Ni naiz naizena munduan

Ni naiz naizena munduan – 

Ni Naiz Naizena websail dokumentalak ibilbide handia egin du munduan zehar, 10 trans pertsonaren esperientzien hotsak eta Delirium Tremensen abesti ederra mundu osoko zinemalditan ibili dira arrakasta eta son handiz, lortutako 65 hautaketa eta 40 sari eta aipamenekin. Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteen ekimenez sortutako 10 minutuko 10atalek osatzen dute webseriea, protagonistak: Aitzole Araneta, Victor Viruta, Alice Díez, Graham Bell Tornado, Fergie Barahona, Eder Iturralde, Víctor Alvarado, Kimberly Zambrano, Mary Reno eta Josebe Iturrioz. Izaskun Arandiak zuzendua eta Izar Filmsek ekoiztua (Non dago Mikel?, 2 urte 4 hilabete eta egun bat, Muga deitzen da pausoa, Bihar dok amairu, Agur esatea-To say goodbye), zuzeu.tv-en ikusi ahal izan ziren hamar atalak, eta ikusi ahal dira, eta proiekturako bereziki sortu den webgunean: Trans.eus.

Zorionak guztioi!!

trans.eusNiNaizNaizena [websail dokumentala 1&2]

Aitzole Araneta eta Victor Viruta

NiNaizNaizena [websail dokumentala 3&4]

Alice Díez eta Graham Bell Tornado 

NiNaizNaizena [websail dokumentala 5&6]

Fergie Barahona eta Eder Iturralde

NiNaizNaizena [websail dokumentala 7&8]

Víctor Alvarado eta Kimberly Zambrano

NiNaizNaizena [websail dokumentala 9&10]

Mary Reno eta Josebe Iturrioz

Ni Naiz Naizena [websaila 1&2] Aitzole Araneta eta Victor Viruta

Ni Naiz Naizena [websaila 5&6] Fergie Barahona eta Eder Iturralde

Ni Naiz Naizena [websaila 9&10] Mary Reno eta Josebe Iturrioz

Ni naiz naizena munduan

FESTIVAL SELECTIONS & AWARDS   Ni Naiz Naizena (Izaskun Arandia)
– New Delhi International Film Festival
– Eden International Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– Male International Film Festival
– Agra Film Awards WINNER: Best Web/TV Series
– Festival RNAB
– Ellora International Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– Udhagai Independent Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– International Film Festival of Malacca (Malasya) WINNER: Best Web/TV Series
– Colombo Independent Film Festival (Sri Lanka) WINNER: Best Web/TV Series
– Kodai International Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– Coorg International Film Festival
– Chennai Indie Film Festival
– Perth Film Festival (Australia) WINNER: Best Web/TV Series
– Kovilor Film Festival (India) WINNER: Best Web/TV Series
– Brno Film Festival (Brno, Czech Republic) WINNER: Best Web/TV Series
– IPOH International Film Festival (Malaysia) WINNER: Best Web/TV Series
– Sydney Indie Film Festival (Australia) WINNER: Best Web/TV Series
– All That Moves International Film Festival (Sao Paulo, Brazil) WINNER: Best LGBTQIA+ Short Film
– Bhutan International Short Film Festival (Bhutan)
– Three Continents Film Festival (Nantes, France) WINNER: Best Web/TV Series
– Festival de Cine Lento (Guadalajara, Spain)
– Golden Star Film Awards WINNER: Best Web/TV Series
– Myanmar Independent Film Festival (Birmania)
– Maldives International Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– Lake View International Film Festival
– Vietnam Independent Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– Grass Root International Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– VIZ Film Fest WINNER: Best TV & Web Series Pilots
– Onyko Film Award FINALIST: Best web episode
– Brunei International Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– Philippines Independent Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– BeBop Channel Webseries (NY, USA)
– Busan Independent Film Festival (South Korea) WINNER: Special Jury Award
– AAB Film Festival (India) WINNER: Best Female Director
– Global Monthly Online Film Competition
– BARCIFF – Barcelona Indie Filmmakers Festival (Barcelona)
– Big Ben International Film Festival (UK) WINNER: Web and New Media
– Kuala Lumpur Indie Film Festival (Malasya)
– New Jersey Film Awards (U.S.A) WINNER: Best Inspirational Short
– Cinestesya Festival (Portugal)
– Twilight Tokyo Film Festival (Japan) WINNER: Best LGBT Film
– Singapore International Short Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– Indo Malaysia Film Festival WINNER: Best Web/TV Series
– Eurasia International Monthly Film Festival (Russia) FINALIST: Best web episode
– Virgin Springs Cinefest WINNER: Web and New Media
– Poompuhar International Film Festival WINNER: Best webseries
– Monza Film Fest (Italia) AWARD: Honourable Mention
– Luleå International Film Festival (Sweden) FINALIST: Best webseries
– Red Wood Film Festival – Official Competition Best Webseries
– Festival de Cine Inclusivo de Vigo (Galiza)
– Dubai Indie Film Festival – Official Section (United Arab Emirates) WINNER: Best webseries
– All that Moves International Film Festival – Official Competition (Brazil)
– Tekka International Film Festival (Singapore) WINNER: Best webseries
– Golden Sparrow International Film Festival (India)
– Accord Cine Fest (India) WINNER: Best Documentary Short – Special Mention
– Indo Singapore International Film Festival WINNER: Best webseries
– International Film Festival of Andaman and Nicobar (India) WINNER: Best webseries
– World Film Carnival Film Festival (Singapore) WINNER: Best webseries
– Golden Lens International Film Festival – Official Section WINNER: Best webseries
– Aranmanai International Film Festival (India) WINNER: Best webseries
– Chaplin Independent Film Festival (India) WINNER: Best web/Tv series SPECIAL JURY AWARD
– Uruvatti International Film Festival (India) WINNER: Best webseries
– Rome Independent Prisma Awards (Italia) FINALIST: Best short screenplay NOMINEE: Best webseries
– Carballo Interplay – Official Section (Galiza)
– Sacramento Underground Film & Arts Festival (USA)

Ni naiz naizena munduan

Seriefiloa naiz.

