Verne saria eta publikoaren saria jaso ditu. Film batek bi sari hauek jasotzen dituen bigarren aldia da jaialdiaren historian.

Marc Sempere eta Leire Apellanizen ‘Canto cósmico. Niño de Elche’-k (2021) berriz, dokumental onenaren saria irabazi du. Eta azkenik, ‘Loop’ film laburrak, Bilboko Unikok ekoitzia, labur onenaren saria jaso du.

Nantesko zinemaldian urtero egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloa Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema programazio zabalenetakoa da. Etxepare Euskal Institutuak babesten duen atal honek urteko euskal ekoizpen nabarmenen eta, oro har, euskal zinemagile garrantzitsuenen lanen hautaketa bat proposatzen du.

Guztira, 15 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, martxoaren 8tik 20ra bitarte: bost film luze, bederatzi labur eta serie bat. Horietatik bost ekoizpen sail lehiakorretan ere egon dira.

Jaialdiari buruz

1990ean sortu zen Festival du Cinéma Espagnol de Nantes jaialdiaren helburua da Espainiako Estatuan egindako zinea Frantzian zabaltzea da eta horretarako emanaldi zinematografikoez gain ekitaldi ezberdinak gauzatzen dituzte jaialdiak irauten duen bitartean: mahainguruak, arte erakusketak, kontzertuak, etab. Urtero 27.000 ikusletik gora biltzen ditu jaialdiak, baita kritikari eta industriako profesionalak ere. 2020eko edizioa osasun egoeragatik bertan behera utzi ostean, eta 2021eko edizio hibridoa eta gero, jaialdia aurrez-aurre egin da aurten. 31. edizio honetan 60 film ikusi dira eta 40 gonbidatuk hartu dute parte.

Nantes da euskal zinema gehien ikusi eta baloratu den Europako hirietako bat. Izan ere, Fenêtre Basque atalak 21 urte bete ditu aurten eta euskal zinemako izen handiak pasa dira bertatik euren lanak aurkeztu eta publikoarekin solasean aritzeko.

Euskal ekoizpenak garaile Nantesko zinemaldian

6 pentsamendu “Euskal ekoizpenak garaile Nantesko zinemaldian”-ri buruz

  • ‘Maixabel’ eta ‘Canto cósmico. Niño de Elche’ euskal ekoizpenak dira?
    Espainiako gazteleraz eginak direla iruditzen bait ba.
    Etxepare ez zen jaio euskara eta euskal kultura zabaltzeko???
    Adar jotze galanta.

  • Nire goiko takaiuak esandakoaren harira ooooooso iruzkin luzea egin nezake, baina ebidentzia bat plazaratuko dut besterik ez: Geroz eta gehiago sartu nahi digute ziria euskal kultura eremu geografikoan egindakoa denarekin eta eremu geografiko moduan parekatu daitezkeela, esaterako, Toti Martinez de Lezea eta Joan Mari Irigoien, El Canto del Loco eta Lurdes Iriondo, Tablao Flamenco de Bilbao eta Andra Mari Dantza Taldea… Guztiak dira euskal guztiak baitira eremu geografikoaren baitan eginak. Hori da hori izpiritu falta!

  • Izpiritu falta baino. kopetalarru lodia esango nuke nik, lehengusu.
    Banoak Fernando Arambururen “euskal” gerra-literaturaz gozatzera, Casa-cuarteleko kantinara.

  • josu naberan 2022-03-22 11:53

    Ez zekiat “Maixabel” arrakastatsu hori EUSKERAZKO edota BASQUE-cOUNTRYko ekoizpena den, baina bai baderitzodala ERDAL-BURUTIKO dela, eta ERDAL-SISTOMATIKO.

    Oraindik ez duk heldu garaia ETAren ikuspegi normalizatu bat eman ahal izateko, nahiz eta mundu guztiko SARIAK irabazi, norbere kontzientzia lasai geratzeko, eta parte bataren gozamenerako, ezen ez bestearen.

  • Hori duk, Josu, dianan asmatzea. Basque country ekoizpena puri-purian diagun gaitza duk, dena ekoizten baita atzerrian zerbait saltzera begira: San Sebastian Film Festival, Wine Berria, Basque Label eta mila abar gehiago (abar horiek sutara botatzeko ere ez ditek balio). Gauza hauekin beti gogoratzen nauk Letek abestutako Altzateko Jaunaz, azkenean merkatarien aldamenera, amildegian, goitik behera, ohar gabean, eroriko gera.