Etna sumendia erupzioan berriz

Etna sumendia erupzioan berriz2020ko abenduak 13an, igande gauez, urtea ondo bukatzeko edo, Etna sumendia erupzioan ikusi eta sentitu zen berriz, Kataniako herri batzuetan etxe eta autoak ke eta errautsez bete zirelarik.

Etna sumendiaren azken erupzio aipagarria 2008-2009ko neguan eman zen, 1990. urtearen haseran ere Zafferana herriaren metro gutxitara hurbildu zen laba. 1955ko urtarriletik 49 erupzio kontatu ditu, Europako sumendi aktiboena da Etna, eta bulkanologoek kraterrean bi irekiera berri erregistratu dituzte azken ikerketetan. Sizilieraz Muncibeddu, Katania hiriaren ondoan dago sumendia, ia erupzio etengabean. Oso erraz joan daiteke bertara eta bertako turismoaren ikurra da zalantzarik gabe. Hemen naturaren boterearen eztanda, erupzioaren irudi eta bideo sorta.

Iturria eta argazkia: reddit.com/etna_volcano_right_now

Sumendiak, naturaren boterearen eztanda (I)

Sumendi Amerikarrak, naturaren boterearen eztanda (II)

Etna sumendiaren erupzioa berriz