Eta kanpaldiaren ostean zer?
Alberto Pradilla eta Aritz Intxustaren analisi sakona zekarren atzoko alean Gara egunkariak, Madrilgo eta Bartzelonako kanpaldiak konparatuz. Madrilgoa igandean jaso zuten, eta eurekin jaso ziren, Ekainaren 19rako hitzordua jarri ostean, beste kanpaldi ia guztiak. Bartzelonako Plaça de Catalunyatik gutxinaka gutxinaka alde egiteko erabakia hartu dute, haietariko batzuk Ciutadellako parkean etzan direlarik.
Baina kanpaldiak jasota, mugimenduen etorkizuna zein izango den argitzea falta da. Auzoetara, mugimendua asanblada txikietatik dinamizatuko dela adierazi duten arren, ez al du, jendearen begietara, protestaldia amaitu denaren irudipena hedatuko?
Pradilla eta Intxustaren artikuluan esaten zenaren antzera, etsai bera dute, baina #M15 mugimendu guztiek ez dute helburu bera, eta programa adosten dituzten lehen lanak, gero bidea egiten hasteko. Kanpotik konplikatua dirudi eta ikusi egin beharko da, mugimendu sinbolikotik praktikorako urratsik ematea lortzen duten.