Europako Garapen Eredua. EGONKORTZEAren porrota

Europako Garapen Eredua. EGONKORTZEAren porrota –

  1. Zerga-egonkortasuna izan da, seguruenik, Europar Batasunaren politiken funtsezko helburu makroekonomikoa, 2008ko finantza-krisia hasi zenetik aurrera gutxienez.
  2. Oinarrizko bi arrazoi daude lehentasun horren jatorrian. Batetik, 2008tik aurrerako defizitak eta zor publikoa. Bestetik, Europar Batasunaren barruan, estatuen artean dagoen mesfidantza, bai defizita bai zorra geldiarazteko borondateari eta gaitasunari dagokienez.
  3. Arauetan ezarritako neurri guztiak eta arlo horretan egindako ahalegin politiko guztiak gorabehera, politika horiek arrakasta mugatua izan dute. 2013tik aurrera, herstura fiskaleko neurriek zorpetze publikoa geldiaraztea lortu zuten zor handiena zuten herrialdeetan. Baina BPGdaren gaineko % 100ean edo hortik gainetik geldiaraztea baino ez zuten lortu 2020ko COVID krisira arte. Euroguneko kide diren estatuetako defizitek teorikoki izan beharko luketen % 60ko mugaren gainetik nabarmen gorago daude zifra horiek.
  4. Beste alde batetik, egonkortasuna aldarrikatu bada ere, azken urte hauetan, benetan, zergen arloan egonkortasuna eta herstura sustatzeko ahaleginaren eta diru-arloko kontrako joeraren –hedapen neurrigabea– konbinazio arraroa bizi izan dugu.
  5. Diru-hedapenari esker, besteak beste, estatuen zorpetze publikoa kostu txikiarekin finantzatu ahal izan da, eta inguruabar hori, logikoa denez, pizgarri garrantzitsua da zorpetzearen euspenaren edo murrizketaren kontra.
  6. Hala, aurrekontu-egonkortasunerako edo herstura sustatzeko politikak kontraesankorrak izan dira, lehenik eta behin. Zergen arloko herstura bermatzeko ahalegin handia versus aurrekaririk gabeko diru-hedapena.
  7. Egonkortze-politikek epe ertainera etengabeko hazkunde eraberritua ahalbidetzeko testuinguru egokia sortzea lortu beharko zuketen. Baina, zorpetze publikoa eta pribatua ez dira murriztu finantza-krisiak eztanda egin zuenetik gaur arte. Nekez lortu da zorpetze handiagoa ekiditea. Eta, horrenbestez, COVID-19arekin batera atzeraldi-fase berri bat iritsi denean, Europak muga-egoera batean egin behar izan dio aurre fase horri, aurrekontuen arloan jarduteko aukera urriarekin.
  8. Ikusiko dugunez, Europako egonkortze-politika horien sakoneko arazoak haien jatorrian eta muinean bertan daude. Aurrekontuko diziplina logikoarekin batera, erakundeek inguruko herrialdeetako kudeaketa politikoarekiko izan duten etengabeko mesfidantzak zaildu egin du aurrekontu-euspena lortzeko helburu horien kudeaketa malguagoa. Bereziki, gehiago bereiztea kontsumo-gastuak eta inbertsiorako edo beharrezkoak diren azpiegituretarako baliabideak.
  9. Helburu horien kudeaketan izandako zurruntasuna Europar Batasunaren eraketaren zurruntasun instituzionalaren ondorio da, neurri handi batean. Nolanahi ere, badirudi argi dagoela neurri horiek ez dutela lortu Europako eredu ekonomikoaren egiturazko arazoak konpontzea, eta ez direla osatu ahalegin horiei errentagarritasuna ateratzea ahalbidetu ahal zuten hazkunde-estrategiekin.

[1] CLAEYS, G., DEMERTZIS, M. eta GUETTA-JEANRENAUD, L. «Fragmentation risk in the euro area: no easy way out for the European Central Bank» Europako Parlamentua. 2022ko ekaina.

PDF:  https://disk.yandex.com/i/H0yGibvaK-o7Rg

Europako Garapen Eredua. EGONKORTZEAren porrota

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109