4 pentsamendu “Ni naiz naizena munduan”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2022-03-22 14:22

    “Enperadorearen jantzi berria” ipuinaren tankera hartzen diot nik honi guztioni. Hurrengo urratsa izanen da anorexia nerbiosoa daukatenei beren “gizentasun sentitua, barne-bizipena” aitortzea.

    Josebe Iturrioz, denbora batez, testosteronaz bere gorputza larriki zigortzen aritu zen eta Joseba izena erabiltzen zuen. Orain, hormonazioa utzita, Josebe izena berreskuratu eta “ez bitar” definitu du bere burua. Mastektomiarik ez zuen egin eta, gaitzerdi. Beharbada, egunen batean ohartuko da emakumeak gustatzen zaizkion emakume bat dela, besterik ez, nork daki.

    Gomendatzen dizuet Iturriozek Emakumeaz ematen duen definizioa bilatzea; beldurgarria. Neu, nire aldetik, saiatuko naiz “gizon trans” baten definizioa inprobisatzen: Emakume bat da, misoginia eta homofobia barneratuak piztu dion genero-disforia bere bizitzan zehar arrastaka daramana. Ez da inor horregatik estigmatizatu behar, baina ez dago ezer txalotu eta ospatzeko.

    Aitzole Aranetari dagokionez, berak sarri erabili duen argudiobide nagusia honako hauxe da: “Nik badakit nor naizen. Barnean daukadanez, inork ezin dezake naizena ukatu, ez baieztatu. Cis emakumeek ez dute frogatu behar emakumeak direnik, beraz, trans emakumeok ezta ere”.

    Hari horretatik, legeztatu nahi da norbanakoon sexua, kategoria juridiko objektibo gisa, ezabatu eta honen ordez “genero autodeterminazio” delakoa ezartzea. Ez zaie inporta beste mugimenduetatik (ezkerretik eta feminismotik) kritika gogoarrak egiten ari badira: “Transfoboak, gorroto gaituzuelako ari zarete horrelakoak esaten”.

    Argudio horiek beti ildo beretik doaz. Seguru asko, Aranetari eta bere sokako aktibistei galdetuz gero zer den emakume ala gizon izatea, jakina, erantzuten dute biologiak ez daukala zer ikusirik. Orduan, zer? Gizontasun eta emakumetasuna estereotipo, janzkera, rol sozial eta abarrera murrizten dituzte; hau da, sortzezko sexua ukatu eta genero-estereotipoak indartzen dituzte.

    Edozein modutan, barkatuko ahal dit, Aitzole Araneta gizon bat da.

  • Ez dut ulertzen besteak zer diren esateko epaitza behar kategoriko hori, min egiteko behar hori…, Aitzole, Eder, Josebe, Alice, … euren bizitzak dira, non dira askatasuna, enpatia, ulermena kontzeptuak … sentitzen duzuna zarenaren negazioa, ez dugu ulertzen hori euskaldunok?

  • Zorionak!! Eder, Alice kraks!!! Graham Bell Tornadorena bikaina… Ni ere naiz naizena!

  • Amonamantangorri 2022-03-22 18:53

    Uste dut kontu honetan enpatia, ulermena eta rollo ona aspaldi galdua dela, tamalez.

    “Missgendering” hutsa gorroto delitutzat tipifikatzea, zigor ekonomiko larriekin mehatxatzea, psikologo-psikiatra eta medikuak beldurtuta edukitzea, unibertsitate-akademikoek lana galtzea… Eztabaidaren beste aldeari “fobia” eta “giza eskubideen kontra egotea” leporatzea, kasik ez daukate bestelako argudiorik.

    Lia Thomas igerilari gizonezkoaren sentimenduek zama eta garrantzia handiagoa dute, emakume kirolarien eskubideek (kostata konkistatutako eskubideek) baino. https://www.diariovasco.com/opinion/emakumetako-gizona-20220103000718-ntvo.html

    Inoren “eskubide” ustekorik ezin liteke inposatu besteren eskubideak urratuz.

    “Trans lege” delakoek besteon eskubideekin talka egiten dute eta hamaika arazo, iruzur eta basakeriri atea zabaltzen diete. Berdin zaie. Elefante bat katxarro-denda batean nola, halaxe sartu zaizkigu transaktibista eta queer sektakoak. Beren agenda propioa dute eta beste guzia bost.

    Beraz, sentitzen dut, baina rollo ona bukatu da:

    Sexua ez digu inork “esleitzen”, jaiotzean bistan eduki ohi dugu. Aitzole Araneta gizona da. Aitzole Aranetak eskubidea eduki dezake, arau orokorraren salbuespen gisa, bere agirietan emakume gisa agertzeko berak gustoko daukan izenarekin, BALDIN eta SOILIK BALDIN behar psikologiko diagnostikatu bat akreditatzen badu. BESTELA, EZ.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude