Estralurtarrekin izan daitezkeen kontaktuetarako enbaxadore bat izendatuko du NBEk
Datorren astean Buckinghamshire konderrian (Ingalaterra) Royal Societyren aurrean eman behar duen hitzaldian azalduko ditu bere kargu berriaren eskumenak, egun Kanpo Espaziorako Nazio Batuen Bulegoko (KENBB) zuzendaria den Othmanek.
Azken aldian aurkitutako izarren inguruan espero baino askoz planeta gehiago aurkitu izana da kargu berria sortzeko arrazoia, planeta kopuru honek gizateriak adimendun bizitza mota estralurtarren batekin topo egin eta kontaktuan jartzeko aukerak handitzen baititu. KENBB estralurtarrekin izan daitezkeen kontaktuak koordinatzeko erakunde bihurtzeko plana Nazio Batuetako zientzialari batzordeek eztabaidatuko dute Batzar Orokorrera bidali aurretik.
Othmanen hitzetan, gizateria eta arraza estralurtarren bat kontaktuan jarriko balira “auziarekin zerikusia duten sentsibilitate denak kontuan hartzen dituen erantzun koordinatu bat eduki beharko genuke prest, eta NBE koordinaketa hori gauzatzeko bereziki diseinaturiko erakunde bat da”.